Marcelino Oreja Elosegi

politikari espainiarra

Marcelino Oreja Elosegi (Ibarrangelu, 1891Arrasate, 1934ko urriaren 5a) gipuzkoar politikari, abokatu, ingenari eta enpresaburua izan zen.

Marcelino Oreja Elosegi


Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko azaroaren 30a - 1934ko azaroaren 5a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 2. legegintzaldia

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1931ko uztailaren 3a - 1933ko urriaren 9a
Barrutia: Bizkaia
Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 1. legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaIbarrangelu1894ko apirilaren 6a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaArrasate1934ko urriaren 5a (40 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
Ezkontidea(k)Purificación Aguirre Isasi (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, enpresaburua, ingeniaria eta bideetako ingeniaria
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista
Alderdi Katoliko Tradizionalista

Gaztetan, ikasle garaietan, Espainiako Ikasle Katolikoen konfederazioko idazkari nagusia izatera heldu zen. Geroago, Unión Cerrajera de Mondragón eta Vidriera Española enpresetako administrazio kontseiluetako buru izan zen eta 1931ko hauteskundeetan diputatu aukeratu zuten Bizkaitik. Acción Católica eta Asociación Católica de Propagandistas kide izanik, tradizionalismotik oso hurbil zegoen politikaria izan zen, eta Euskal Herriarentzako Sortarauaren defendatzaile sutsua izan zen.

1934ko Iraultzaren barnean, langile sozialista eta sindikalistak kontratatu nahi ez izateaz akusaturik ("UGTkoek belarra jango dute"la adierazi zuen publikoki) langile altxatuek Unión Cerrajeran berau atzeman eta ihesaldi behartu batean tiroz hil zuten Arrasateko Herriko Etxean, Dagoberto Resustarekin batera.[1]

Familia

aldatu

Marcelino Oreja Elosegi enpresari eta politikari tradizionalisten familia baten kidea da. Bere familiaren sorterria, Gipuzkoako Orexa herrian datza. Semea Marcelino Oreja Agirre zuen, honek, kristau demokrazia bultzatu zuen Unión de Centro Democrático sortzeko eta Espainiako Trantsizio Demokratikoan, senatari eta, 1976 eta 1980 artean, Espainiako Kanpo Harremanetarako Ministro bilakatu zen. Ricardo eta Benigno bere osabak frankismoaren garaian diputatuak ere izan ziren. Bere semearen iloba Jaime Mayor Oreja da.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu