Briansk oblasta
Briansk oblasta (errusieraz: Бря́нская о́бласть, Bryanskaya oblast) Errusiako subjektu federal bat da, Erdialdeko Barruti Federalean kokaturik dagoena. 34.900 km²ko eremua du, eta 2010ean 1.278.217 biztanle zituen[1]. Zentro administratiboa Briansk hiria da.
GeografiaAldatu
Briansk oblasta Errusiako mendebaldean dago, Desna ibaiaren arro zabalean. Iparraldean Smolensk oblastarekin du muga, ekialdean Kaluga eta Orel oblastekin, hegoaldean Kursk oblasta eta Ukrainarekin (Txernihiv eta Sumy oblastak) eta mendebaldean Bielorrusiarekin (Homel eta Mahiliou oblastak).
Iparralde eta ekialdeko muinoetan jatorrizko baso mistoek iraun dute, baina gainerako lur gehienak nekazaritzarako landu dira. Briansk alde batera utzita, hiriak txikiak dira[2].
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
- ↑ Bryansk[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com