AhoTTS ahots-sintetizagailua

Testu bat automatikoki irakurtzeko sistema

AhoTTS euskaraz idatzitako testuak automatikoki irakurtzen dituen aplikazio informatikoa da. Inma Hernaez telekomunikazio-ingeniariak Euskal Herriko Unibertsitatean sortu zuen AhoLab laborategian garatu zuten Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzekin.

AhoTTS
Jatorria
Sortzailea(k)Inma Hernaez
Sorrera-urtea2006
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara, gaztelania, galiziera, katalana eta ingelesa
Programazio-lengoaiaC eta C++
Irakur dezakeLinux, Microsoft Windows, Android eta iOS
Euskaraz
EuskarazBai
https://aholab.ehu.es/tts/

Besteak beste, mugikorrak ahotsaren bidez erantzuten digunean erabiltzen da teknologia hau. Pertsonen arteko komunikazioan lagungarria izan daiteke ere, besteak beste, ahosko itzulpenak eskaintzen edota ahots-ezgaitasun bat duten pertsonen kasuan.[1][2]

Konputagailuetan eta Android sistema eragilearekin dabiltzan telefono mugikorretan ere erabil daiteke.[3].

Txillardegi, Jose Ignacio Hualde eta Iñaki Gaminde hizkuntzalarien lanak lagungarri izan ziren AhoLab taldearen sintetizagailuetan euskararen doinua moldatzeko. Inplementazioaren erraztasunagatik, Hualderen proposamena nahiago izan zuten, baina Txillardegiren proposamenetik azentu-unitateari dagozkion definizioak eta espezifikazioak hartu zituzten, enklitikoak eta proklitikoak, baita proposatutako hitz markatuen zerrendak ere.[4][5]

Erreferentziak aldatu

  1. «Inma Hernaez: "Hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonentzat ahots sintesia oso egokia izan daiteke" #Zientzialari (108)» Zientzia Kaiera 2019-01-18 (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  2. KZgunea. «AhoTTS: hitzak testutik ahotsera bihurtzen dituen sistema» KZblog (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  3. «AhoTTS - Google Play-ko aplikazioak» play.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  4. Etxeberria Murua, Pilartxo; Salaberri Zaratiegi, Patxi; Ormaetxea Lasaga, Jose Luis; Aurrekoetxea Olabarri, Gotzon. (2000). Txillardegi lagun-giroan. UEU, 186 or. ISBN 9788484380078. (Noiz kontsultatua: 2019-02-25).
  5. Hualde, Jose Ignacio. (1994). Euskal azentuak eta euskara batua. Euskera XXXIX (Euskaltzaindia), 1549-1568 or..

Kanpo estekak aldatu