Víctor Pradera

Euskal politikaria
Victor Pradera» orritik birbideratua)

Juan Víctor Pradera Larunbe (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1873ko apirilaren 19a - Donostia, Gipuzkoa, 1936ko irailaren 6a) euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria izan zen.[1] Aitaren aldeko aitona Sarakoa zen (Jean Pradere Martinena) eta amona berriz Sunbillakoa, Etxalarren bizi zirelarik. Hantxe jaio zen Victor Praderaren aita. Ama ostera Iruñekoa zen.[2]

Víctor Pradera
Victor Pradera.jpg
Escudo de España 1874-1931.svg
Gorteetako diputatua


Greater Royal Coat of Arms of Spain (c.1883-1931) Version with Golden Fleece and Charles III Orders.svg
Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

Bizitza
Jaiotza Iruñea1873ko apirilaren 19a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Donostia1936ko irailaren 6a (63 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Heriotza modua heriotza zigorra: fusilamendua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak historialaria, politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Lan nabarmenak Fernando el Católico y los falsarios de la historia
Kidetza Acción Española (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
Alderdi Katoliko Tradizionalista
Alderdi Sozial Popularra

Iruñan jaio arren, zazpi urterekin Donostiara joan zen bizitzera gurasoekin.[3]1899an, Tolosako barrutia (Gipuzkoa) ordezkatuz, eta 1918an, Iruñeko barrutia (Nafarroa Garaia) ordezkatuz, diputatu hautatu zuten. Juan Vázquez de Mellaren jarraitzailea, honekin batera karlismoa utzi eta Alderdi Katoliko Tradizionalistan sartu zen. Gero Alderdi Sozial Popularrean eta Elkarte Tradizionalistan ere ibili zen.

Euskalduna zen;[4] hala ere, Euskal Herriarentzako Sortarauaren eta eusko abertzaletasunaren aurka gogor borrokatu zen. Nafarroako konkista legitimatzeko saiakerak egin zituen, adibidez, Fernando el Católico y los falsarios de la historia entsegua argitaratuz. Espainiako Bigarren Errepublikaren aurkako sutsua, bere idazkietan eta jarduera politikoan hura suntsitzearen alde lan egin zuen. Leo XIII.aren Rerum Novarum-aren katolizismo sozialaren aldekoa izan zen.[5]

Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zegoen. Abuztu hasieran atxilotu zuten, eta Ondarretako espetxean giltzapetu. 1936ko irail hasieran fusilatu zuten, baita semea ere.

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Víctor Pradera Larumbe» Auñamendi Eusko Entziklopedia. .
  2. «Víctor Pradera Larumbe | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es Noiz kontsultatua: 2021-07-04.
  3. «Víctor Pradera Larumbe | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es Noiz kontsultatua: 2021-07-04.
  4. Orzaiz, Ion, Senar, Joxerra. (2016). Nafarroa, orain ala inoiz ez. , 41 or. ISBN 978-84-9027-661-7..
  5. «Víctor Pradera Larumbe | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es Noiz kontsultatua: 2021-07-04.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.