Iñaki Camino Lertxundi (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 21a) euskalaria eta UPV/EHUko Euskal Dialektologiako irakasle katedraduna da, bereziki euskal testu zaharrak eta euskal dialektologia lantzen dituena. Nabarmentzekoa da Nafarroa Garaiko eta Ipar Euskal Herriko euskalkien arloan eta dialektologiaren alderdi teoriko-metodologikoan egindako jarduna.

Iñaki Camino
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIñaki Camino Lertxundi
JaiotzaDonostia1963ko ekainaren 21a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k)Amaia Apalauza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: inaki-camino-lertxundi-00

Euskaltzain urgazlea (2003) da eta Euskaltzaindiaren EHHA hizkuntza-atlasaren partaidea (1997-2009), Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio Urkixo”, Fontes Linguae Vasconum eta Euskera aldizkarien zuzendaritzako batzordekidea izan da. Iraganean Ele eta Gogoa aldizkarietan jardun zuen. CNRS erakundearen Iker (UMR 5478) Baionako ikertaldean laguntzailea da.

Nafarroa Garaiko mintzo hauek aztertu ditu: Aezkoakoa, Arakilgoa, Goñerrikoa eta Zaraitzukoa eta hego-nafarrera. Donostiarren mintzoa ere aztertu zuen Donostiako Udalaren 1997ko Karlos Santamaria beka irabazi eta baliaturik. Ipar Euskal Herrian, berriz, ipar-mendebaleko Zuberoa, Nafarroa Beherea, Amiküze, Oztibarre, Garaziko mintzoak aztertu ditu eta Lapurdin Aturrialdekoak. Bigarren euskara modernoaz ere (1876-1968) jardun du. Euskalkien egoera zaharrari dagokionean, Nafarroa Beherea, Zuberoa-Erronkari, Zaraitzu eta Nafarroa Garai-Lapurdi eskualdeetako iraganeko euskara aztertu du.

Testu zahar eta garaikideago hauen argitaratzailea ere bada: Juan Beriain (XVII. mendea), “Alphonsa Rodriguez” (XVIII. mendea), Jean Hiriart-Urruti (XIX. mendea) eta Pablo Fermin Irigarai “Larreko” (XX. mendea).

Unibertsitateko doktoretza-tesi zenbait zuzendu du: Baztan-Bidasoko mintzoa (Eduardo Zelaieta, 2006), Nafarroako ipar-mendebaleko mintzoa (Amaia Apalauza, 2011), Euskal Herriko mendebaleko euskara zaharra (Eneko Zuloaga, 2020), Garaziko mintzoaren barne-aldakortasuna (Alex Artzelus, 2021) eta Lapurdiko Itsas-hegiko mintzoa (Maitena Duhalde, 2023). Egun, Olatz Leturiagaren Gipuzkoa erdialdeko mintzoaren gaineko tesia zuzentzen ari da, Eneko Zuloaga doktorearekin batera. [1]

  • "Argitasun zenbait Aezkoako dotrinei buruz" (1989)
  • "Aezkerazko testuak (I): Ariako dotrina" (1991)
  • "Aezkerazko testuak (II): Orbarako dotrinak" (1991)
  • Aezkoako euskararen azterketa dialektologikoa (1997)
  • "Zer dago dialektologiaren gibelean?" (1998)
  • "Goñerriko hizkera" (1999-2001)
  • "Abiaburu bat Donostiako euskera aztertzeko" (2000)
  • Hego-nafarrera (2003)
  • "Nafarroa Behereko euskara" (2004)
  • "Irizpide metodologikoak egungo Euskal Dialektologian" (2004)
  • "Euskal soziolinguistikaren atarian" (2005)
  • "Nafarroa Behereko euskara zaharra" (2008)
  • "Dialektologiaren alderdi kronologikoaz" (2008)
  • Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi (2009)
  • "Mugako hiztun eta aldaerak ipar-mendebaleko Zuberoan" (2009)
  • "Ekialdeko euskararen iraganaz" (2011)
  • "Pirinioak, ekialdea eta euskal mintzoak" (2011)
  • "Euskalkien iraganaz: Lapurdi eta Nafarroa Garaia" (2013)
  • ''Alphonsa Rodriguez. Jesusen Compaghnaco aitaren guiristhinho perfeccioniaren praticaren parte bat (1782). Edizioa eta azterketa'' (2013)
  • "Oztibarreko mintzoaz eta haren lexikoaz" (2015)
  • Amiküze eskualdeko heskuara (2016)
  • "Zaraitzuko uskara eta Ipar Euskal Herriko berrikuntzen hedadura" (2016)
  • "Hizkuntza-ospearen eta eragin lektalaren zirurikak Ipar Euskal Herriko jende, mintzo eta idazkietan" (2018)
  • "Bigarren Euskara Modernoa" (2018)
  • "An overview of Basque dialects" (2019)
  • "Soako bat Garaziko mintzoari" (2021)
  • "On continental Basque dialects and some aspects of their chronology" (2021)
  • Aztergaiak Ipar Euskal Herriko euskararen berrikuntzez (2022)
  • "Aturrialdeko heskuararen berrikuntzen kokagune geografikoa" (2023)
  • "Lapurdiko mintzoen aurkezpen dialektologikoa" (2023)
  • "Pluralizers through time in the Basque dialect of Labourd" (2024)

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. «Olatz Leturiaga: "Euskal Herriko erdialdeko hizkerez, eta, zehatzago esateko, Gipuzkoa (erdialde)ko hizkeraz ezer gutxi dakigu"» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-10).