Öland
Öland[1] Suedia hego-ekialdeko uhartea da. Herrialdeko osoko bigarren uharterik handiena da. Guztira 1.342 kilometro karratu ditu. Hegoaldeko nekazal paisaia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 2000 urtean. Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua ere bada.
Öland | |
---|---|
![]() | |
Geografia | |
Kokapena | Itsaso Baltikoa |
Azalera | 1.342 km2 |
Punturik garaiena | Högsrum |
Politika | |
Herrialdea | ![]() |
Konderria | Kalmarko konderria |
Hiri populatuena | Färjestaden |
Hiri populatuenaren biztanleria | 5.018 bizt. |
Gizartea | |
Biztanleria | 26.640 bizt. |
Dentsitatea | 18,63 bizt./km2 |
Talde etnikoak | Suediarrak |
Administrazioa aldatu
Historikoki probintzia izan bada ere 1634tik aurrera Kalmarko konderriaren barnean kokaturik egon da. Bi udalerrik osatzen dute uhartea, Borgholm udalerria iparraldean eta Mörbylånga udalerria hegoaldean.
Öland uharteko herriak:
|
|
|
Historia aldatu
Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Öland duela 8.000 urte populatua izan zela. Harri Aroan izotzeko zubia eratu zen Kalmarko itsasartean eta hura zeharkatuz iritsi ziren lehen biztanleak Ölandera.
Harrespila ugari aurkitu dira Alby herriaren inguruan, asko harrizko itsasontziak direnak. 19 eraztun itxurako gotorleku ere aurkitu dira, denetan aipagarriena Eketorp.
Ekologia aldatu
pH altuko lurzorua dauka eta hainbat espezie bitxi aurkitzen dira. 1741ean Carolus Linnaeus izan zen bertan eta espezie ugari dokumentatu zituen.
Klima aldatu
Datu klimatikoak (Öland's Northern Edge, temperature 2012-2015, precipitation 1961-1990; extremes since 1901) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 10.7 | 13.0 | 17.3 | 23.3 | 26.4 | 32.0 | 31.0 | 31.0 | 26.6 | 22.1 | 14.0 | 11.8 | 32.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.7 | 2.0 | 4.9 | 9.2 | 14.2 | 19.5 | 22.5 | 21.8 | 17.7 | 11.4 | 7.2 | 4.0 | 11.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 0.3 | 0.3 | 2.4 | 6.2 | 10.9 | 15.8 | 19.0 | 18.3 | 14.9 | 9.4 | 5.6 | 2.4 | 8.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -1.0 | -1.4 | 0.0 | 3.2 | 7.5 | 12.0 | 15.5 | 14.8 | 12.1 | 7.3 | 4.0 | 0.8 | 6.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -24.5 | -28.0 | -25.2 | -14.0 | -2.0 | 2.1 | 8.2 | 8.2 | 3.2 | -2.5 | -7.0 | -13.8 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 32.0 | 21.6 | 24.4 | 25.0 | 31.9 | 31.6 | 40.0 | 44.7 | 49.4 | 37.2 | 46.4 | 36.7 | 420.4 |
Iturria (1): [2] | |||||||||||||
Iturria (2): [3] |
Iruditegia aldatu
-
Borgholmeko gazteluaren hondarrak.
-
-
-
Blå Jungfrun Parke Nazionala (Kalmarko itsasartean).
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ .
- ↑ .