2001eko Burgosko Itzulia txirrindularitza itzuli honen 23. edizioa izan zen. 2001eko abuztuaren 20tik 24ra bitartean jokatu zen. 782 kilometroko ibilbidea egin zen 5 etapatan banaturik, Burgosen hasi eta amaituta. Proba UCI Rankingaren barnean zegoen, zenbait etapatan banatutako itzulientzako gorengo mailan: 2HC, hain zuzen ere Itzuli Handien atzetik.
18 taldek parte hartu zuten: Espainiar estatuko lehen mailako laurak (ONCE, iBanesto.com, Euskaltel-Euskadi eta Comunidad Valenciana-Kelme, eta bigarren mailako biek, Relax Fuenlabrada eta Jazztel-Costa de Almería. Atzerriko taldeei dagokienez, honako 12ek parte hartu zuten. Lotto-Adeco, Vlaanderen-T Interim, CSC Tiscali, Saeco Longoni Sport, Team Deutsche Telekom, Team Coast, Domo-Farm Frites, Festina Watches, Mercatone Uno-Stream TV, Tacconi Sport-Vini Caldirola, Mapei-Quick Step eta US Postal. Hala, 141 txirrindulariko pelotoi bat osatu zuten, talde bakoitzeko 8 txirrindularirekin (CSC, Telekom eta Team Coast izan ezik, hauek 7rekin hasi baitzuten itzulia). Proba 121ek amaitu zuten.
Garailea Juan Miguel Mercado izan zen. Podiumean, berarekin batera, José Luis Rubiera bigarren postuan eta Eladio Jiménez hirugarrenean egon ziren.
Gainontzeko sailkapenetako garaileak honakoak izan ziren: José Luis Rubiera mendikoan, Óscar Freire puntukakoan, José Antonio Garrido tarteko helmugetakoan eta iBanesto.com taldekakoan.