Jose Estornes Lasa

euskal idazlea
Artikulu hau Estornes Lasa anai gazteenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Estornes Lasa».

Jose Estornes Lasa (Izaba, Nafarroa, 1913ko apirilaren 17a - Donostia, Gipuzkoa, 1987ko urriaren 11) euskal idazle eta hizkuntzalaria izan zen.

Jose Estornes Lasa
Estornes lasa anaiak.jpg
Bizitza
JaiotzaIzaba1913ko apirilaren 17a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1987ko urriaren 11 (74 urte)
Familia
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abokatua, editorea eta politikaria
KidetzaEusko Gudarostea
Iruña'ko Euskalerriaren Adiskideak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEusko Alderdi Jeltzalea
Q79960919 Itzuli

Inguma: jose-estornes-lasa-1913-1987 Literaturaren Zubitegia: 491

BizitzaAldatu

Zaragozan eta Caracasen egin zituen ikasketak. Gerra Zibilak Bartzelonan harrapatu zuen, 1936ko Berlingo Olinpiadara zihoazen gipuzkoar talde bateko kide zenean. Bartzelonatik irtetea lortu eta Hendaiara joan zen abuztuaren 3an, errepublikanoen alde borrokatzeko. Geroztik Gudarien komandantea izan zen Loiola eta Simon Bolivar batalloietan. Santoñan, faxista italiarren eta EAJko kideen artean hitzartutako errenditzearen ondoren, preso hartu zuten, hiltzera kondenatua eta trukatua. 1938ko urtarrilaren 21ean Kataluniara joan zen eta XIII. Ebroko Armadaren gudarien komandante izan zen.

Gerra amaitu ondoren, 1940an, Frantziatik Venezuelara abiatu zen, eta hor bizi izan zen 1963ra arte. Bertan, 1945eko uztailaren 29an, Carmen Luz Miangolarra Gorostiagarekin ezkondu zen, euskal erbesteratuen familia batekoa.

Irakaskuntzan aritua, hainbat enpresatan lan egin zuen, hala nola Compañía Anónima la Seguridad de Caracas edo Compañía Anónima Inmobiliaria Euskalduna enpresetan. 1962an, Administrazioan lizentziatu zen Venezuelako Unibertsitate Zentralean, eta Santa Mariako Unibertsitatean (Venezuela) katedraduna izan zen.

Euskal Herrira itzuli zenean, 1963an, Bernardo eta Mariano anaiekin kolaboratu zuen Auñamendi argitaletxean. 1969an, Zuzenbidean lizentziatu zen Donostian. Iruña'ko Euskalerriaren Adiskideak elkarteko (1964-1966) eta Iruñeko Euskal Kultur Akademiako (Euskal Ikasgaien Akademia) buru izan zen, baita Kriminologiaren Euskal Institutuko kidea ere.

EAJko kidea izan zen, baina Napar Buru Batzarraren desagerpena ekarri zuten desadostasunen ondoren, 1982an Napartarra Alderdia berrabiarazi zuen Nafarroan.

LanakAldatu

  • La Real Compañía Guipuzcoana de Navegación de Caracas (1948).
  • Cómo aprender el vasco fácilmente (1960).
  • Método elemental de vasco (1961).
  • Erronkari'ko uskara (1968, Auñamendi).
  • Los vascos y la universidad (San Sebastián, 1970),
  • Nuestro Pirineo y la defensa de la naturaleza (1973).
  • Derecho Foral Penal de Euskalerria (1978).
  • Un Gudari navarro en los frentes de Euzkadi, Asturias y Cataluña (1979).

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu