Erroibarrera
Erroibarko hizkera (Erroiberrara) hegoaldeko goi nafarrera euskalkiaren hizkera bat da, Nafarroa Garaiko Erroibar (Erroiberra) ibarreko berezko euskara. Sortaldeko azpieuskalkia barruan dago.
Erroibarko hizkera | |
---|---|
erroiberrara — euskara | |
![]() Erroibarko hizkera, Hegoaldeko goi nafarreraren barruan | |
Sailkapena | |
Euskalkia | Nafarrera |
Zati-euskalkia | Hegoaldeko goi nafarrera |
Azpieuskalkia | Sortaldeko nafarrera |
Kokapena | |
Eskualdea | Erroibar,![]() |
Egoera | |
Estatusa | berehalako desagerpena |
2015ean, Erroibarko hizkeraz mintzo ziren 3 euskaldun behintzat baziren Zilbetin eta Lintzoainen, baina horietako bat besterik ez zen 50 urtetik beherakoa.
Herriko hizkeraren aztarna anitz dago Erroibarko toponimian, esaera zaharretan eta eguneroko hainbat hitzetan.
Historia
aldatuLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Erroibarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkiko Erroibarko-Esteribarko azpieuskalkian.[1] Pedro Irizarren kalkuluen arabera, 1860 eta 1870 artean 2 200 euskaldun inguru egongo ziren Erroibarren, guztiak Erroibarko hizkeraren hiztunak.[2]
1904an, Iruñeko gotzaindegiko Elizaren Gida eta langileen egoeraren arabera, 1904ko irailaren 1ean, Erroibarko hizkera hitz egiten zen Erroibarko herri guztietan, Aurizperritik Orotsara.
Aingeru Irigaraien 1935eko datuek, biztanleriaren datuekin konbinatuta, adierazten dute urte horretan Erroibarren 1 200 euskaldun izango zirela, guztiak ere erroibarrera hiztunak.
1930eko hamarkadan, Erroibarko azpieuskalkiak bere nagusitasuna galdu zuen gaztelaniaren mesedetan, asmo politikoko (Frankismoa) eta izaera ekonomikoko hainbat inguruabar sozialengatik, gaztelaniaren aurrerabidea errazten zutenak. Borondatezko berezko hizkuntzaren galera hori euskaraz hitz egiteko debekuarekin batera gertatu zen. Hala, 1937an erabat debekatu zen bide publikoan euskaraz hitz egitea. Hurrengo urtean, euskara erregistroetatik kanpo uzten da, eta horren atzetik daude auzitegiak, saltokiak, eskritura publikoak, aldizkariak, eskolak, irratiak... Horrela, herri landatarrenetan, edo batzuetan ezta hori ere, euskara familiartera bakarrik baztertuta geratu zen.
Ondorioz, 1970ean beste zenbaketa bat egin ondoren, Erroibarko 120 euskaldun erroibarrera mintzo ziren.[2]
1977an Nere Oroimenak liburua argitaratu zuen Perpetua Saragueta (Mezkiritz, 1905) erroibartarrak. Oso datu etnografiko garrantzitsuak eskaini zituen. Azken urteotan, Orreaga Ibarra hizkuntzalariak euskalkia jasotzen duen hainbat lan plazaratu du.
250 urtetik hona jasaten ari zen deseuskalduntze prozesua 2000ko hamarkadan iritsi zen punturik kritikoenera: Erroibarren bertako hizkeraren eta euskararen kontserbazio-egoera kritikoa zen. 2007an apenas gelditzen zen Erroibarko euskara garbia eman zezakeen euskaldun zaharrik: Lintzoaingo Gabriel Soto, Uretako Santiago Agorreta eta Zilbetiko Luis eta Agustin Iribarren aita-semeak baino ez, segur aski.[3]
Kokapena
aldatuGaur egun, herri hauetan erroibarrera hiztunak baino ez direla geratzen kalkulatzen da:
Hala ere, 1870an, hiztunak erregistratu dira ibarra osoan, honako herri hauek barne: |
Ezaugarriak
aldatuAhoskera
aldatu- Gaur egungo euskalki gehienetan bezala, hatxe letrak antzinako euskarako ahoskera hasperenduna galdua du Erroibarren ere, eta ahoskabea da gaur egun.
- Gipuzkera ez denez, gainerako euskalki guztietan bezala, euskara batuko ahoskera sabaikaria du oro har jota letrak, eta ez gaztelaniazko ahoskera belarra.
Morfologia
aldatu- Prolatiborako atzizkia -tako edo -dako da: neretako (niretzat/niretzako), guretako (guretzat/guretzako), haiendako (haientzat/haientzako), eta abar.
- Adjektiboetatik sorturiko adizlagunetan, -ki atzizkia izan ohi dute: ongi, hobeki, ederki eta abar.
- Euskalkiaren arabera -st- ala -rtz- aukeratzea dakarten hitzetan, bigarrena erabiltzen da ipar-esteribarreran: bertze, ortzegun, ortzilere, bortz, ertze...
- Hainbat hiztunek -(r)eki soziatibo erabiltzen dute: zureki, beaiki (behiarekin)...Hala ere, gehienek "-n"dunak darabiltzate.
- I eta U-ren ondorengo "a" ia beti "e" bihurtzeko joera dago. Adibidez: lurre, eztie, makile, igen (euskara batuan: «igan, igo»), maztekie, gatu'et («katu bat»)...
Aldaerak
aldatuErroibarko hizkerak lau aldaera ditu.
Aurizperriko aldaera
aldatuAurizperriko aldaera izen honetako herriak bakarrik osatzen du, bertan erabiltzen diren formak Erroibarko gainontzeko herrietan erabiltzen direnen oso ezberdinak direlako. Forma hauetako batzuek antz handiagoa dute beste azpieuskalkiekin, batez ere Auritz edo Garraldarekin, Erroibarko hizkeraren aldaera batzuekin baino.[4]
Kalkuluen arabera, 1870ean 380 hiztun zituen Aurizperriko aldaerak, 1935ean 210 eta 1970ean 7. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hegoaldeko goi-nafarrera | Behe-nafarrera | Iparraldeko goi-nafarrera | Lapurtera | ||
---|---|---|---|---|---|
Luzaide | Aurizperri | Aezkoa | Elizondo | Amaiur | Zugarramurdi |
daazu daa daazie daate |
darazu dara darazie darate |
dadazu dada dadazie dadate |
datazu daut datazue dadate |
datazu daut datazue datate |
datazu dat dataze datet |
daiztut daizu daizugu daizie |
dauzut dauzu dauzugu dauzute |
dauzut dauzu dauzugu dauzie |
datzut datzu datzugu datzute |
datzut datzu datzugu datzute |
datzut datzu datzugu datzute |
Ipar Erroibarko aldaera
aldatuAldaera honek ondorengo herriak hartzen ditu: Mezkiritz, Ureta, Bizkarreta, Astigarreta eta Zilbeiti. Azpimarratzekoa da Zilbetin hitz egiten den aldaerak Esteribarko hizkeraren Ipar Esteribarko aldaeraren antz handia duela, horregatik autore batzuek Erroibarko hizkera denik baztertzen dute. Lintzoain, aldaera honen jarraipen geografikoaren zati den arren, ez da barne hartzen, bertako aditz-formak gainontzeko herrietakoetatik arrazoiz aldentzen dituelako, baina ez Aurizperrikoetatik bezainbeste.[5]
Kalkuluen arabera, 1935ean 360 hiztun zituen Ipar Erroibarko hizkerak eta 1970ean 60. XXI. mendean, aldaera hauek 3 hiztun ditu: bat Uretan eta bi Zilbetin.
Lintzoaingo aldaera
aldatuAldaera hori Lintzoain herriarena bakarrik da, eta, gainera, Erroibarko hiriburua da. Izan ere, erabilitako aditz-formak eta inguruko herrietakoak (Bizkarreta edo Mezkiritz, adibidez) oso bestelakoak dira, eta, beraz, aldaera berezi batean sartu behar dira. Hala ere, alde hori ez da Aurizperriren kasuan bezain handia.[6]
Kalkuluen arabera, 1935ean 150 hiztun zituen Lintzoaingo hizkerak (lintzoaindarren %90) eta 1970ean 22. XXI. mendean, aldaera honek hiztun bakarra du.
Hego Erroibarko aldaera
aldatuAldaera honek ondorengo herriak hartzen ditu: Erro, Esnotz, Orondritz, Gurbizar, Urniza, Loizu, Aintzioa, Oiaide, Ardaitz, Orotsa eta Orotsurgi. Herri hauek, gutxi gora-behera, euren aditz formak partekatzen dituzte, honela, aldaketa gutxiko hizkuntza jarraipen bat osatuz, iparerroibartar aldaerako mailan.
Kalkuluen arabera, 1870ean 700 hiztun zituen Aurizperriko aldaerak, 1935ean 360 eta 1970ean 20. XXI. mendean, aldaera hau jada desagertua dago.
Hiztegia
aldatuOrreaga Ibarrak hainbat urtez jaso zituen Erroibarko hizkeraren berezko hitz batzuk:[7]
- abantxu: ia
- abilkeria: azerikeria
- agatu: makila batekin eutsi
- agudo: azkar, arin
- bizitoria: langile oso
- erregue: lapurreta
- galtzuñe: galtzetin lodia
- iduzkie: eguzki
- igorri: bidali, igorri
- ilergie: ilargi
- itxola: etxola
- kanposantue: hilerria
- kapona: zapaburu
- kozka: kolpe
- lañue: laino
- martotsa: lahar
- nekatu: haserretu
- pelealdie: borroka
- potte: harro
- soñatu: jo
- tartarro: berritsu
- txakurtegie: etxea, sutegiak hartzen duen espazioa
- txitxorra: txingor
- tzikiroa: ahuntz-ar zikiratua
- ude: uda
- ulia: euli
- xuri: isuri
- zapukatu: zanpatu
Gainera, herri gehienek Erroibarko hizkeraz dute izen tradizionala, eta gaur egungoak, euskara batuaz:
- Aintzioa: Antxua, Antxoa
- Astigarreta: Astigerta
- Aurizberri: Aurizperri, Auzperri
- Bizkarreta: Biskarreta, Gerein
- Esnotz: Esnots
- Larraingoa: Larreingoa
- Loizu: Loitzu
- Orondritz: Olondiritz
- Orotsa: Urutza
- Orotsurgi: Ururtzurdi
- Zilbeti: Zilbiti
Adibide gehigarri gisa, urteko hilabeteak sartzen dira jarraian, zehazki Lintzoaingo aldaerakoak: izotzila, ortzaila, epaila, aprile, jorraila, garagartzaroa, garile, aguztue, urrie, lastaila, azaroa eta abendua.[8]
Hiztunak
aldatuHizkera hori desagertze-egoera aurreratuan dago, 2007an bertako 4 hiztun baino ez baitziren geratzen. Hauxe da hiztun kopuruaren bilakaera historian zehar:
Hiztunak aldaeraren arabera | Hiztunak guztira |
---|---|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
|
Azken hiztunak
aldatuEuskal Herriko Ahotsak proiektuaren bidez, hizkera honetako azken hiztunetako batzuk elkarrizketatu ahal izan dira, eremu honetako kulturaren eta hizkuntzaren zenbait alderdi zaindu ahal izateko. Hauek dira erroibarrerako azken euskaldun zaharrak:[9]
- Francisco Beaumont Oroz (Urniza, 1902-?)
- Daniela Esain Olondriz (Esnotz, 1903-?)
- Rafael Urtasun Urtasun (Aurizperri, 1908-?)
- Marcos Saragueta Zubiri (Mezkiritz, 1909-?)
- Jose Villanueva Zandueta (Erro, 1911-?)
- Ana Mari Lusarreta Lusarreta (Ardaitz, 1912-?)
- Santiago Agorreta Garde (Mezkiritz, 1921-2013)
- Santiago Presto Sario (Lintzoain, 1926-)
- Luis Iribarren (Zilbeti, 1928-)
- Florencio Erro (Aurizperri, 1929-?)
- Orreaga Iribarren Agorreta (Zilbeti, 1931-?)
- Agustin Iribarren (Zilbeti, 1971-)
Konparaketa
aldatuIntza Aitak, XX. mendearen hasieran, Erroibarko herri batzuetako euskararen aditz forma batzuk bildu zituen. Horiek bat datoz, alderdi fonetiko txikiren bat izan ezik, Koldo Artolak urte batzuk geroago bildutakoekin. Hemen Esteribarko hizkera eta Aurizko hizkera ondoko azpieuskalkiekin batera aurkezten dira, bertan Aurizko hizkera sartu baitzen hasiera batean.[10]
Euskara batua | Erroibarrera | Esteribarko hizkera | Aurizko hizkera | |||
---|---|---|---|---|---|---|
Aurizperrikoa | Ipar Erroibarkoa | Lintzoaingoa | Hego Erroibarkoa | Ipar Esteribarkoa | ||
naiz zara da gara zarete dira |
naiz zara da gara zate dire |
naiz zara de gara zate dire |
naiz zera de gera zete dire |
neiz zera de gera zete dire |
näiz zara de gära zäte dire |
naiz zara da gira zate dire |
nintzen ziren zen ginen zineten ziren |
nitza zina ze gina zinate zire |
nintze zine ze gine zineten ziren |
nitze zine ze gine zinete zire |
nitze zine ze gine zinete zire |
nitzen zinden zen ginden zindeten ziren |
nitzen zinen zen ginen zineten ziren |
Testigantzak
aldatuAurizperriko aldaera | Ipar Erroibarko aldaera | Lintzoaingo aldaera | |
---|---|---|---|
Aurizperriko Florencio Erro | Zilbetiko Luis Iribarren | Mezkirizko Santiago Agorreta | Lintzoaingo Santiago Presto |
Bibliografia
aldatu- Valle de Erro. Historia, lengua y costumbres
- "Euskalkiak, Herriaren lekukoak". (Koldo Zuazo, 2003).
- "Lexikoaren hedapena goi-nafarreraren hiru ibarrotan: Erroibar, Esteribar eta Anue" (Orreaga Ibarra, 2006).
- "Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia" (Orreaga Ibarra, 2007).
Erreferentziak
aldatu- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Erroibarrera.
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ a b Pedro Irizar. «Los dialectos y variedades de la lengua vasca. Variedades desaparecidas y variedades amenazadas de rápida extinción. Su evolución en el transcurso de un siglo» [Contribución a la Dialectología de la lengua vasca, t. I, pp.241-267. Batez ere: pp.251, 257, 260-261]
- ↑ «Bitxikeriak» Erroibarko Udala (kontsulta data: 2021-09-03).
- ↑ Pedro Irizar. Aparición y desaparición de las formas verbales en -ako-, -eko-, en el alto-navarro meridional.
- ↑ Perpetua Saragueta. Nere oroimenak.
- ↑ Iñako Gaminde. Esteribarreko aditzak.
- ↑ Ibarra, Orreaga. (1996-X-8). «Erroibarko lexikoaren gainean» Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
- ↑ "Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia" (Orreaga Ibarra, 2007)
- ↑ «Erroibar, euskara eta ahozko ondarea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2022-08-14).
- ↑ Intza Aita. Naparro'ko aditz-laguntzailea. Zuketako esakeran.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Euskarari buruzko artikuluak |
| |||||||
Egizu klik euskalki bakoitzaren lurraldean haren orrialdera joateko.
|