Txikipedia:Tolosa
Datuak, labur | |
🏴 Lurraldea | Gipuzkoa |
---|---|
👨👨👦👦 Biztanleak | 20.065 |
🔎 Azalera | [convert: invalid number] kilometro koadro |
🌄 Altuera | 75 metro |
Tolosa Gipuzkoako udalerri bat da. 19.386 biztanle ditu. Tolosaldea eskualdeko hiriburua da eta Gipuzkoako herri garrantzitsuenen artean dago. Bereziki ezagunak dira bertako inauteriak.
Geografia
aldatuOria ibaiak zeharkatzen du herria.
Historia
aldatu1256n Tolosak hiri forua lortu zuen, Gaztelako erregearen eskutik.
Demografia
aldatu2019an herriak 19.270 biztanle zituen.
Politika
aldatu2023ko hauteskundeen ondoren, Andu Martinez de Rituerto Arregi izendatu zuten alkate.
Euskara
aldatu2016an herritarren %70,94 euskalduna zen.
Eraikin garrantzitsuak
aldatuIdiakez Jauregia. XVII. mendekoa.
aldatuAranburu jauregia. XVII. mendekoa.
aldatuAndra Maria eliza. XVIII. mendekoa.
aldatuEraikina
aldatuSarrera:
aldatuAndre Maria eliza XVI-XVII. mende bitartean eraikitako Gipuzkoako bigarren elizarik handiena da, Donostiako katedralaren ondoren. Eraikinak jasan dituen sute ezberdinen ondorioz, mota ezberdinetako arte estiloak bereizi ahal izango dituzu bere barrenan. Estilo gotikoaren zein Euskal berpizkundearen ezaugarriak berezia ahal izango dira. Gipuzkoako artsibo orokorra izan zen 1904. urtera arte.
Bilakaera estiloa:
aldatuGaur egun ikusten dugun eraikina, aurreko erdiaroko eraikin baten ondorengoa da. Garai bateko eraikina Tolosako 1503ko suteak erre zuen eta ondorioz, udalak eraikin berri bat egitea erabaki zuen. Eraikin berriaren eraikuntza 1548an hasi zen eta 1643an amaitu zen. XVIII. mendean estilo barrokoan egineko ataria eta dorreak gehitu zitzaizkion eraikinari.
781ean eraikina berriro erre zen. Barrualdearen egoera txarra ikusirik. Silvestre Perez San Fernando Arte Ederren Akademiako zuzendariordea kontratatu zuen eraikinaren barrualdea estilo neoklasikoan berregiteko, eraikinaren barrualdea gaur egungo itxura hartu arte. Hortaz gain, 1951ean beste sute bat jasan zuen Amarrandegui. Gaur egun, eremu hori ez da existitzen. Elizari 1989tik gaur egun arte hainbat aldaketa egin zaizkio, bere jatorrizko itxura berreskuratuz.
Sarrerako eskulturak:
aldatuLAU BIRTUTE KARDINALEAK: Eliza kanpoaldeko atarian dago kokatuta. Jeronimo Larreak XVII. mendean egin zuen, justizia irudikatzeko. Estilo erromanistaz eginda dago.
ANBROSIO BENGOETXEAREN ESKULTURAK: Elizaren burualdean daude kokatuta, bi ateen gohian.Guztira hiru eskultura dira. XVII. mende hasieran egin zen, estilo erromanistan. Kristo gurutzean irudikatzen dira.
Organoa
aldatuOrgano bat instrumentu musikal bat da, konkretuki haizezkoa. Hodiez osatuta dago, eta hodien luzeraren arabera, soinua ezberdinak entzuten dira. Baita ere organo erromantiko izenarekin ezagutua, gaur egun Gipuzkoa mailan dagoen onenetariko bat da. Gainera organoaren inguruan eserlekuak daude koroaren parte hartzaileentzat.
Organoaren gainean San Miguel aingeruaren irudia dago eta organoa jotzen den bitartean mugitu egiten da. 2010ean motor txiki bat jarri zioten San Miguel aingeruari, lehen soken eta poleen bitartez mugitzen baitzen. San Miguelek herensuge bat eusten du, deabrua irudikatzen duena. Horrez gain aurreko erensugea desagertu egin zen eta berri bat jarri zuten.
Euskal Herritik eliza harizko 14 instrumentu, organoa eta koroa duen orkestra bakarra da.
Organoaren jatorria
aldatuXIX . mendean sortutako organoa da, Parisen egina eta Felipe Gorritik ekarrita.[1]Organo honen aurretik beste organo batzuk egon ziren Santa Maria elizan. Felipe eta Tolosako udaletxeari esker ekarritako arte pieza da. 35.000 pezeta ordaindu zituzten organo berria erosteko. Pariseko Stoltz etxeak egin zuen organoa. [2]
Aldaketak
aldatuGeroztik arazo desberdinak jasan ditu, horien artean 1991n harri handi bat organoaren gainean erori zen[3], teilatuko obrak egiten ari ziren bitartean. 2010an hodi guztiak hartu, Frantziara eraman, han garbitu, afinatu eta berriz ere bueltan ekarri eta muntatu zituzten.
Pieza originalak
aldatuBitxikerietako bat hodiak eta kaxa aurreko organoarenak direla da. Bergarako San Pedro elizarekin batera dagoen organo bakarrenetariko bat da.
Museoa
aldatuSanta Maria museoa Santa Maria elizaren absideari ekialdean gehitutako eraikina da, eta zoru eta armairu originalak kontserbatzen dira. Garai batean Gipuzkoako artxibo historikoa izan ohi zen. Museoan gordetzen diren piezak 15. mendetik aurrerakoak dira gehienbat, zaharragoak suteen ondorioz desagertu ziren
Izaskungo ama originala, 14mendea: Izaskunen dagoen ama birgina kopia.
Jesus piztuaren irudia: Pazko iganderako
San juan bataiatzailearen aita, Zakarias: Templuko apaiza, gora begira dago, aingeruak aita izango dela aitortu diolako, zaharra zen arren. Bere emaztea Santaisabel zen.
Santo Domingo: 13. mendeko ezagunenetako bat.
Kantorala: Kantatzeko garaian, honelako partiturak egon ohi ziren haien aurrean. Orriak ardi larruz eginak daude. Iluna dagoen aldea, ardi larruen kanpoaldearekin eginda dago, eta zuri dagoena barrualdearekin. Tolosako espresuki eginak daude XIV/XV mendean, latinez.
Jantziak: 17. mendeko jantziak, eskuz eginak
Kustodia: Urrez margotutako egitura, jesusen gorputza banatzeko kaxa borobilean ipintzen da mezarako. Bertan 4 santuak: Mateo, Markos, Felipe eta Juan.
Sabaiean Gipuzkoako ikur originala
Geronimo de Larreak egindako birtuteen irudiak:
- Justizia
-zuhurtzia
Erlikia ontziak: Santuen egunetan kanpora ateratzen dira, eta bertan zerbait jartzen zuten; adibidez ilea, eta jendeak muxu ematen zioten
Jauna eramateko ontzia, Limosnako azpila eta Argimutilak
- Jauna eramateko ontzia: Jendeari banatzeko. Ondoren, koilare moduko bat eramaten zuten, haren barruan jauna emanez, gaixo zegoen jendea sendatzeko garaian.
- Limosna azpila: Latoiezko urre kolorezko platera, diru laguntzak eskatzeko erabiltzen zena.
- Argimutilak: Kandelak jartzeko egitura mezetarako
Nabetak eta Kopoiak: Jauna eramateko erabilltzen ziren tresnak
Kandelak:
- Kaliza Patena: Eukaristiarako erabilttzen diren ontziak.
-Ur-Ardo Ontziak: Jesus odola kaliz Patena-ra pasatzeko erabiltzen ohi da.
- Kandelak: Kandelak hartzeko ontziak.
Bidrierak
San Juan eguneko pausoak
aldatuAldarea
aldatuSanta Klara komentua:
aldatuSARRERA
aldatuSanta Klara komentua, XVII eta XVIII. mendean eraikitako Tolosako klaratarren komentua da. Gaur egun zutik mantentzen den Tolosar eraikin zaharrena da. Klausura komentua denez, bertako monjak ez dira kalera ateratzen erosketak edo larrialdiren bat egiteko ez bada. Beraien bizitza, errezatzen eta kontemplatzen pasatzen dute, beraien bizitza Jainkoari eskainiz. Estilo barrokoa duen komentu honek, arrizko fatxada eta urre koloreko eliza du barnean.
HISTORIA
aldatuKlaratarrak,[4] Tolosan 1612an ezarri ziren. Tolosako erlijio zabalpenaren puntu edo gune garrantzitsua izan zen Tolosa, kobentu honi eta beste zenbait eraikin erlijiosoei esker. Trentoko kontzilioaren apostolatuen erreformek, Gipuzkoako herrietan ordenak sortzeko arrazoia izan zen. 1609an Tolosako ordena fundatu zen Miguel Perez Mendiola eta Magdalena Huaquen eskutik. Miguel eta Magdalena, 1612an harresi barneko iturritza Jaureguian ezarri ziren. Monjen gorakadak eta komentuaren kokapenaren desabantailengatik, eraikin berri bat behar zutela konturatu ziren. Horregatik 1657an hasi ziren eraikin berria egiten harresiz kampo. Eraikin hau 1666an amaitu zuten, eta hiru pabilioiez osatuta zegoen.
Ala ere, gaur egun ezagutzen dugun eraikina 1711 eta 1732 urteen artean eraikia izan zen. Dakigun bezala, gaur egun ez dira komentutik ateratzen, baina historiako zenbait geratakatiek, alde egitera behartu zituzten. Honen adibidea, 1794-1795 eko konbentzio Gerra da. Garai hartan, ospitale militar bezala erabili zen eta beranduago ere beste gerra batean hospitale bezala erabilia izan zen.
- Erretaula: 1744 eta 1746. urteen artean egin zen. Egileak Ignazio Ibero eta Francico Azpiazu izan ziren baina eskulturak Tomas de Gargollok eginak dira. Gure herriko soilatasunarekin egina egon harren, Barroko estilokoa dela nabaria da. Obra honetan Santa Klara, San Antonio eta San Frantzisko agertzen dira. Tolosako, hiru santu ezagunenak, San Juanekin batera.
- Alboetako aldareak: Izenak esaten duen bezala, elizaren alboetan kokatuta daude.Aldare altuenak 1752. urtean egin ziren, zehazki, Francisco de Letek egin zituen. Aldare hauetan Kristoren flagelazioa eta Xabierko Frantzisko kokatzen dira. Azpian, Ecce homoa eta lurreko amabirjinaren irudi erromanikoaren kopia daude. Goraldean, Populoren Amabirjina kokatzen da. Txikiagoak direnak, Francisco Ormaetxeak 1759.urtean egin zituen. Bertan Dolorosa eta San Jose agertzen dira.
- Antxietaren erliebea: 1503an Santa Maria elizan sute bat egon zen, eta berregiten ari zirenean, erretaula bat egitea eskatu zien Antxietari. Baina hil egin zen 1588an eta ez zuen bukatu. Orduan, sagrarioa bakarrik egin zuen eta Santa Klarara eraman zuten. Sagrario honetan Jesusen gurutzeko jaitsiera erakusten da. Honek estilo erromanikoa du.
- Iurreko Amabirjina: XII-XIII. mendean egin zela pentsatzen da. Amabirjina mota honi “Socia belli” deitzen zaio. Hauek batailetara eramaten ziren. Iurreko amabirjina San Blaseko ermitan zegoen baina Santa Klaran honen kopia bat dago.
San Frantzisko eliza.
aldatuSarrera
aldatuSan Franziskoko konbentoa renezimenduko estilokoa da, Fray Miguel de Aranburuk diseinatu zuen. Berriro eraki zuten 1604-1674an
Historia
aldatuSan Frantzisko eliza: 1587an, Pedro de Mendizorroz de Ibarrak San Frantzisko ordenako monasterio bat sortzeko eskatu zuen, berak lursail bat baitzuen herriaren irteeran. Lursaila jartzeaz gain, eraikina egiteko eta urteko errenta bat ordainduko du. Nahiz eta eraikuntzarako behar zen lursaila harresi barruan aurki zitekeen oraindik herrian, eraikina egitea erabaki zen.
Fray Migel Aranburuk egingo ditu eraikinaren planta eta perfilaren trazaera 1597an eraikuntza lanaren zuzendari den bitartean. Pedro Mendiola, herriko harginak, zortzi urtetan bukatuko duelarik eraikina eta komentua. Aranburuk eraikina Gaztelara doan bide nagusitik pixka bat bananduz egiten du, bidearekiko badaezpadako tarte bat utziz. Eraikinaren multzoan elizak eta atariak nagusitasuna hartzen dute.
Frantziskotarrek 1604an agindu zioten Anbrosio Bengoetxeari elizarako erretaula eraikitzeko. Eraikina ez zen amaitu espero zen epe laburrean, XVII. mendean: Manuel de Recalde, Domingo de Idiaga eta Nikolas de Zumeta. Azken honek 1674an amaitu zuen. 1662 eta 1674 urteen artean elizpeko hiru arkuen gainean eraiki zen gorputza. Hala, multzoa amaitzean, iparraldean eliza gelditzen zen, eta hegoaldean, elizaren kontrako patio baten inguruan, komentua. Komentuaren inguruan 12300 m² baratze eta mendi zeuden.
Konbentzio gerra
aldatu1794-95ean konbentzio gerra izango da Euskal Herrian. Gipuzkoarrek frantsesei ateak ireki zizkieten eta hauek lurraldean sartu ziren. Tolosa hartuta. Garai hartan San Frantziskoko ospitale militar bihurtu zen. 1807-1813ko Independentzia Gerran frantziarrak Iberiar Penintsulan sartu ziren Portugal hartzeko aitzakiarekin, baina muga zeharkatu ondoren Euskal Herrian gelditu ziren.
Eraikina
aldatuGerra hasten denean, San Frantzisko eliza ospitale militar bihurtuko da, Santa Klara elizaren ondoan. Karlistaldiak, Desamortizazioan, eliza tropen kuartel bihurtu zen, ondoko kalea kuartel izenarekin, eta gero euskarara itzuli zen, Soldadu kale gisa. 1915ean fraideak itzuli egin ziren, baina kalearen izena mantendu egin zen.
San Frantzisko, bere baratzeetan frontoi handiago bat egiteko proposamena sortzen da, 1859an Eskoriatza arkitektoak frontoi berri bat eraikiko du. Hori frontisean bakarrik oinarritzen zen, hau da, aurreko horman eta baratzeko hormaren eta komentuaren artean. Hau 1860an amaituko da. 1889an alboko horma proiektatu zen. Garai berean, hainbat galeria edo palko proiektatu ziren 1890ean, mugikorrak eta kantina eta bola-jokoetarako etxetxo bat proiektatu ziren.
Udala
aldatu(Eraikuntzarekin, udal ur zerbitzua izateaz gain, udal energia zerbitzua sortuko da, uraren eta argiaren udal zentrala sortuz). 1901ean komentuko klaustroa erre zen. Sutearen ondoren, J.A. Mugika udal arkitektoak klaustro berri bat proiektatu zuen
Komentuaren klaustroa zegoen lursaila, ordea, Udalak Foru Aldundiari utzi zion eta bertan Gipuzkoako Artxibo Orokorra proiektatu zen. Artxibo hau 1530etik Tolosan kokatua zegoen eta 1590etik Santa Maria elizaren sakristia gainean. Hau txikia gelditu zen eta bertako baldintzak ez ziren onak artxibo gisarako espazio batentzat. Beraz, Manuel Etxabe Probintzia arkitektuak eraikin berria proiektatu zuen 1901ean.
Solairuak
aldatuBi solairuko eraikin bat zuen erdian eta alboetan lau solairuko bi eraikinek laguntzen zuten, erdikoaren solairuen altuera alboetakoena baino handiagoa izanik. Barrualdea hormigoi armatuarekin eraiki zen. Lorategiaren albo batean, San Franzisko elizari atxikia guardaren etxea ere proiektatu zen (gaur egun desagertua). 1904ean inauguratu zen eraikina.
Klaustroa
aldatu1915ean Frantziskotarrak itzuli ziren eta soldadu kaleko etxe atzean ezarri ziren lehenik. Izan ere, Frantziskotarrak itzuli zirenean dagoeneko klaustroa erreta zegoen eta bertan zeuden beraien logelak. Beraz, sakristia gainean eraikin bat egin behar izan zuten bertan ezartzeko. Garai hartan hartu zuen eliza atzealdeak gaur egun duen ituna. Elizako aldareei ere altuera murriztu zieten, hauen gainean gelak ezarriz.
Horrela, gaur egungo forma hartuko du eraikinak. Horrekin batera aipatu beharra dago, garai batean soldadu kaletik ubide bat pasatzen zela. Eraikinari XX. mende hasieran ertzean eraikin zabaltze txiki batez bertara iristeko pasabidea egin zuten. Gaur egun ubidea lur azpitik pasatzen da.
San Blas baseliza.
aldatuIzaskungo ermita.
aldatuHerrikide Jesuitinetako kapera.
aldatuSan Jose eliza (Jesusen alabak) Tolosan kokatzen da, San Francisco pasealekuan. Eliza hau eskola batekin lotura du, hau da, eskola baten eraikuntza berdinean dago egina. Lan hau Ama Kandidaren ideia izan zen, berak jendeari laguntzeko desira zuen eta horrekin lotuta hasieran eraikuntza sinple bat egin zuen eta jarraian berak diseinatutako eraikuntza hau. Maria Kandidak nahi bakarra zuen eta hori behar zutenei laguntzea zen.
Historia
aldatuEliza hau 1905eko maiatzaren 30ean zabaldu zen. Eraikuntza honen aurretik beste bat sortua izan zen, trenbidearen ondoan, orain etxeak kokatzen diren lekuan. Elizaren diseinua Ama Kandidak egin zuen hasiera-hasieratik garai hartako arkitekto batzuekin. Barruan ez dago diseinu jarrai bat XX.mendeko eliza bat delako eta ideia konkreturik gabe egin zuelako. Haren idea emakumeentzako eskola bat egitea zen eta bera Andoaingoa izanik, horrelako laguntza bat eraiki nahi izan zuen. Jesuitinetako ikasle bat (Antoñita Bandres) bertan ikasi zuenak, eta monja zena, bere osaba ateoa zenez gai hauetaz kezkatzen zen. Gazte hil zen eta esan zuen bere heriotza osabari emango ziola, fededun izan zedin eta horrela bere bizitzari lagundu izan zion.
Diseinua
aldatuIrudiak:
Barruan hainbat estatua daude, lehenengoa ama kandida da. Beste aldean Lurdesko ama birgina eta Jesuitinetako ikasle bat dago.
“La dormicion” Ama Kandidak jarri nahi zuen, Andoainen horrelako estatua zegoelako eta erreferentzia bertatik hartu zuen. Bera Andoainekoa zen eta horren ondorioz jarri nahi izan zuela esaten dute, bere jaioterriari keinu bat eginez. Lanketa hau oso zaindua mantentzen da eta egurrez eginikoa da, hasieran zegoen irudi berbera izanez.
Besteak:
Estilo modernoa du. Teilatuan egurrezko nerbioak daude, elizaren diseinua ez du esanahi berezirik, Ama Kandia izan baitzen hura diseinatu zuena arkitekto batzuekin. Elizako bi hormetan, forma borobileko irudi ugari ikus daitezke, Jesusen Via Crucis irudikatzen dutenak. Via Crucis Jesusek Pizkundeko ostegunetik igandera egin zuen bidea da. eta beraien ondoan bi estatua agertzen dira, Ama kandida.
Barnea
aldatuBarruan sartzerakoan, sila pila bat ikusten dira, bertan oraindik emanaldiak, otoitzak eta beste hainbat ekintza egiteko erabili ohi izaten da. Lurra baldosa ilunez estalia dago. Aurrera joan ahala eskuinera eta ezkerrean Jesusen gurutzatze eguneko irudiak daude, hainbat estatua ere badaude Ama Kandida. Bidrieretan Jesusen bizitzako momentu puntualak daude irudikatuta. Aldarean kokatzen bagara oso zaindua dago eta dena egurrez egina dago, bertan hainbat eskultura aurkitzen dira “La dormicion de Jose” irudikatzen dutenak. Sabaiari begiratuz egurrezko nerbioak ikus daitezke nola kokatuak dauden eta pisua nola banatzen duten.
Argazki galeria
aldatu-
Aranburu jauregia
-
Idiakez jauregia
-
Plaza berria
- ↑ «ikaslagun: Sartu gunean» www.ikaslagun.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ «Organos de Gipuzkoa» organos.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Órgano de Santa María de Tolosa - Mocoroa - Esteban Elizondo» klasikart (Noiz kontsultatua: 2023-05-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «4. Santa Clara» turismoa.tolosa.eus 2021-07-02 (Noiz kontsultatua: 2023-05-03).
- ↑ Tolosako turismo bulegoa