Garbiñe Biurrun

Epaile, irakasle eta magistratua

Garbiñe Biurrun Mancisidor[1] (Tolosa, Gipuzkoa, 1960) euskal epailea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean. Egun Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua da, eta auzitegi horretako Gizarte Arloko Salako presidentea.

Garbiñe Biurrun

epaile

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1960 (64/65 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaEHUko Zuzenbide Fakultatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea eta katedraduna
Lantokia(k)Donostia
Enplegatzailea(k)Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia
Euskal Herriko Unibertsitatea
Spanish National School for the Judiciary (en) Itzuli

EAEko Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidentea, 2020ko udazkena arte. [2][3]

Bizitza

aldatu

Jaioterrian egin zituen lehen ikasketak. 1982an, Zuzenbideko gradua eskuratu zuen Gipuzkoako Zuzenbide Fakultatean. Urte horietan Euskadiko Ezkerreko kide egin zen, eta bi urtez Gipuzkoako Zuzenbide Fakultatean irakasle izan zen.

Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Bizkaiko Zuzenbide Fakultatean.

Epailetza

aldatu

1987an, epaile izateko azterketak gainditu eta, une berean, militantzia politikoari utzi zion. Bi urtez Tolosan bertan egin zuen lan epaile, eta beste hamar urtez lanbide berean jarraitu zuen Donostian. Demokraziarako Epaileak elkarteko koordinatzailea izan da. 1998an, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko magistratu izendatu zuten, eta zeregin horretan dihardu azken urte hauetan.

2009ko irailaren 10ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Gizarte Arloko magistratu kargua hartu zuen. 2015eko urtarrilaren 13an, Garbiñe Biurrun Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salaren presidente bilakatu zen, eta prozesuak azkartzea eta euskararen erabilera sustatzea jarri zituen helburutzat.[4]

2020ko ekainean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko behin-behineko presidente kargua hartu du udazkenera arte. Uztailean hasiko da Auzitegi Nagusiko presidentea hautatzeko prozesua. [2][5]

Euskara eta Hedabideak

aldatu

Horrez gain, Demokraziarako Epaileak elkarteko kidea da. Hainbat hedabidetan iritzi-emaile izan da, besteak beste, Euskal Telebistako ETB2 kateko Pásalo magazinean.

Argitalpenak

aldatu

Liburuak

aldatu
  • Lan Arloko Prozeduraren Legea. Ley de Procedimiento Laboral (2007) Aitor Bengoetxea Alkorta, Garbiñe Biurrun Mancisidor. Ed. Bilbao : Universidad del País Vasco

Artikuluak

aldatu
  • Algunas reflexiones en torno a la paz (2006) Tiempo de Paz 0212-8926, Nº 82 págs. 37-40
  • ¿Reforma del sistema público de pensiones? ¿Qué reforma? (2010) Actualidad jurídica Aranzadi 1132-0257, N 808 pág. 6
  • Adiós al despido objetivo por amortización del puesto de trabajo: última crónica de una vieja etapa (2010) Tribuna social: Revista de seguridad social y laboral 1130-7331, Nº 236-237 págs. 77-84
  • La Unión Europea como agente de paz: contradicciones y desafíos para el s. XXI (2013) ISBN 978-84-695-7231-3

Erreferentziak

aldatu
  1. Abizena Mancisidor idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mantzizidor onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. a b Lozano, Maite Asensio. «Garbiñe Biurrun: «Euskararena gai deserosoa da epaileen artean»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-05). «Garbiñe Biurrun asumirá la presidencia del TSJPV de forma provisional a partir de junio» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).
  4. «Prozesuak azkartu eta euskararen erabilera sustatu nahi ditu Biurrunek», EiTB, 2015-01-13.
  5. (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. (2020-06-22). «Biurrun: “Un reto importante sería avanzar en la euskaldunización del poder judicial”» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-25).

Kanpo estekak

aldatu
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Garbiñe Biurrun