Ireki menu nagusia
Chūgoku eskualdearen mapa

Chūgoku eskualdea (japonieraz: 中国地方 Chūgoku-chihō?) edo San'in-San'yō eskualdea (japonieraz: 山陰山陽地方 San'in san'yō-chihō?) Japoniako Honshū uharteko eskualderik mendebaldekoena da. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 7.563.428 pertsona bizi ziren eskualdean.

Hiroshima hiria da Chūgoku eskualdeko hiri nagusia. 1945ean, Bigarren Mundu Gerran, Estatu Batuek jaurti zuten bonba atomiko batek hiria suntsitu zuen, baina berreraikia izan zen, eta gaur egun metropoli industrial garrantzitsu bat da.

GeografiaAldatu

Chūgoku eskualdeak 31.922,26 km²-ko azalera du, eta 240 bizt./km²-ko dentsitatea. Eskualde mugakide hauek ditu: Kyūshū, Shikoku, and Kansai.

Izenaren jatorriaAldatu

Chūgoku hitzak "erdiko herrialdea" esan nahi du, baina izenaren jatorria ez dago argi. Historikoki, Japonia koku izeneko probintziatan banatuta zegoen, eta bakoitzaren boterearen eta Kansai administrazio-erdigunerainoko distantziaren arabera sailkatuta zeuden. Hala, “hurbileko herrialdeak” (近国 kingoku), “erdiko herrialdeak” (中国 chūgoku), eta “urruneko herrialdeak” (遠国 , ongoku) zeuden. Hala ere, gaur egun Chūgoku eskualdearen barnean dauden antzinako probintzia gehienak ez zeuden sailkatuta erdiko herrialde gisa. Beste azalpen baten arabera, Chūgoku hitzak Kansai eta Kyūshū arteko probintziak izendatzeko erabiliko zen, lurralde hori historikoki garrantzitsua izan baitzen Japoniaren eta Asiako kontinentearen arteko lotune gisa.

Banaketa administratiboaAldatu

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Prefetura Populazioa Azalera (km²) Hiriburua Populazioa
Hiroshima 2.857.990 8.479,05 Hiroshima 1.184.208
Okayama 1.940.411 7.112,32 Okayama 705.224
Shimane 712.336 6.707,95 Matsue 191.852
Tottori 584.982 3.507,19 Tottori 196.353
Yamaguchi 1.445.702 6.110,94 Yamaguchi 198.971

Ondasun nabarmenakAldatu