La Cartujako Olinpiar Estadioa

La Cartujako Estadioa (gaztelaniaz: Estadio La Cartuja) Espainiako Andaluzia autonomia erkidegoko Sevilla hiriburuan dagoen estadio bat da.

La Cartujako Olinpiar Estadioa
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Andaluzia
ProbintziaSevillako probintzia
UdalerriaSevilla
Koordenatuak37°25′02″N 6°00′16″W / 37.41724°N 6.00456°W / 37.41724; -6.00456
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1999ko maiatzaren 5a
Inaugurazioa1999
JabeaAndaluzia
Kirolafutbola
ErabiltzaileaEspainiako futbol selekzio nazionala
Edukiera57.619
Arkitektura
ArkitektoaCruz y Ortiz (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Estadioa La Cartuja uhartean kokatua dago, La Cartujako monasterioaren kokalekua (hortik datorkio izena). 2014ko Olinpiar Jokoetako hiriaren hautagaitza aurkeztearekin batera eraiki eta 1999ko maiatzaren 5an inauguratu zen, nahiz eta hiriak hautaketak horiek galdu izan, hiriko agintariek Olinpiar izendapenaz izendatzen jarraitu ohi du.

Gaur egun bertan, Club de Rugby Ciencias errugbi taldeak bere etxeko partiduak jokatu ohi ditu.

Protesta ekintza aldatu

1999ko abuztuaren 20an bertan Munduko Atletismo Txapelketako inaugurazio ekitaldia ospatzen ari zela, txepelketa hartako maskotak ziren giraldillez mozorrotutako hamar euskal ekintzaileek euskal presoen sakabanaketare aurka protesta egiteko euskal preso politikoak euskal herriratzearen aldeko hainbat pankarta jendaurrean erakutsi zituzten.[1]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu