Akama santutegia (japonieraz: 赤間神宮 Akama Jingū?) Shimonosekin dagoen santutegi xintoista da. Kanmon itsasartearen ertzean dago.

Akama santutegia
Suitenmon atea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakYamaguchi prefektura
Core city of JapanShimonoseki
ChōchōAmidaijichō
Ur-masaDan-no-ura (en) Itzuli
Koordenatuak33°57′35″N 130°56′54″E / 33.95972°N 130.94847°E / 33.95972; 130.94847
Map
Historia eta erabilera
Irekiera859
IzenaAntoku Enperadorea
Ondarea
Kontaktua
Helbidea山口県下関市阿弥陀寺町4-1
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Tenplua 1191 urtean altxatu zen Antoku enperadorearen omenez. Enperadorean 1185ean hil zen Dan-no-Ura borrokan. Borroka hau garrantzitsua izan zen, Minamoto leinuak Taira leinua garaitu eta Gempei Gerrari amaiera eman baitzion.

1871 urtean Kanpei-sha (官幣社) maila eman zioten, familia inperialaren menpeko santutegien multzoan sartu zen beraz. 1940an Kanpei-taisha (官幣大社) mailarik altuena lortu zuen.

Egitura aldatu

Atearen estiloa eta tenploaren kolorea itsasazpiko Ryūgū-jō tenplu mitologikoan inspiratuak daude, Antokuren ama zen Nii-no-Amak biak itsasazpiko dragoiaren jauregira zihoazela amets egin baitzuen.

Barnean Hoichi aretoan Hoichi belarrigabearen irudia dago, izaki mitologiko japoniarra. Oinarrian Nanamori-zuka hilobia dago bertan Dan-no-Ura borrokan hildako Heike gerlariak daude errepresentatuta.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu