Txakur

Txakurra» orritik birbideratua)

Txakurra, zakurra edo ora[1] (Canis lupus familiaris[2] otsoen azpiespezietzat hartzen denean eta Canis familiaris[3] espezie ezberdin gisa hartzen denean)[4] ugaztun haragijale bat da. Caninae taldeko kidea da[5] eta lur-lehorreko haragijalerik ugariena da[6][7][8][9][10]. Txakurrak eta otsoak (Canis lupus) txaxoi-ahizpak dira; izan ere, txakurrak etxekotu zirenean existitzen ziren otsoak ez dira gaur egungo otsoak bezalakoak[11][12]. Hertsiki, gaur egungo otso zein txakurren arbasoa desagertua dago[13]. Txakurra izan zen etxekotutako lehen animlia[14] eta milurtekoetan zehar hautespen artifizial bidez hainbat ezaugarri izateko aukeratu ditu gizakiak[15].

Txakur
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaCarnivora
FamiliaCanidae
GeneroaCanis
EspezieaCanis lupus
Azpiespeziea Canis lupus familiaris
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Haginkadaren indarra117
Entzumen frekuentzia67 hertz — 45.000 hertz

Gizakien eta txakurren arteko lotura luzeak txakurren portaera sakonki aldatu du, gizakien behar ezberdinetara egokitzeko[16]. Txakurrak ere almidoi handia duen dieta batera egokitu dira, beste kanidoak ez bezala[17]. Ikerketen arabera, gizakiengan soziabilitatea handitu eta inteligentzia erlatiboki jaisten duten eremu genetikoetan mutazioak dituzte txakurrek[18][19]. Txakurrek bariazio handia izan dute tamainan, kolorean eta forman[20]. Txakurrek paper oso ezberdinak dituzte gizakien ondoan; ehiza, abeltzaintza, leretatik tiratzea, zaintza, poliziak laguntzea, adiskidetasuna edo ezgaituak laguntzea dira lan horietako batzuk. Duen papera dela eta, askotan "gizakiaren lagunik onena" etiketa eman zaio.

Jatorria

aldatu
Otsoaren dibergentzia denbora
otso/txakur arbasoa
Mundu berriko kladoa
5.400 [13.000] urte

Mexiko  

Ipar Amerika/Hokkaido  

 (12.500 [31.000] urte) 
Mundu zaharreko kladoa
Mundu zaharreko otsoak
11.000 [27.500] urte

Asiako goi-ordokiak  

Asiako behe-ordokiak  

Ekialde Hurbila  

Europa  

Txakur anzestrala
10.300 [25.700] urte

Txakurrak  

Dingoak  

Basenjiak  

 (11.700 [29.000] urte) 
Genoma osoaren analisi filogenetikoarekin osatutako zuhaitz honetan gaur egungo otso eta txakur populazio ezberdinak agertzen dira[7], bi mutazio denbora ezberdin kontuan hartuz, Lindblad-Toh (1x10−8)[5] edo [Skoglund] (0.4x10−8).[21] Txakurra azpiespezie genetikoki dibergentea da otsoarekiko, baina txakurren arteko dibergentziak txakurrek eta otsoek dutenaren ia parekoak dira; ziurrenik, antzinako nahasketa genetiko eta otso-geneen prebalentzia handiagoaren ondorio izango da.[7]
 
Colima kulturak sorturiko txakurraren iruditxoa. K.a. 100 eta K.a. 300 artean.

Txakurren jatorriari buruzko gero eta ikerketa gehiago daude[22]. Txakurra eta otsoaren mapa genetikoen konparazioaren arabera, txakurra otsoaren azpiespeziea dela onartu daiteke[23]. Txakur etxekotu baten ebidentzia fosil zaharrena 2008an aurkitu zen Belgikako Goyet kobazuloan, 31 700 urte ingurukoa eta dirudienez aurinac aldiko kulturari lotua[24]. Ordura arte, ebidentzia zaharrenak Errusian aurkitu ziren (Eliseevichin, Briansk oblasta), 14.000 urteko antzinatasunarekin. Gizakiak otsoen zenbait ale etxekotu zituen, edo, seguraski, ez zen otsoak beren herrixketan sartu eta txakurkumeak han edukitzea eragozteko gai izan. Txakurra baliagarria zen ehizan laguntzeko eta taldea eta bere bizilekua defendatzeko, Saudi Arabian topaturiko duela 8.000 urteko grabatuek erakusten dutenez[25]. Pixkanaka, gizakiak bere beharretara egokitu zituen, eta hainbat arraza sortu zituen, ingurune eta lantegi desberdinetara moldatuak. Ebidentzia genetiko eta arkeologikoak iradokitzen du etxekotze-prozesua Afrikako eta Eurasiako bi muturretan gertatu zela, modu independentean — nahiz eta gerora ekialdeko populazioak mendebaldekoa ia erabat ordezkatu zuen —,[26], bai eta Amerikako kontinente osoa populatu zuten kulturetan ere.[27]

Etologia

aldatu

Txakurrak hamar hilabete betetzean, eskolaratze adina heldu zaio. Momentu horretan, haren kume aroa bukatzear dago eta heldu garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hori oso garrantzitsua da haren bizitza egokiro garatzeko. Prozesu horretan hasi aurretik, eguneroko bizitzan bizi izandako eskarmentu positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango ditu, ikasketa prozesu hori errazteko edota sailkatzeko. Ordu arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean ibili da eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.

Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.

 
Epagneul bretoi arraza.

Prozesu oso zaila eta luzea da inoiz, baina ezinbestekoa. Ikasketa hori garatzeko hainbat ariketa daude eta txakurrak ahalik eta azkarren ikas dezan, eskola bukaeran janaria eta jolasa saritzat erabiltzen dira. Horrekin, berak jakingo du ondo egitearen ondorioz saria eta jabearen poza izango direla.

Animaliaren bezaketak (etxekotzeak, alegia) txakur orekatua izatea du helburu.

Aipatzekoa da Euskal Herrian, orain arte ez dela etologia batere zabaldurik egon beste herrialde batzuekin alderatuz. Beste herrialde askotan, oso murgilduta daude gai horren inguruan eta txakurra familiaren barnean beste kide bat da bere osotasunean, bai dendetara joateko, bai jatetxera joateko, eta abar.

Txakurra eta gizakia

aldatu

Txakurra gizakiaren jarduera ekonomikoetan laguntzaile moduan erabili ohi da, bereziki artzaintza lanetan, abereak gidatu eta beste piztiengandik babesteko. Defentsarako eta zelatari moduan ere erabiltzen dira; horrela, ohikoa da etxe aurrealdeetan txakurra lotuta edukitzea pertsona arrotzen etorreraz ohartaraztekoeta polizia-lanetan. Itsuak eta beste gaigabetuak laguntzeko ere erabiltzen dira, itsuen kasuan kaleetan zehar mugitzen eta mugikortasun-arazoak dituzten pertsonen kasuan gauzak garraiatzen. Polizia lanetan ere erabili dira, horien usaimen zorrotzari esker droga ilegalak, lehergailuak eta bestelako substantziak hautemateko gauza baitira.

Txakurraren eragina biodibertsitatean

aldatu

Txakurrek, gizakiak etxekoturiko gainerako animaliek bezala, inguratzen dituzten ekosistemetan eragiten dute. Katu, karraskari eta txerriekin batera, ornodun espezie askoren beherakada edo desagerpenaren erantzule dira[28]. Harrapakaritza da gehien dokumentaturiko kaltea izan arren, bestelako molestiek, gaixotasunen transmisioek, lehiak eta hibridazioek hainbat kalte eragiten dituzte beste espeziengan[29].

Esaerak

aldatu
  • Txákurrak buztana ógiagatik erabiltan du.[30]
  • Gaur txakurren eguna egiten du.
  • Han ere txakurrak hanka-hutsik ibiltzen dira.
  • Txakurraren gauerdiko ametsa izan / Txakurraren putza izan.
  • Nagusia nolako, txakurra halako.
  • Txakurra katean, ez dago bakean.

Euskal Herriko bertako txakur arrazak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «or», Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua.
  2. Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0801882214. PMC 57557352..
  3. (Ingelesez) von,, Linné, Carl; Gesellschaft., Deutsche Zoologische. (1894). Caroli Linnæi Systema naturæ.. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  4. 1957-, Wang, Xiaoming,. (2010). Dogs : their fossil relatives and evolutionary history. Columbia University Press ISBN 9780231509435. PMC 822229250..
  5. a b (Ingelesez) Lindblad-Toh, Kerstin; Wade, Claire M; Mikkelsen, Tarjei S.; Karlsson, Elinor K.; Jaffe, David B.; Kamal, Michael; Clamp, Michele; Chang, Jean L. et al.. (2005-12). «Genome sequence, comparative analysis and haplotype structure of the domestic dog» Nature 438 (7069): 803–819.  doi:10.1038/nature04338. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  6. (Ingelesez) Young, Julie K.; Olson, Kirk A.; Reading, Richard P.; Amgalanbaatar, Sukh; Berger, Joel. (2011-02). «Is Wildlife Going to the Dogs? Impacts of Feral and Free-roaming Dogs on Wildlife Populations» BioScience 61 (2): 125–132.  doi:10.1525/bio.2011.61.2.7. ISSN 1525-3244. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  7. a b c (Ingelesez) Fan, Zhenxin; Silva, Pedro; Gronau, Ilan; Wang, Shuoguo; Armero, Aitor Serres; Schweizer, Rena M.; Ramirez, Oscar; Pollinger, John et al.. (2016-02-01). «Worldwide patterns of genomic variation and admixture in gray wolves» Genome Research 26 (2): 163–173.  doi:10.1101/gr.197517.115. ISSN 1088-9051. PMID 26680994. PMC PMC4728369. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  8. (Ingelesez) Thalmann, O.; Shapiro, B.; Cui, P.; Schuenemann, V. J.; Sawyer, S. K.; Greenfield, D. L.; Germonpré, M. B.; Sablin, M. V. et al.. (2013-11-15). «Complete Mitochondrial Genomes of Ancient Canids Suggest a European Origin of Domestic Dogs» Science 342 (6160): 871–874.  doi:10.1126/science.1243650. ISSN 0036-8075. PMID 24233726. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  9. (Ingelesez) Vila, C.; Amorim, I. R.; Leonard, J. A.; Posada, D.; Castroviejo, J.; Petrucci-Fonseca, F.; Crandall, K. A.; Ellegren, H. et al.. (1999-12). «Mitochondrial DNA phylogeography and population history of the grey wolf Canis lupus» Molecular Ecology 8 (12): 2089–2103.  doi:10.1046/j.1365-294x.1999.00825.x. ISSN 0962-1083. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  10. (Ingelesez) J., Daniels, Thomas; Marc, Bekoff,. (1989). «Population and Social Biology of Free-Ranging Dogs, Canis familiaris» Animal Studies Repository (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  11. (Ingelesez) Freedman, Adam H.; Gronau, Ilan; Schweizer, Rena M.; Vecchyo, Diego Ortega-Del; Han, Eunjung; Silva, Pedro M.; Galaverni, Marco; Fan, Zhenxin et al.. (2014-01-16). «Genome Sequencing Highlights the Dynamic Early History of Dogs» PLOS Genetics 10 (1): e1004016.  doi:10.1371/journal.pgen.1004016. ISSN 1553-7404. PMID 24453982. PMC PMC3894170. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  12. Larson, Greger; Bradley, Daniel G.. (2014-01-16). «How Much Is That in Dog Years? The Advent of Canine Population Genomics» PLoS Genetics 10 (1)  doi:10.1371/journal.pgen.1004093. ISSN 1553-7390. PMID 24453989. PMC PMC3894154. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  13. (Ingelesez) Serpell, James. (2016-11-30). The Domestic Dog: Its Evolution, Behavior and Interactions with People. Cambridge University Press ISBN 9781316817681. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  14. Perri, Angela. (2016-04). «A wolf in dog's clothing: Initial dog domestication and Pleistocene wolf variation» Journal of Archaeological Science 68: 1–4.  doi:10.1016/j.jas.2016.02.003. ISSN 0305-4403. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  15. (Ingelesez) «Canis lupus familiaris (dog)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  16. (Ingelesez) Berns, Gregory S.; Brooks, Andrew M.; Spivak, Mark. (2012-05-11). «Functional MRI in Awake Unrestrained Dogs» PLOS ONE 7 (5): e38027.  doi:10.1371/journal.pone.0038027. ISSN 1932-6203. PMID 22606363. PMC PMC3350478. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  17. (Ingelesez) Axelsson, Erik; Ratnakumar, Abhirami; Arendt, Maja-Louise; Maqbool, Khurram; Webster, Matthew T.; Perloski, Michele; Liberg, Olof; Arnemo, Jon M. et al.. (2013-01-23). «The genomic signature of dog domestication reveals adaptation to a starch-rich diet» Nature 495 (7441): 360–364.  doi:10.1038/nature11837. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  18. (Ingelesez) vonHoldt, Bridgett M.; Shuldiner, Emily; Koch, Ilana Janowitz; Kartzinel, Rebecca Y.; Hogan, Andrew; Brubaker, Lauren; Wanser, Shelby; Stahler, Daniel et al.. (2017-07-01). «Structural variants in genes associated with human Williams-Beuren syndrome underlie stereotypical hypersociability in domestic dogs» Science Advances 3 (7): e1700398.  doi:10.1126/sciadv.1700398. ISSN 2375-2548. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  19. Abed, Mira. «Scientists find key 'friendliness' genes that distinguish dogs from wolves» latimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  20. (Ingelesez) Swaminathan, Nikhil. «Why are different breeds of dogs all considered the same species?» Scientific American (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  21. Skoglund, Pontus; Ersmark, Erik; Palkopoulou, Eleftheria; Dalén, Love. (2015-06). «Ancient Wolf Genome Reveals an Early Divergence of Domestic Dog Ancestors and Admixture into High-Latitude Breeds» Current Biology 25 (11): 1515–1519.  doi:10.1016/j.cub.2015.04.019. ISSN 0960-9822. (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
  22. Lartzanguren, Edu. «Euskal Herriko historiaurreko txakur bat aztertu dute nazioarteko ikerketa batean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-30).
  23. (Ingelesez) Broad Sequencing Platform members; Lindblad-Toh, Kerstin; Wade, Claire M; Mikkelsen, Tarjei S.; Karlsson, Elinor K.; Jaffe, David B.; Kamal, Michael; Clamp, Michele et al.. (2005-12). «Genome sequence, comparative analysis and haplotype structure of the domestic dog» Nature 438 (7069): 803–819.  doi:10.1038/nature04338. ISSN 0028-0836. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  24. (Ingelesez) Germonpré, Mietje; Sablin, Mikhail V.; Stevens, Rhiannon E.; Hedges, Robert E.M.; Hofreiter, Michael; Stiller, Mathias; Després, Viviane R.. (2009-02). «Fossil dogs and wolves from Palaeolithic sites in Belgium, the Ukraine and Russia: osteometry, ancient DNA and stable isotopes» Journal of Archaeological Science 36 (2): 473–490.  doi:10.1016/j.jas.2008.09.033. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  25. Guagnin, Maria; Perri, Angela R.; Petraglia, Michael D.. (2018-03). «Pre-Neolithic evidence for dog-assisted hunting strategies in Arabia» Journal of Anthropological Archaeology 49: 225–236.  doi:10.1016/j.jaa.2017.10.003. ISSN 0278-4165. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  26. (Ingelesez) Frantz, Laurent A. F.; Mullin, Victoria E.; Pionnier-Capitan, Maud; Lebrasseur, Ophélie; Ollivier, Morgane; Perri, Angela; Linderholm, Anna; Mattiangeli, Valeria et al.. (2016-06-03). «Genomic and archaeological evidence suggest a dual origin of domestic dogs» Science 352 (6290): 1228–1231.  doi:10.1126/science.aaf3161. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  27. (Ingelesez) Leonard, Jennifer A.; Wayne, Robert K.; Wheeler, Jane; Valadez, Raúl; Guillén, Sonia; Vilà, Carles. (2002-11-22). «Ancient DNA Evidence for Old World Origin of New World Dogs» Science 298 (5598): 1613–1616.  doi:10.1126/science.1076980. ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  28. Doherty, Tim S.; Glen, Alistair S.; Nimmo, Dale G.; Ritchie, Euan G.; Dickman, Chris R.. (2016-09-16). «Invasive predators and global biodiversity loss» Proceedings of the National Academy of Sciences 113 (40): 11261–11265.  doi:10.1073/pnas.1602480113. ISSN 0027-8424. PMID 27638204. PMC PMC5056110. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  29. (Ingelesez) Doherty, Tim S.; Dickman, Chris R.; Glen, Alistair S.; Newsome, Thomas M.; Nimmo, Dale G.; Ritchie, Euan G.; Vanak, Abi T.; Wirsing, Aaron J.. (2017-06-01). «The global impacts of domestic dogs on threatened vertebrates» Biological Conservation 210: 56–59.  doi:10.1016/j.biocon.2017.04.007. ISSN 0006-3207. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  30. Jose Estornes (1968). Erronkari'ko uskara, Auñamendi.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: txakur .