1975eko Bost Nazioen Txapelketa

1975eko Bost Nazioen Txapelketa Errugbi txapelketa honen berrogeita seigarren ekitaldia izan zen (guztira 81.a). 1975eko urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 15ean bukatu zen. Gales izan zen txapelduna[1].

1975eko Bost Nazioen Txapelketa
Datak urtarrilaren 18tik
martxoaren 15era
Txapelduna Gales Gales (18.a)
Slam Nagusia ez
Partida kop. 10
Puntu gehien Irlanda Billy McCombe (26)
Entsegu gehien Gales Gerald Davies (3)
1974
1976

1975eko martxoaren 1ean 104.000 ikusle bildu ziren Murrayfield Stadiumean Eskozia eta Galesen arteko partida ikusteko. Errugbi partida bateko ikusle kopuruaren munduko errekorra ezarri zen egun hartan[2]. 1999an hautsi zen errekor hori Australia eta Zeelanda Berriaren arteko partida batean Sydney hirian. Bledisloe Kopa zegoen jokoan eta 107.042 ikusle bildu ziren Sydneyko Olinpiar Estadioan[3]. Dena dela Murrayfieldeko 1975eko errekorrak Sei Nazioetako Txapelketako errekorra izaten jarraitzen du, Europan jokaturiko rugby partidetako errekorra ere bada oraindik eta historiako hirugarren ikusle kopuru handiena ere bai.

Txapelketa

aldatu

Partehartzaileak

aldatu
Selekzioak Estadioa (Hiria) Entrenatzailea Kapitaina
  Eskozia Murrayfield Stadium (Edinburgo) Bill Dickinson Ian McLauchlan
  Frantzia Parc des Princes (Paris) Jean Desclaux Jacques Fouroux, Claude Dourthe
  Gales National Stadium (Cardiff) John Dawes Mervyn Davies
  Ingalaterra Twickenham Stadium (Londres) John Burgess ( ) Fran Cotton
  Irlanda Lansdowne Road (Dublin) Roly Meates Willie John McBride

Puntuazio sistema

aldatu

Entseguak lau puntu balio zituen eta gauzatzeak bi puntu gehigarri ematen zituen. Dropak eta zigor kolpeak hiruna puntu balio zituzten.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Sailkapena

aldatu
1975eko Bost Nazioen Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Gales 6 4 3 0 1 87 30 +57
2   Eskozia 4 4 2 0 2 47 40 +7
2   Irlanda 4 4 2 0 2 54 67 -13
2   Frantzia 4 4 2 0 2 53 79 -26
5   Ingalaterra 2 4 1 0 3 40 65 -25

Partidak

aldatu
Jard. Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1   Frantzia
  Irlanda
10-25
12-9
  Gales
  Ingalaterra
2   Ingalaterra
  Eskozia
20-27
20-13
  Frantzia
  Irlanda
3   Gales
  Frantzia
20-4
10-9
  Ingalaterra
  Eskozia
4   Irlanda
  Eskozia
25-6
12-10
  Frantzia
  Gales
5   Gales
  Ingalaterra
32-4
7-6
  Irlanda
  Eskozia

Sariak

aldatu
Saria Taldea
Bost Nazioen Txapelketa   Gales
Slam nagusia ez
Koroa hirukoitza ez
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa   Ingalaterra

Palmaresa

aldatu

1975 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Gales 18
2   Ingalaterra 17
3   Eskozia 12*
4   Irlanda 8
5   Frantzia 5

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak

aldatu
  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. Scotland v Wales at Murrayfield 1975. (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  3. «BBC News | Rugby Union | Burke's boot beats All Blacks» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Kanpo estekak

aldatu