Argimutil
Argimutilak edo zutargiak kandelak eusteko erabiltzen diren euskarri mugikorrak dira. Gutxienez, erromatarren garaitik dira ezagunak dira.

Adar bakarreko zein adar anitzeko argimutilak daude. Euskaraz, adar bakarrekoa, kandela bakarrari eusteko zutargi ere esaten zaio. Zutargiak argimutilak ere badira, baina argimutil guztien artean, beso anitzekoak ez lirateke zutargiak.
Erabilpena
aldatuKulturalki, garrantzi berezia du menora juduak: Daviden izarrarekin batera, erlijio horren ikur ezagunenetako bat dira. Erromako jentilen garaitik, Vatikanoko museoetan haitzurdinezko bi argimutil handi kontserbatzen dira, kristau gurtzan erabili zirenak eta, Erdi Aro kristautik, asko gordetzen dira elizetan XI. mendetik, brontze edo burdinez eginak eta forma eta tamaina askotakoak. Ezaugarri historikoei dagokienean, arte erromaniko garaikoak (XI. mendetik XIII. mendera) brontzezkoak ziren, eta beren oina giza irudiekin edo animalienekin apaintzen zen, eta arte gotikoaren garaikoak (XIV. mendetik XVI. mendera) brontze edo burdinazkoak ziren, tripode txiki eran, ziri altuarekin, platertxo batean amaitua, eta platertxo hartatik kandela sartzeko mutur bat, edo kandela edo aizkora eramateko zilindro huts bat irteten zen. XI. mendekoen artean, aipatzekoa da Hildesheimeko elizako altxorrean gordetako bilduma; gotikoari dagokionez, Espainian, Vic eta Solsonako museoetakoak, zenbait katedraletako beste batzuekin batera. Erdi Aro kristauan Jerusalemeko Tenpluaren imitaziozko besodun argimutilak ere egin ziren; halaber, Milangoa, XII. mendekoa.
« | 31 «Egin urre garbizko argimutila, mailuz landua: haren oin, gerri, kopa, kukulu eta lore-hostoek gorputz bat bera egingo dute; 32 bi alboetatik sei beso aterako zaizkio, hiruna beso albo bakoitzetik. 33 Argimutilaren gerritik ateratzen diren sei besoetariko bakoitzak almendra-lore gisako hiru kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti; 34 gerriak ere almendra-lore gisako lau kopa izango ditu, beren kukulu, lore-hosto eta guzti. 35 Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean. 36 Beso eta kopek gorputz bat bera egingo dute argimutilarekin; guztia urre garbiz landua izango da.
37 «Egin zazpi kriseilu eta ezarri argi-mutilaren gainean, piztean aurrealdea argi dezaten. 38 Su-hatzak eta errautsontziak urre garbizkoak izango dira. 39 Hogeita hamabost kilo urre garbi erabiliko dute argimutila eta hornigaiak egiteko. 40 Izan arreta, guztia mendian erakutsi zaizun ereduaren arabera egiteko. |
» |