Ireki menu nagusia

San Vicente basilika, baita ere Vicente, Sabina eta Cristeta Anaia-arreba Martiri Santuen basilika bezala ezagututa, Gaztela eta Leongo Ávila hirian dagoen XII eta XIV. mende artean eraikitako eliza erromanikoa da. 1882tik Espainiako Monumentu Nazionalaren izendapena du. Ávilako katedralaren ondoren hiriko monumentu nagusia eta Erromanikoaren ereikin garrantzitsuenetarikoda da.

San Vicente basilika
Vicente, Sabina eta Cristeta Anaia-arreba Martiri Santuen basilika
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Old Town of Ávila with its Extra-Muros Churches
Basilica of San Vicente, Ávila, España.jpg
Eliza.
Kokapena
Herrialdea Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaÁvilako probintzia
UdalerriaÁvila
Koordenatuak 40° 39′ 29″ N, 4° 41′ 46″ W / 40.658027777778°N,4.6960194444444°W / 40.658027777778; -4.6960194444444Koordenatuak: 40° 39′ 29″ N, 4° 41′ 46″ W / 40.658027777778°N,4.6960194444444°W / 40.658027777778; -4.6960194444444
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Elizbarrutia Roman Catholic Diocese of Ávila Itzuli
Arkitektura
Estiloa arkitektura erromanikoa
Azalera 0,21 hektarea
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 348-003
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
BIC RI-51-0000031-00000
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

HistoriaAldatu

Jatorrizko eliza hiru gazte martirien erlikiak gordetzeko eraiki zen. Gorpuzkin horiek, leku desberdinak egon ondoren, 1175ean berriro ere Ávila eraman zituzten. Ordurako gaur ezagutzen den eraikina hasita zegoen, 1130 urtearen inguruan hasita. Dena dela, lanak urte batzuk geldituta egon ziren XII. mende erdian berriro hasi arte. XIV. mende arte ezin zen lanekin bukatu nahiz eta Alfontso X.a Gaztelakoaren Antso IV.a Gaztelakoaren laguntza izan. Azken lana iparraldeko dorrea izan zen, antza denez, Giral Fruchel frantsesak egindakoa. Fruchel gotikoaren bultzatzailea penintsulan izan zen eta Ávilako katedralaren eraikuntzan hartu zuen parte ere bai. Mende horretatik XIX. mende arte eraikinak aldaketa batzuk izan zituen baina arkitektura estiloa hondadu gabe. XIX. mendearen erditik XX. mendearen hasiera arte, batez ere Enrique María Repullés y Vargas arkitektoaren agindupean, konponketa ugari egin ziren baina beti oso era begirunetsuaz.

KondairaAldatu

 
Kriptan ikus daitekeen harri horren gainean jarri omen ziren gazteen gorpuak.

Vicente, Sabina eta Cristeta Anaia-arreba Martiri Santuen kondaira IV. mendetik dator. 306. urtean kristauek Dioklezianoren jazarkundea pairatzen zuten. Ávilan aipatutako gazteak Daziano pretorraren jazarpena sufritu zuten. 304ean plazaratutako jazarpenaren laugarren ediktoan zera esaten zen: gazteek jainko erromatarrei eskainitako sakrifizioak eginak izatea idatziz aitortu behar zuten. Gazteek ez zuten hori onartu eta, ondorioz, hil arte martirioa pairatu zuten. Tradizioaren arabera gorpuak harri baten gainean jarri ziren eta, gero, harri hori egungo basilikaren eraikuntzan erabili izan zen. Kondairak, bestetik, gazteak salatu zituen judua damutu egin zela eta haien gorpuak lurperatzeko tenplu bat eraiki zuela.[1]

ErlikiakAldatu

Gorpuzkinak toki askotan gorde izan dira historian zehar. Hasiera batean Ávilan bertan gelditu baziren ere, 1062an, musulmanen erasoak zirela eta, Errando I.a Leon eta Gaztelakoa erregeak Burgosko San Pedro de Arlanza monasteriora eramatea agindu zuen. 1175an, musulmanekin ezarritako mugak hegoalderuntz eramanak, gorpuzkinak jatorrizko tokira eraman zituzten; ordurako eliza eraikitzen ari zen. Dena dela, hori ez zen azkeneko mugimendua izan. 1835an Covarrubiasera eramank izan ziren, San Cosme eta San Damián kolegiatara alegia; handik Burgosko katedralara eta, azkenik, berriro ere Ávilara non aldare nagusian kokatuak gelditu ziren.[2]

 
Zenotafio erromanikoa, XII. mendekoa.

DeskribapenaAldatu

Goian esan dena bezala, eraikuntzaren ardura Giral Fruchelen eskuetan jartzen da. Oinplanoa Latindar gurutze itxurakoa da, abside zirkuluerdiko hiru habearteekin eta beste bat transeptu oso luzekoa, domo, atari, bukatu gabeko bi dorre eta kripta. Zutabeak plinto zilindrikoen gaineko gurutze greziarraren itxurakoak dira. Habearteek gurutze gangako estalpeak dituzte.

Alde zaharrenak buru triabsidal eta traseptua dira. Geldialdi bat ondoren, XII. mende erdian mendebaldeko fatxada eraiki zen; bertan Kristo eta apostoluen irudiekin ornitutako arkibolta handiak ikus daitezke. Kriptak, bestetik, hiru kaperetan zatituta dago.

Eliza barruan elementu nagusia XII. mendeko Anaia-arreba Martirien Zenotafioa da. Zenotafio horretan martirien gorpuzkinak gordetzen ziren. Oso ondo kontserbatuta dago eta Espainiako eskultura erromanikoaren lan nagusietariko bat da.

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Vicente basilika (Ávila)