Covarrubias
Covarrubias Burgosko probintziako hegoaldean dagoen herria da. Arlanza eskualdean dago, Burgos hiriburutik 40 kilometrotara hego-ekialderantz. Lerma eta Santo Domingo de Silosetik gertu dago, eta eurekin batera osatzen du "Arlanzako Triangelu" delakoa.
Covarrubias | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Gaztela eta Leon | ||||||||||
Probintzia | Burgosko probintzia | ||||||||||
Alkatea | Juan Gallo (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Covarrubias | ||||||||||
Posta kodea | 09346 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 09113 | ||||||||||
Herriburua | Covarrubias (en) | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 42°03′33″N 3°31′12″W / 42.059166666667°N 3.52°W | ||||||||||
Azalera | 41 km² | ||||||||||
Altuera | 894 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 529 (2023) −4 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 13 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||||
Matrikula | BU | ||||||||||
ecovarrubias.com |
Multzo historiko-artistiko izendatu zuten 1965ean, arkitektura gaztelarraren adibide ona baita. Arlanza ibaia igarotzen da bertatik eta mahastiak, laboreak eta fruitu arbolak ugariak dira.
Garrantzi handiko herria izan zen Errekonkistan musulmanen aurka, IX. mendearen azken zatian. "Gaztelako sehaska"-tzat hartu izan dute.
Tønsberg (Norvegia) herriarekin anaituta dago, izan ere Kristina printzesa norvegiarrak herri hartatik bidaiatu zuen Espainiara 1257an, eta Covarrubiasen hilobiratu zuten.
Demografia
aldatu1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1980 | 1990 | 2000 | 2010 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1.744 | 1.732 | 1.575 | 1.574 | 1.559 | 1.400 | 1.266 | 979 | 758 | 657 | 618 | 638 |
Artea
aldatu- Gaztelako Adelantadotzaren Artxiboa: XVI. mendekoa, platereskoa.
- Fernán Gonzálezen dorrea: X. mendean eraiki bide zen. XIV-XV. mendeetan berritua.
- San Kosme eta San Damian kolegio eliza: gotiko garaiko kolegio eliza ospetsua, XIV-XV. mendeetakoa, pintura eta apaindura aberatsez hornitua; barruan zenbait hilobi daude, gotikoak eta platereskoak (Antsa Iruñekoarena, Gaztelako lehen kondeena, Covarrubiasko infanteenak eta Kristina printzesarena.
Pertsonaia ezagunak
aldatu- Frai Fernando de Covarrubias, Burgosko apezpikua, 1280.
- Pedro de Castro Covarrubias, Calahorrako apezpikua, 1443.
- Alonso de Castro Covarrubias, Montrealeko (Sizilia) atzapezpikua, 1449.
- Alonso Díaz de Covarrubias, Burgosko alkate nagusia eta Errege-erregina Katolikoen armaden kapitaina, 1450.
- Pedro de la Peña, Verapazeko (El Salvador) apezpikua eta Quitoko (Ecuador) artzapezpikua, 1572.
- Alonso de Covarrubias, arkitekto berpizkundetarra (1488-1570).
- Gonzalo de Arredondo, Arlanzako abadea, Errege-erregina Katolikoen kronikagilea eta Fernán González-en historiaren idazlea.
- Diego de Covarrubias, Segoviako apezpikua eta Trentoko Kontzilioan teologo nabarmena izan zena (1512–1577).
- 1524an jaio zen hiribilduan Divino Vallés, Felipe II erregearen medikua izan zena eta Berpizkunde espainiarraren eredua. 1590ean agindu zuen herriko harresiak eraistea bentilazioa hobetzeko eta epidemien aurka egiteko.
- Jerónimo de Nebreda, Siloseko monasterioaren abadea eta historialaria, 1572.
- Íñigo López de Mendoza, kardenal eta apezpikua.
- Sebastián de Covarrubias, "Lazarillo de Tormes" lanaren balizko egilea.
- Andrés de Najera, eskultorea.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Covarrubiasko udalaren webgunea.