The Way (filma)

filma

The Way (euskaraz "Bidea") 2010eko Emilio Estevez aktore eta zinema zuzendariaren filma bat da. Emilio Estevez eta bere aita den Martin Sheen aktorearen arteko elkarlana da. Donejakue Bidean girotua dago.

The Way (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2010
IzenburuaThe Way
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak eta Espainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa
Iraupena121 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Emilio Estevez
Gidoigilea(k)Emilio Estevez
Antzezlea(k)
Martin Sheen
Deborah Kara Unger
James Nesbitt
Yorick van Wageningen (en) Itzuli
Emilio Estevez
Tchéky Karyo (en) Itzuli
Ángela Molina
Spencer Garrett
Carlos Leal (en) Itzuli
Matt Clark
Renée Estevez
Simón Andreu (en) Itzuli



[[Kategoria:Yorick van Wageningen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Tchéky Karyo (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Carlos Leal (en) Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Simón Andreu (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaEmilio Estevez
Julio Fernández Rodríguez

Konpainia ekoizleaFilmax
Ekoizle eragileaJulio Fernández Rodríguez
EdizioaRichard Chew (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaTyler Bates
Argazki-zuzendariaEmilio Estevez
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia

theway-themovie.com
IMDB: tt1441912 Filmaffinity: 149036 Allocine: 134076 Rottentomatoes: m/the_way_2011 Mojo: way2011 Allmovie: v529009 TCM: 776537 Metacritic: movie/the-way TV.com: movies/the-way Netlix: 70134598Edit the value on Wikidata

Ekoizpena aldatu

Sheen-Estevez familiaren inplikazioa argia da filmaren ekoizpenean, Martin Sheen etorkin galiziar baten seme delarik: Francisco Estévez, Parderrubiasen jaioa, Kubara eta gero AEBetara (Ohiora) lanera joandakoa[1]. Hain zuzen ere, Emilioren seme Taylor Estevez, 2003an, Donajekue Bidea egin zuen 19 urte zituelarik, autoz eta aitona Martin Sheen-ek lagundura: bidaia horretan ezagututako emakume batekin ezkondu zen gero Estevez, eta familia-giro horretan, filma egin zenean Taylor ere ekoizle laguntzailea izan zen[2].

Zuzendari, ekoizle nagusi eta gidoilaria Emilio Estevez izan zen. Filmaren kredituek Jack Hitt idazlearen kontakizunak ere aipatzen dituzte: Off the Road: A Modern-Day Walk Down the Pilgrim's Route into Spain (1994). Argazkilaritza Juanmi Azpiroz donostiarraren esku egon zen[3].

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom Avery (Martin Sheen) Kaliforniako oftalmologo arrakastatsua da. Egun batez, bere semea, Daniel (Emilio Estevez), Pirinioetako Ibañeta mendatean ekaitz baten ondorioz hil berri dela jakinarazten dion telefono dei bat jasotzen du. Tom Europara joan eta semearen ehorzketa prestaketak antolatu eta haren heriotzaren inguruko xehetasunak jakiten saiatuko da, bere Donibane Garaziko egonaldian zehar semea Donejakue Bidea egiten ari zela ekaitz baten ondorioz Ibañetako mendatean lehenbiziko etapa amaitu gabe hil zela jakingo du. Orduan Tomek bere seme hil berriari bidea amaitzen lagunduko diola erabakitzen du: semearen errautsa dituen kutxatxoa eta motxila bat berarekin hartuz Donejakue Bideari ekingo dio.

Lokalizazioak aldatu

 
Nafar Bidea Andredena Mariaren atean eta zubian hasten du erromes protagonistak, Donibane Garazin.
 
Orreagako seinale hau ageri da filman.
 
Mezkirizko mendateko Salve regina estela ere ikusten da.

Filmaren erdia luzeran eta hautatutako lokalizazioetan Nafarroan gertatzen da.

Donibane Garazin Nafar bidearekin hasten delarik Tom/Sheen-en bidaia, hara trenez iristen da; tren geltokitik irten, eta ustez jendarmeriara doa poliziak semearen hilotza identifikatzera: baina ez da benetako hiriko jendarmeria, baizik eta Herriko Etxearen eraikina, eta bitxia da nola jendarme nagusiaren bulegoan Euskal Herri osoaren mapa bat ageri den[3]. Donibaneko beste lokalizazio batzuk dira jatetxe bat harresien itzalean, Espainiako karrika, Andre Mariaren atea eta Andre Mariaren zubia.

Frantses bidetik ekiten dio bidaiari protagonistak eta hurrengo lokalizazioak Orreagan dira (non azulejuzko herri seinale ezagunetako bat ikusten duten, elebiduna kasu honetan), eta jarraian Nafarroa Garaiko zenbait puntu ikusten dira, gutxi-gorabehera frantses bidearen ibilbide eta ordenean, baina ez beti zehatz, Agoitz bezalako punturen bat ere ageri baita (Auzolako zubia). Ikusten diren beste tokien artean daude[4]:

Nafarroan zehar dabiltzala, euskal izaera eta historiari buruzko elkarrizketak dituzte protagonistak eta beste erromesek. Batean, Orreagako guduan Errolan nork hil zuen eztabaidatzen dute, ea arabiarrak edo beste norbait izan ote zen; beste une batean Luzaiden ostalari batek argitzen dio erromes estatubatuarrari Espainian gabe, Euskal Herrian eta Nafarroan dagoela[3].

Euskal Herria atzean uzten dutelarik, bideo beste puntu batzuk ere agertzen dira filman: Logroño (eta bertako udaltzaingoarekin borroka bat), Burgos eta bere katedrala, Santiago de Compostela bera, eta bidearen jarraipen edo azken txanpa gisa, Fisterrako itsasaldea, Muxian (Galizia), Fisterrarako Bidearen luzapena eginez[5].

Aktoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «El milagro gallego de Martin Sheen y Emilio Estévez» La Vanguardia 2009-11-04 (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  2. (Ingelesez) «Pilgrimage brings together Hollywood stars, academics» William & Mary (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  3. a b c Amatiño. «Euskal historiografiaren heldutasunik eza ote?» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  4. «Las películas del Camino | Ayuntamiento de Pamplona» www.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  5. a b The Way (2010) - IMDb. (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).

Kanpo estekak aldatu