Aita Menni Ospitalea

eraikitako euskal ondare nabaria Arrasaten
Santa Ageda (bainutegia)» orritik birbideratua)

Arrasateko Ospitale Psikiatrikoa edo Aita Menni Ospitalea gaixo kronikoak hartzeko erietxea da, Psikiatria eta Neurologia arloan jarduten duena. Gesalibarko auzoan kokatuta dago, Arrasateko herrian. Antzina Santa Ageda ospitale psikiatrikoa izena zuen, bainuetxearen izenarena.

Aita Menni Ospitalea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Erdialdea (Arrasate)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaArrasate
Koordenatuak43°03′50″N 2°31′47″W / 43.06377°N 2.52972°W / 43.06377; -2.52972
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XIX. mendea
KudeatzaileaJesusen Bihotz Guztiz Santuaren Ahizpa Ostalariak Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren Ahizpa Ostalariak
Arkitektura
Estiloaneoklasizismoa
Ondarea
EJren ondarea14
Kontaktua
HelbideaBarrio Gesalibar, 15
E-postamailto:gerencia@aita-menni.org
Telefonoatel:+34-943-79-44-11

San Joan Jainkoarena anaiek kudeatzen dute sorreratik. Bestela, Osakidetzarekin hitzarmena edukita, askotan Debagoieneko Ospitalearekin elkarlanean dabil.

1996ko uztailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen Santa Ageda ospitale psikiatriko zaharra, monumentu sailkapenarekin.

Historia aldatu

Ezaugarriak aldatu

 
Ospitaleko pazienteak, 1917an.

Garai batean inguru hartan zeuden ur-hatsak zirela-eta oso ezaguna zen. Argien mendeko kultura jarrera higienearen eta osasunaren aldekoa izan zen, eta horren eraginez eraiki zen, 1825an, Santa Agedako bainuetxea. Garai horretan, besteak beste, hainbat instituzio sortu ziren inguru horretan. Beraz, bidezkoa da esatea medikuntzaren eta oporren ikuspegitik XIX. mendean Euskal Herrian "Bainuetxeen Kultura" ezarri zela esatea.

Gobernuko presidentea izan zen Antonio Cánovas del Castillo jauna Michele Angiolillo anarkista italiarrak hiltzeak gainbeheran jarri zuen bainuetxearen ospea, egun batetik bestera. Atzera ere irekitzea Hospitalarias de San Juan de Dios eta Hermanas del Sagrado Corazón Ordenek kudeatu zuten eta orduan eman zitzaion, eman ere, gaur egun duen helburua.

Eraikina egoera onean dago; izan ere, erabiltzen denerako erabilita, beharrezko dituen konponketak egiten baitzaizkio.

Babestutako eraikina aldatu

Babestuko eraikina bainuetxearen lehenengo erakinari erantsita dago. Tipologiaren arabera eraikina pabiloia da. Osasunarekin zerikusirik duten eraikinetarako Frantzian eta Europa erdialdean zegoen tradizioaren araberakoak dira, hain zuzen ere XIX. mendearen azken aldera eraikitakoak. Pabiloioi prismatiko handia osatzen du, behekoa eta bi solairu dituela. Estalkia luzera jarrita dago, bi isurirekin. Erdiko gorputza, fatxadako planotik kanpora ateratzen dena, antzematen zaio beheko solairuan. Eskailera inperialaren aurrean dagoen atondo zabalera sartzen da bertatik. Barruko antolaketa eraikina luzera zeharkatzen duen korridore nagusiaren inguruan egituratzen da. Horren alde bietara, eskuinera eta ezkerrera, hainbat gune daude. Lehenengo solairuko erdigunean, kanpoaldera aurreratuta dagoen beheko solairuaren gainean, terraza eder bat dago. Terraza hori erabiliko zuten berton zeudenek astiorduetan egoteko. Bigarren solairua lehenengoaren modukoa da.

Xumea eta homogeneoa da eraikuntza. Egiturak bi hormarte ditu, pabiloiaren luzerako ardatzaren norabide berbera dutenak alegia. Eustorma batek bereizten du; eta horma hori eta bai eustorma perimetralak ere, harri-hormaz eraikita daude. Horrela, solairuko zurezko solibak zeharka jarriak daude, hormatik hormara. Fatxada nagusiko beheko solairua harearrizko harlanduz eginda dago, galeria itxura hartzen duen etengabeko arku-multzoa osatuz.

Zeharka jarrita dauden eta horma perimetraletan oinarrituta dauden zureriarekin eraikita dago estalkia. Zureria, izan ere, latazko eta teila zapal zeramikoaren euskarri diren petral eta gapirioei eusten die.

Kanpoaldea aldatu

Beheko solairuko italiar itxurako arkuzko galeriak eraikin arinaren antza ematen diote. Horrek, eta bai gorputz zentrala kanpora aterata edukitzeak balkoi eder baterako lekua utzi diolako, eta daukan atondo zabalagatik, eraikin hori esanguratsua izateko egin zen. Hortik esan daiteke eskailera inperiala izpiritu horren barruan hain ondo egokitzea.

Fatxadaren aurrealdeak hutsartezko zutabe bertikalak ditu. Hegaletan 1+9 seriea osatzen dute eta 1+3+1 gorputz zentralean. Horrela, fatxada, 86 metroko fatxada-aurrealdeak lekarkeen itxura berdinegia gainditu egiten da. Itxura dotorea eta hutsarteak dituzten arotziak daude, batez ere beheko solairuko arkuetan. Beheko solairuetako zutabe bertikalak pilastra joniarrak dira lehenengo solairuan; goiko solairuan, ordea, korintiarrak dira. Joko erreferentziala du ordena klasikoei dagokienez, izan ere, etxe hau eraiki zenean, XIX. mendean alegia, estilo neoklasikoak zuen indarra.

Fatxadako hormatalak tiroliar erara daude entokatuta, eta horiz margotuak. Koloreek ere ematen dute jokorik; alde batetik, inposten eta hutsarteen kolore zuria dugu. Eta aipatutakook ere egokitzen zaizkio beheko solairuko hareharriari eta arotzien zuriari eta urdin pastelari

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu