Genpei Gerra

Genpei Gerra (japonieraz: 源平合戦 Genpei kassen, Genpei gassen?) , antzinako Japonian, 1180 eta 1185 artean (Heian Aroaren amaiera), eta Taira eta Minamoto klanen arteko gatazka zibil batzuen izena da. Gerra zibil honen ondorio zuzena, Minamoto klanaren garaipena eta honen ondorioz Taira erori izana izan zen. Samuraiek Japoniaren aginte politiko eta militarra eskuratu zuten, eta japoniar historian lehen shogunerria-Kamakura shogunerria - ezartzea ahalbidetu zuen, Minamoto no Yoritomo buru zuena.

Genpei Gerra
Heian Aroko klanen arteko istiluak
Genpei kassen.jpg
XII. mendeko gerraren marrazkia
Data1180-1185
LekuaJaponia
EmaitzaMinamoto klanaren garaipena; Kamakura shogunerriaren ezarpena
Gudulariak
Sasa Rindo.svg Minamoto klanaren aldea Ageha-cho.svg Taira klanaren aldea
Buruzagiak
Minamoto no Yorimasa  
Minamoto no Yoritomo
Minamoto no Yoshitsune
Minamoto no Yoshinaka  
Minamoto no Noriyori
Taira no Kiyomori  
Taira no Munemori  
Taira no Shigehira  
Taira no Tomomori  

Genpei Gerra, klaneko buruzagi zen Minamoto no Yorimasak, Tairatarrena ez zen beste hautagai bat tronurako babestu zuenean hasi zen. Ujiko gudua, Kyotoko kanpoaldean gertatua, bost urteko gerra baten hasiera izan zen. Gerra, berez, hiru etapatan zehar garatu zen: lehen etapa (1180ko ekaina), Yorimasak armetara deitzean zentratua egon zen, Mochihitorentzat, Taira no Kiyomoriren biloba zen Antokuren esku geratu zen tronua berreskuratzeko. Matxinada hau berehala itzali zuten Tairatarrek egun batzuk geroago. Bigarren etapan (1180ko iraila), behin Yorimasa hila, bere oinordekoa zen Minamoto no Yoritomo izan zen protagonista, eta 1181eko erdialdera arte luzatu zen, herrialde osoan bi urte irauten zuen gosete batek behartutako su-etena aldarrikatu zen arte. Hirugarren eta azken etapa, 1183ko hasieran hasi zen, eta Minamoto klanak 1185eko Dan-no-urako itsas guduan lortutako garaipenarekin amaitu zen, Heian Aroaren amaiera eta Kamakura Aroaren hasiera adierazten duena, Japoniako garai klasikotik feudal garairako trantsizioa suposatu zuena.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.