Kanmon itsasartea (japonieraz: 関門海峡 Kanmon-kaikyō?) Japoniako itsasartea da Honshu eta Kyushu uharteak banatzen dituena. Honshuren aldean Shimonoseki hiria dago, itsasarteari Kan izena eman diona eta Kyushu aldean Kitakyūshū hiria, itsasarteari Mon izena eman diona, hortik Kanmon izena.

Kanmon itsasartea
Datu orokorrak
Motaitsasarte
EponimoaShimonoseki
Moji (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak33°56′49″N 130°56′48″E / 33.946944444444°N 130.94666666667°E / 33.946944444444; 130.94666666667
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakYamaguchi prefektura
Core city of JapanShimonoseki
Babestutako-eremuaSetonaikai Parke Nazionala
Ur-gorputzaSetoko Barne Itsasoa
Japoniako itsasoa
Hidrografia
Ibaiadarrak

Populazioa eta azpiegiturak

aldatu

Kanmon itsasartearen inguruan 1.300.000 biztanle inguru daude, gehienak Kitakyūshūn (milioi bat) eta Shimonosekin (300.000), noski. Turistikoki gora doan eremua izanik Kitakyushu aireportu berria ireki zen 2006an.

Itsasartea zeharkatzeko bideak

aldatu

Historikoki ferriak erabili izan dira baina 1942an tunela egin zen trena pasatzeko eta 1975ean shinkansenaren tunela egin zen. 1973an Kanmonkyo zubia eraiki zen, bertan autobidea dago.

Koreatik eta Txinatik Osaka edo Tokiora doazen marga-itsasontziek zeharkatzen dute itsasartea.

Iruditegia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu