Edurne Ormazabal

kazetari espainiarra

Edurne Ormazabal Azpiroz (Tolosa, Gipuzkoa, 1963) kazetaria da.[1] 2018az geroztik, Tabakalerako zuzendari nagusia.[2]

Edurne Ormazabal
Edurne Ormazabal 2018.jpg
Bizitza
Jaiotza Tolosa, 1963 (57/58 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Lantokia(k) Donostia
Enplegatzailea(k) EITB Euskal Irrati Telebista
Tabakalera

Euskal Herriko Unibertsitatean Psikologian lizentziatu zen.[3] Hala ere, bere lan ibilbidea hedabideetan egin du batik bat. Lehendabizi, Donostiako Herri Irratian eta Deia egunkarian egin zuen lan. Ondoren, Antena 3 Irratian (gerora desagertua) aritu zen. Gero, ETB 1eko Katu Kale saioa aurkeztu zuen hiru urtez. Azkenik, 1990a geroztik Euskadi Gaztea irratiaren koordinatzailea izan da 2008a arte. Orduan, EITBren EITBNET arlo digitalaren ardura hartu zuen; bai eta EITB taldearen zuzendaritza komertziala ere.[4]

Horrez gain, Donostiako Zinemaldian parte hartu izan du, aurkezletzat edo sari-emailetzat.

2018an, Tabakalerako zuzendari nagusi izendatu zuten.[5]

ErreferentziakAldatu

  1. Sala, Teresa. (2002-06-21). «Edurne Ormazabal, Euskadi Gaztea irratiko koordinatzailea: "Esaten edo aurkezten ari zarena sinestea premiazkoa iruditzen zait kalitatezko lan bat egiteko"» Euskonews & Media 172 Noiz kontsultatua: 2020-05-31.
  2. Elustondo, Miel A.. «Edurne Ormazabal, Tabakalerako zuzendari nagusia: “Kultur zentroak badira, baina Tabakalera moduko ekosistemarik ez dago inon”» Administrazioa Euskaraz 103: 7-11. 2019ko urtarrila ISSN 1576-5563..
  3. (Gaztelaniaz) «Edurne Ormazabal» Eta Orain Zer Noiz kontsultatua: 2020-05-31.
  4. (Gaztelaniaz) «Edurne Ormazabal, nueva directora de Tabakalera» Gara 2018-01-12 Noiz kontsultatua: 2020-05-31.
  5. «Edurne Ormazabal izango da Tabakalerako zuzendari nagusi berria» Berria 2018-01-12 Noiz kontsultatua: 2018-01-17.

Kanpo estekakAldatu