Thor (filma)
Thor 2011ko Kenneth Branagh iparrirlandar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. Stan Lee, Larry Lieber eta Jack Kirby komikigileen Thor komikian oinarrituta dago, hau eran berean, eskandinaviar mitologia eta Thor jainkoan oinarritua dagoelarik.
Bitxikeria gisa, Marvel Comics komikietxeko superheroien filma gehienetan jaotzen den bezala, honatko honetan ere Stan Lee komikigileak bere agerpen laburra egin zuen, hain zuzen ere Mexiko Berriko basamortuan dagoen Thorren Mjölnir mailua kate batez lotu eta kamioi batek bultzaturik lurretik atera nahi duen kamioilaria delarik.
ArgumentuaAldatu
Thor (Chris Hemsworth) Asgardeko gerlari harroputz eta handigura bat da, bere arduragabekeriak Asgard eta Izotzezko Erraldoein arteko antzinako gerra bat berpiztu duelarik. Ondorioz, Thorren aita eta Asgardeko erregea den Odinek (Anthony Hopkins) Thor erresumatik erbesteratu, jainkozko ahalmenak kendu eta Lurrera bidaltzen du, gizakien artean gizaki arrunt gisa bizi eta apal eta zuhur izaten ikas dezan. Thorren anaiordea den Lokik (Tom Hiddleston) bere anaia hiltzeko asmoz Asgardeko indar ilunenak bidaltzen dituenean, jad zertxobait apaldutako Thor, superheroi bat beharrezkoa dela jabetuko da.
AktoreakAldatu
- Chris Hemsworth: Thor jainkoa, Odinen semea
- Tom Hiddleston: Loki jainkoa, Odinen semeordea
- Natalie Portman: Jane Foster, Lurran Thor jainkoa topatzen duen zientzialaria
- Anthony Hopkins: Odin, Thor eta Lokiren aita, Asgardeko erregea
- Rene Russo: Freyja, Thor eta Lokiren ama
- Jaimie Alexander: Sif, Asgardeko emakumezko gerlaria eta Thorren laguna
- Colm Feore: Laufey, Izotzezko Erraldoien erregea
- Stellan Skarsgård: Selvig doktorea, astrofisikoa
- Kat Dennings: Jane Foster eta Selvig doktorearen laguntzzaile bekarioa
- Ray Stevenson: Volstagg
- Tadanobu Asano: Hogun
- Joshua Dallas: Fandral
- Idris Elba: Heimdall
Kanpo estekakAldatu
- Thor filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Thor filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Filmaren webgunea (Ingelesez)