Kitakyūshū
Kitakyushu (japonieraz: 北九州市 Kitakyūshū-shi ) Japoniako hiri bat da, Fukuoka prefeturako bigarrena, Kyushu uhartean. 2014ko erroldaren arabera 964.700 biztanle ditu eta Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremuaren barnean dago. Honek 5.738.977 biztanle ditu eta Japoniako laugarren metropoli eremua da.
Kitakyūshū 北九州市 北九州 (Kitakyūshū) | |||
---|---|---|---|
izendaturiko hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Kyushu Kyushu Fukuoka | ||
Alkatea | Kenji Kitahashi (en) | ||
Jatorrizko izena | 北九州市 | ||
Herriburua | Kokurakita-ku (en) | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 33°53′00″N 130°52′31″E / 33.88342°N 130.87519°E | ||
Azalera | 486,81 km² | ||
Mugakideak | Nakama (en) , Nōgata (en) , Yukuhashi (en) , Ashiya (en) , Mizumaki (en) , Kawara (en) , Fukuchi (en) , Kanda (en) , Miyako (en) , Kurate (en) eta Shimonoseki | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 935.084 (2020ko irailaren 1a) −26.202 (2015) | ||
Dentsitatea | 1977 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1963ko otsailaren 10a | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Norfolk, Surabaya, Dalian, Hai Phong, Tacoma, Phnom Penh eta Incheon | ||
http://www.city.kitakyushu.jp www.city.kitakyushu.jp |
Etimologia
aldatuKitakyushu izenak "Ipar Kyushu" esan nahi du.
Geografia
aldatuHonshu uharteko Shimonoseki hiriarekin batera, Kanmon itsasartearen parte nagusia hartzen du. Tsushimako itsasartearen eta Setoko Barne Itsasoaren arteko pasabidea da itsasarte hau.
Historia
aldatu1602an Kokura gaztelua eraiki zuen Hosokawa Tadaokik. Ogasawara leinuak agindu zuen bertan 1632 eta 1860 artean. 1865ean Kokura eta Choshu leinuen arteko borroketan erre egin zen.
Aldi labur batez, Kokurako prefeturaren parte izan zen hiria, zeren prefetura hori 1871n Fukuokako prefeturatik bereizi baitzen Japoniako sistema feudala desegin zenean. Hala ere, 1876an, Fukuokako prefeturak berreskuratu zuen. 1900ean, Kokura hiria fundatu zen.
Bigarren Mundu Gerran, Kokura izan zen bonba atomiko bat jaurtitzeko hautatutako hiria, baina eguraldia ez zen ona, eta, azkenik, estatubatuarrek Nagasaki hiriaren kontra jaurti zuten bonba.
Gaur egungo Kitakyūshū hiria 1963ko otsailaren 10ean sortu zen, bost hiriren bat egitearen ondorioz: Moji, Kokura, Tobata, Yahata eta Wakamatsu. 1973an Kanmonkyo zubia eraiki zen Kanmon itsasartea zeharkatzeko.
Auzoak
aldatuKitakyūshūk zazpi auzo (ku) ditu:
Azalera(km²) | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Kokura Kita-ku | 小倉北区 | 39,27 | ||||
Kokura Minami-ku | 小倉南区 | 170,25 | ||||
Moji-ku | 門司区 | 73,37 | ||||
Tobata-ku | 戸畑区 | 16,66 | ||||
Yahata Higashi-ku | 八幡東区 | 36,36 | ||||
Yahata Nishi-ku | 八幡西区 | 83,04 | ||||
Wakamatsu-ku | 若松区 | 67,86 | ||||
Ekonomia
aldatuNippon Steel Corporation altzairugintzako konpainia handia enpresa nagusia da Yahata eta Tobata auzoetan, baina 1960ko hamarkadan baino askoz langile gutxiago ditu orain. Zenrin nabigazioarako software-konpainia handiak eta TOTO bainu-geletarako tresnak egiten dituen Japoniako konpainia nagusiak ere Kitakyūshū dute egoitza nagusia. Star Flier aire-konpainiak ere bai. 2009an Bridgestone konpainiak lantegi bat zabaldu zuen hirian errepidez kanpoko gurpil handiak egiteko (eraikuntzarako eta meatzaritzarako).
Jaialdiak
aldatuHirian jaialdi ugari egiten dira baina denetan ezagunena Tobata auzoko Tobata Gion Yamagasa Matsuri da. 1802an sortu zen auzoa kaltetzen ari zen izurrite bati aurre egiteko errezuak egin zituztenean. Yamagasa izeneko "gurdi" handiak ateratzen dituzte kalera.
Ondasun nabarmenak
aldatuIruditegia
aldatu-
Erdiko parka.
-
Iwaya hondartza.
-
JR tren geltokia.
-
Tobata Gion Yamagasa jaialdia.
-
Kurosaki Gion jaialdia.
Herri senidetuak
aldatuKanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala (Japonieraz)
- Webgune ofiziala (Ingelesez)