Ireki menu nagusia

Bizkaieraren fonotekea

Bizkaiko herri-euskararen grabazio batzen dituen


Bizkaieraren fonotekea Bizkaiko herri-euskararen hainbat lekukoren audio eta bideo grabazio batzen dituen datu-base fonetikoa da. Grabazioak entzun daitezke, testuen transkribapenak irakurri, baita berri-emailearen datuak ikusi ere. Kantak, ipuinak, esaldiak, narrazioak, eta esakuneak ere bildu dira.[1][2][3][4]

Hizkuntzaren aldetik ez ezik bilduma honek badu interesik antropologiaren eta etnografiaren aldetik, berriemaileen kontakizunetan bizitza tradizionalari buruzko hainbat datu agertzen baita.[5]

Iñaki Gaminde eta EHUko Bilboko Telekomunikazio-Ingeniari Eskolako Aholab ikerketa taldeak sortu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.[6][7]

ErreferentziakAldatu

  1. «Bizkaieraren Fonoteka» aholab.ehu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  2. «Ordiziako Euskara Zerbitzua -Baliabideak» www.ordizia-euskaraz.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  3. «Bizkaiko Fonotekea: Bizkaiko herri hizkeraren lekukoak» HABE, 328. zenbakia ISBN 0212-6788 . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  4. «SAREAN: Bizkaieraren fonotekea» www.ikasbil.eus . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  5. «Bizkaieraren Fonoteka Interneten. - Euskadi+innova» www.spri.eus 2007-07-12 . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  6. «Bizkaifon (Bizkaieraren Fonoteka) – ELRA Catalogue» catalog.elra.info . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.
  7. «BIZKAIERAREN FONOTEKA» Argia . Noiz kontsultatua: 2019-01-16.

Ikus ere baiAldatu