Shimonoseki

Shimonoseki (japonieraz: 下関市 Shimonoseki-shi?) Japoniako hegoaldeko hiria eta portua da. Yamaguchi prefekturako hiri handiena den arren Yamaguchi da hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 272.668 biztanle ditu. Honshu uhartean egon arren ia 6 milioi biztanle dituen Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuan sartzen da.

Shimonoseki
下関市
core city of Japan (en) Itzuli
Central Shimonoseki and Kanmon Strait.JPG
Flag of Shimonoseki, Yamaguchi.png 75x75px
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku
Yamaguchi
Izen ofiziala 下関市
赤間関市
Jatorrizko izena 下関市 (Shimonoseki-shi)
Posta kodea 750-8521
Geografia
Koordenatuak 33° 57′ N, 130° 56′ E / 33.95°N,130.93°E / 33.95; 130.93Koordenatuak: 33° 57′ N, 130° 56′ E / 33.95°N,130.93°E / 33.95; 130.93
Shimonoseki in Yamaguchi Prefecture Ja.svg
Azalera 716,14 km²
Mugakideak Nagato (en) Itzuli, Mine (en) Itzuli, Sanyōonoda (en) Itzuli eta Kitakyūshū
Demografia
Biztanleria 257.038 bizt. (2019ko urriaren 1a)
Dentsitatea 358,91 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889
Telefono aurrizkia 0832
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Jidda, Istanbul eta Busan
http://www.city.shimonoseki.yamaguchi.jp/ www.city.shimonoseki.yamaguchi.jp

Japoniako globo arrain ekoizle nagusia da, bertan fugu (河豚) izena ematen zaio.

GeografiaAldatu

Honshu uhartearen hego-mendebaleko muturrean dago, Yamaguchi prefekturan, Kanmon itsasartearen ertzean, Tsushima itsasartearen eta Setoko Barne Itsasoaren artean.

HistoriaAldatu

XII mendeko Genpei Gerran Dan-no-ura borroka bertan izan zen. 1185eko martxoaren 24an Genjiren flotak (Minamoto leinua) Heikerena (Taira) garaitu zuen. Gerra honi esker Tairatarrek Japoniaren kontrola galdu eta Minamoto Yoshitsune shogun bihurtu zen Kamakuran bere egoitza ezarriz.

1863. urtean Komei enperadoreak atzerritar guztiak bota zituen hiritik, eta europarrek hiria bonbardatu zuten. Txinaren eta Japoniaren arteko gerra amaitu zenean, 1895ean, han negoziatu zuten bakea, eta Txinak, Korearen independentzia onartzeaz gainera, Japoniaren menpe utzi zituen Lao-Tongeko penintsula, Taiwan eta Pesng-hu uhartea.

1899ko dekretu batek Shimonoseki nazioarteko itsas-portu izendtu zuen eta Erresuma Batuarekin eta Estatu Batuekin merkatal harremanak izateko ireki zen.

1902 arte Bakan (馬関) izenaz ezagutu izan zen Shimonoseki.

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Shimonoseki)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.5 9.0 12.3 17.4 21.5 24.7 28.8 30.3 26.8 21.8 16.6 11.4 19.1
Batez besteko tenperatura (ºC) 5.8 6.0 8.9 13.7 17.8 21.3 25.6 27.0 23.5 18.3 13.3 8.5 15.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.4 3.5 5.9 10.6 14.8 18.7 23.3 24.6 20.8 15.4 10.5 5.9 13.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 73.5 76.8 108.5 158.4 161.3 278.5 264.2 126.8 179.7 95.1 78.7 58.2 1659.7
Eguzki orduak 89.7 106.1 165.9 176.0 200.7 159.0 183.0 213.2 164.4 177.6 132.2 100.0 1867.8
Hezetasuna (%) 65 66 68 73 75 80 82 78 76 70 69 66 72.3
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

EkonomiaAldatu

Hango portutik merkataritza-harreman estuak bideratzen dira Errusia, Korea eta Txinarekin. Ikatza, ehunak, kontserbak eta tresneria mekanikoa esportatzen ditu. Japoniako mendebaleko lehen arrantza-portua da, eta garrantzi handikoa da, halaber, hiriko industria (ontziolak, eraikuntzarako gaiak, kimika-industria). 1942. urtean zabaldutako tunelak hiria eta Kyushu uhartea lotzen ditu.

Ondasun nabarmenakAldatu

IruditegiaAldatu

Hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu