Ireki menu nagusia

GeografiaAldatu

Iturburua Colorado estatuaren ipar-mendebaldeko Mendi Harritsuetan du. Gero, Estatu Batuetako Utah, Arizona, Nevada, Kalifornia eta Mexikoko Kalifornia Beherea eta Sonora estatuak zeharkatzen ditu, Kaliforniako golkora isuri baino lehen. Lehenago Colorado Grand River eta Green River bilgunetik aurrerako ibilbidearen izena izan bazen ere, 1921ean, Colorado estatuaren eskariz, Mendi Harritsuetan hasitako ibilbideari eman zitzaion izen hori[3].

Arizonako lautadetan (Coloradoko lautadak) arroila sakonak sortzen ditu; Arroila Handia (ingelesez: Grand Canyon of Colorado), adibidez, 446 km luze da. Colorado ibaiak aintzira zabala osatzen duen Hoover urtegia (Hoover Dam) hornitzen du, eta handik aurrera Arizona, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko muga egiten du. Kaliforniako golkoan itsasoratzen da, Mexikon 128 km egin ondoren.

IbaiadarrakAldatu

  • Green ibaia
  • Little Colorado
  • Virgin ibaia
  • Gila ibaia
  • Dirty Devil ibaia
  • Dolores ibaia
  • Escalante ibaia
  • Gunnison ibaia
  • Kanab ibaia
  • Paria ibaia
  • San Juan ibaia

Hiri nagusiakAldatu

HistoriaAldatu

Ibaia ikusi zuen lehendabiziko europarra Francisco de Ulloa izan zen, 1539an, Kaliforniako golkoa esploratzen ari zela.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Colorado (ibaia)