Transeptua arkitektura erlijiosoan, elizetako nabe nagusia zabaletara gurutzatzen duen nabea da.

Transeptua

Transeptua presbiterioa (edo korua, existitzen denean), eta luzetarako nabea edo nabeen artean ohi dago, bi espazio horien banaketa gune gisa. Bere etimologiak hala adierazten du, latinezko trans eta septum hitzetik baitator, hesia esan nahi duena, fededun soilen eta klerikoek bakarrik erabil dezaketen presbiterioaren artean jarritako oztopo bat dela adierazi nahi delarik.

Nabea eta transeptua gurutzatzen diren tokia gurutzadura da. Honen gainean jartzen dira zinborioa eta kupula.

Nabeak eta transeptuak neurri berekoak direnean eta erdian gurutzatzen direnean, gurutze greziar formako oinplanoa lortzen da. Ohikoagoa den moduan, nabea transeptua baino luzeagoa bada, eta gurutzatze tokia burutik hurbilago baldin badago, orduan, oinplanoa, gurutze latindar formakoa da.

Arkitektura erromanikoan gurutze latindar formako oinplanoa da: transeptua nabearen zabalera baino luzeagoa da, transeptuaren besoak alboetatik irteten dira, eta kanpoaldean nabarmentzen dira. Geroagoko arkitekturan transeptuaren luzera eta nabeen zabalera osoa berdindu zen, kanpotik hori nabarmentzerik ez zegoelarik, barnean argi ikusten zen arren.

Kanpo estekak

aldatu