Yamaguchi

Japoniako hiria, Yamaguchi prefekturako hiriburua

Yamaguchi (japonieraz: 山口市 Yamaguchi-shi?) Yamaguchi prefekturako hiriburua da, Japoniako prefektura-hiribururik txikiena. Izan ere, 2014ko erroldaren arabera 195.196 biztanle zituen. Prefeturako hiriburua izan arren, hiri handiena Shimonoseki da. Ehungintza da ekonomia jarduera zabalduena. Oso tenplu ederrak ditu, antzinako herri feudalaren garaikoak. Ur beroko iturriak ditu gertu[1].

Yamaguchi
山口市
山口 (Yamaguchi-shi)
Japoniako hiria
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Chūgoku
Yamaguchi
AlkateaSumitada Watanabe (en) Itzuli
Jatorrizko izena山口市
Geografia
Koordenatuak34°10′41″N 131°28′26″E / 34.17803°N 131.47378°E / 34.17803; 131.47378
Map
Azalera1.023,31 km²
MugakideakShunan (en) Itzuli, Mine (en) Itzuli, Ube (en) Itzuli, Hofu (en) Itzuli, Hagi (en) Itzuli, Tsuwano (en) Itzuli eta Yoshika (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria193.761 (2021eko martxoaren 1a)
−3.661 (2015)
Dentsitatea189 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1929ko apirilaren 10a
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakIruñea, Jinan eta Gongju (en) Itzuli
http://www.city.yamaguchi.lg.jp/ www.city.yamaguchi.lg.jp

Historia

aldatu

XIV. mendean fundatu zuen Ōuchi familiak eta Kyoto bezala gainontzeko hirientzako eredu izateko asmoarekin diseinatu zen. 1550ean, Frantzisko Xabierkoa bertan izan zen kristautasuna predikatzen bi hilabetez eta herri aberats eta sofistikatua zela esan zuen. Hori dela eta, 1980. urtean Yamaguchi Iruñearekin senidetu zen.

Yamaguchi hiri modernoa 1889ko apirilaren 1ean eratu zen, Yamaguchirekin inguruko 40 herri elkartu zirenean. XX. mendean zehar, herri gehiago bereganatu ditu, azkena 2010ean.

      Datu klimatikoak (Yamaguchi)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.6 9.4 13.2 19.1 23.5 26.5 30.1 31.4 27.5 22.3 16.8 11.2 20
Batez besteko tenperatura (ºC) 3.7 4.4 7.6 13.4 17.9 21.8 25.7 26.6 22.5 16.5 10.8 5.7 14.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.5 0.1 2.4 7.6 12.3 17.5 22.1 22.7 18.4 11.4 5.9 1.1 10.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 73.4 91.1 142.3 199.8 175.7 305.4 299.2 154.0 180.9 97.6 71.2 53.5 1844.1
Eguzki orduak 120.2 119.2 161.0 181.6 203.4 159.0 174.6 203.2 157.4 178.0 144.6 128.1 1930.3
Hezetasuna (%) 76 75 73 71 72 77 80 78 79 77 78 68 75.3
Iturria: NOAA (1961-1990) [2]

Ondasun nabarmenak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu