Ireki menu nagusia

Utah (ingelesez ˈjuːtɔː edo ˈjuːtɑː ahoskatua; arapahoeraz: Wo'tééneihí'[1]) Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua, eta hiri nagusia, Salt Lake City da.

Utah
State of Utah
Ameriketako Estatu Batuetakoko estatua
Bandera Armarria
Goiburua: Industry
Hiriburua
eta hiri handiena
Salt Lake City
Gobernua
 -  Gobernadorea John Huntsman
 -  Senatariak Orrin Hatch (R)
Robert Foster Bennett (R)
Azalera
 -  Guztira 219,887 km2
Biztanleria
 -  Zenbatespena  (2012) 2.855.287 bizt.
 -  Dentsitatea 13,2 bizt./km2
ISO 3166 kodea US-UT
Webgunea
http://www.utah.gov

Mugak: iparraldean, Idaho eta Wyoming; ekialdean, Colorado; mendebaldean, Nevada; hegoaldean, Arizona.

GeografiaAldatu

Iparraldean, Wyomingeko estatuarekin muga egiten duen eremuan, Uinta mendiak daude (Kings Peak, 4.114 m); Wasatch mendiak, iparraldetik hegoaldera, (Timpanogos, 3.660 m), eta mendebaldean lautada zabal bat hedatzen da, Great Basin deitua (bertan daude Aintzira Gazi Handia eta Aintzira Gazi Handiko basamortua). Gainerakoa, lurraldearen erdia baino gehiago, Colorado ibaiaren arroak hartzen du. Hegoaldean eta hego-ekialdean ere mendi handiak daude: Delano Peak (3.730 m), Mount Ellen (3.487 m) eta Mount Peale (3.989 m). Ekialdetik mendebalera Colorado, Green (aurrekoaren adarra), Price (Green ibaiaren adarra) eta Sevier dira ibai garrantzitsuenak. Lurralde lehorra da, oro har, baina hego-mendebaldeko eremuan klima tropikala da nagusi.

BiztanleriaAldatu

Iparraldeko Ogden hiritik Provo hiria bitarteko lur-eremuan bizi dira biztanle gehienak. 1970-1980ko urteetan % 38 ugaldu zen biztanleria (Estatu Batuetako epe horretako batez besteko demografia-hazkundea baino hiru bider handiagoa). Biztanleen % 1 amerindiarrak dira, % 4 hispanoak eta gainerakoak ingeles jatorrikoak. Erlijioari dagokionez, mormoiak dira biztanleen bi herenak.

EkonomiaAldatu

Nekazaritza (garia, garagarra, artoa), meategin ustiaketa (kobrea, berilioa, urrea, zilarra, uranioa, molibdenoa, beruna, ikatza, petrolioa) eta industria (janari-industria, garraiorako tresneria, ordenagailuak, metalurgia, kimika, petrolio-findegiak) eta merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

HistoriaAldatu

XVIII. mendean espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, shoshone indiarrak bizi ziren lurraldean. 1821. urtean, Mexikoko Lehen Inperioaren barne zegoen, eta 1848. urtean Mexikar-amerikar gerraren ostean, Ameriketako Estatu Batuetako lurralde bihurtu zen, baina ez zuen Estatu egoera 1896. urtera arte lortu, orduan, 45. Estatua bihurtu zelarik.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Utah  


  Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.