Sacagawea, Sakakawea eta Sacajawea izenez ere ezaguna— (Lemhi River, Idaho, AEB,1788ko maiatza — Ipar Dakota, AEB,1812ko abenduaren 20a) xoxone etniako emakume indigena izan zen, lemhi tribukoa, besteak beste, esploratzailea, interpretea, sendatzailea eta aitzindaria izan zen.[1][2]

Sacagawea
Sacagawea irudikatzeko (xoxone tribuko emakume bat) Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaSalmon (Idaho)1788ko maiatzaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaxoxonea
HeriotzaFort Lisa (en) Itzuli1812ko abenduaren 12a (24 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: Tifus exantematikoa
Familia
Ezkontidea(k)Toussaint Charbonneau
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, interpretea eta Aitzindaria
Jasotako sariak

Find a Grave: 3389 Edit the value on Wikidata
Sacagawea (eskuinean), Lewis eta Clarkekin. Montanako Ordezkarien Ganberako horma irudia.

Lewis eta Clarken espedizioan Louisianako Lurraldea esploratzen lagundu zuelako da ezaguna —Meriwether Lewis eta William Clark buru zituen espedizioa—, Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko esplorazioan.[3] Sacagawea 1804 eta 1806 bitartean joan zen espedizioarekin, Ipar Dakotatik gaur egungo Oregon estatuko kostalderaino. Espedizioko kide batzuek Janey deitzen zioten.[1]

Sacagjawea oso lagungarria izan zen Ozeano Barera iristeko egin beharreko urratsak azaltzeko, Ipar Amerikako lurraldea ezagutzeko bidaia garrantzitsuenetako batean parte hartu zuelan. Sacagaweak espedizioarekin bidaiatu zuen, Ipar Dakotatik Ozeano Bareraino, milaka kilometrotan zehar. Amerindiar populazioekin kultura harremanak ezartzen lagundu zuen, eta ekarpenak egin zizkion natura-historiari.[1]

Estatu Batuetako dolar bateko txanpon-edizio batean Sacagawea eta haren seme Jean Baptiste azaldu ziren. Txanponaren aurpegiak Randy'L He-dow Teton izeneko emakume xoxone baten aurpegia erreproduzitu zuen, ez baitzegoen eta ezbaitago Sacagawearen irudi zehatzik.[1]

Biografia aldatu

Lehen urteak aldatu

Sacagawea amerindiar xoxone tribuko agaidikan klan («izokin-jataileak») delakoan jaio zen, gaur egun Tendoy komunitatetik gertu, Lemhi konderrian, Idaho estatuan. Hamabi urte inguru zituela, bera eta tribuko beste gazte batzuk bahitu zituen tribu aurkari batek, hidalgak, lau gizon, lau emakume eta xoxone haur asko hil ziren batailan. Harrapatu ondoren, gaur egun Washburn den Ipar Dakotako herrixka batera eraman zuten.

Hamahiru urte zituela, Toussaint Charbonneauk hartu zuen emaztetzat Sacagawea, herrixkan bizi zen merkatari frantziarra, beste emazte gazte xoxone bat ere zuena. Esaten denez, Charbonneauk bi emakumeak erosi ahal izan zizkien hidalgotarrei edo Sacagawea apustu batean irabazi ahal izan zuen.

Lewisen eta Clarken espedizioa aldatu

 
Lewis, Clark, York, Sacagawea, eta Seaman txakurra

Sacagawea haurdun eta lehen umea izateko zain zegoen Lewis eta Clarken espedizioa Hidatsa herrixketatik hurbil iritsi zenean, 1804ko negua igarotzeko. Meriwether Lewis kapitainak eta William Clarkek gotorleku bat eraiki zuten, eta bertakoak elkarrizketatu zituzten, gida edo itzultzaile bila, udaberrian Misuri ibaiaren iparralderantz egingo zen espediziorako. Charbonneau interprete gisa kontratatu zuten eta horrela jakin zuten emazteak xoxone hizkuntza menderatzen zuela; bazekiten xoxone tribuen laguntza beharko zutela bere ibilbidean.

Charbonneau eta Sacagawea gotorlekura lekualdatu ziren astebete geroago. Lewisek Jean Baptiste Charbonneau izeneko haurraren erditzean parte hartu zuen, 1805eko otsailaren 11n, eta kaskabilo-sugez moldaturiko kaskabiloak eman zizkion erditzea azkartzeko. Clarkek eta espedizioko gainerako kideek haurrari Pomp edo Pompy deitu zioten, bere amak jarritako izena, 'lehen bidaiaria' esan nahi zuena.

 
«Lewis eta Clark Columbian nabigatzen». Charles Marion Russellen pintura. Columbia ibaiko piragua-espedizioa irudikatzen du.

Apirilean, espedizioak gotorlekua utzi eta Misuri ibairantz abiatu zen piraguan. Piraguok harrapatuta gelditzen ziren eta urertzetik atera behar ziren. 1805eko maiatzaren 14an, Sacagaweak pote batetik erori ziren zenbait artikulu erreskatatu zituen; besteak beste, egunerokoak eta Lewisek eta Clarkek zeramatzaten beste ohar batzuk. Espedizioko komandanteek, beren erreflexuak goratu ostean, eskertzeko gurutzatzen ari ziren ibaiari Sacagawea deitzea erabaki zuten.

Sacagaweak, gidari gisa laguntzeaz gain, inguruko geografia eta sendatzeko landareen ezagutzaro esker, babesa eman zien. Pompy txikia ere oso lagungarria izan zen, espedizioari irudi baketsua ematen baitzion, bisitari berriekiko oldarkortasuna saihesteko.

1805eko abuztuan, espedizioak xoxone tribu bat aurkitu zuen eta trukea egiten saiatu zen, Mendi Harritsuetan zaldiak behar zituztelako. Sacagawea behar zen itzulpena egitera eraman zuten eta tribuko burua nor eta bere neba Cameahwait izan zuen aurrean. Lewisek bere egunkarian erregistratu egin zuen topaketa hori:

Clark kapitaina Charbonneau interpretearekin eta emazte indiarrarekin iritsi eta lasterrera, Cameahwait buruaren arreba dela frogatu da. Pertsona horien arteko topaketak eragin handia izan du, batez ere Sah cah-gar-we-ah eta berarekin preso hartutako baina bere herrikideekin elkartu eta ihes egin ahal izan zuen emakume indigena.

Eta Clarkek, bere egunerokoan hauxe idatzi zuen:

Abuztuaren 17an, larunbata, 1805ean, interpreteak eta haren lagunak, distantzia batera, xoxoneen begi alaien aurrean dantzatu zuten, eta hark keinuekin erakutsi zidan horixe zela haien herria (nazioa).

Columbia ibaiaren ahora iritsi ahala, Lewis eta Clark tribu indiar batekin elkartu ziren. Tribu horrek igaraba larruz egindako mantala zuen, ordura arte sekula ikusitako gauzarik leunena, beraz, indiarrekin trukatzen saiatu ziren Thomas Jefferson presidenteari larru azal hori eramateko. Sacagaweak gerrira lotuta zeraman kontu urdinen zerrenda sakrifikatu zuen, haiek azala lortzeko.

 
Lewisen eta Clarken espedizioaren mapa. Sacajaweak Tendoytik bakarrik hartu zuen parte, Idahon.

Ozeano Barera iritsi zirenean, taldeko kide guztiek, Sacagawea eta York barne (Clarken arraza beltzeko zerbitzaria), botoa eman zuten negua igarotzeko gotorleku berria non eraikiko zuten erabakitzeko.

Espedizio horri esker, herrialdeko lehen zeharkatze ofiziala egin zen, gero hamaika estatu desberdin izan zirenak, eta Estatu Batuek behin betiko erantsi zituzten Oregon eta Luisiana. Lewis Luisianako gobernadore izendatu zuten.

Itzulerako bidaian, Mendi Harritsuetara hurbiltzean, 1806ko uztailean, Sacagaweak Yellowstone ibaiaren haranetik zeharkatzea gomendatu zion Clarki, gero Bozemaneko igarobidea deitzen zaionetik, eta, geroago, Amerikak banalerro kontinentala gurutzatzeko trenbidea eraikitzeko bide egokien gisa aukeratua izan zenetik.

Ondorengo bizitza eta heriotza aldatu

Charbonneauk eta Sacagaweak, espediziotik itzultzean, hiru urte eman zituzten hidatsatarren artean, Clarkek San Luis hirian (Missouri) finkatzeko gonbita onartu aurretik, 1809an. Jean Baptisteren hezkuntza Clarken ardurapean utzi zuten, San Luisen barnetegi batean inskribatu baitzuten.

Sacagaweak alaba bat izan zuen, Lizette, 1810aren ondoren. Bonnie «Espiritu ibiltaria»Butterfield-en arabera, dokumentu historikoek iradokitzen dute Sacagawea gaixotasun ezezagun baten ondorioz hil zela 1812an.

Hilabete batzuen buruan, hamabost gizon hil zituzten indiarren eraso batean, Lisa gotorlekuan, Bighorn ibaiaren ahoan. John Luttig eta Sacagawearen alaba gazteena bizirik atera zirenen artean egon ziren. Batzuek diote Toussaint Charbonneau hil zutela hilketa horretan, baina beste batzuek diote Clarki semearen zaintza formala baino ez ziotela pasatu 1813an.[4]

Sacagawea hil zela frogatzeko, Butterfieldek hauxe dio:

St. Louiseko Umezurtzen Erregistroko Gortean egindako adopzio-agiri batek dio: «1813ko abuztuaren 11n, William Clark Tousant Charbonneau-ren (hamar bat urteko mutikoa) zaindari bihurtu zen, eta Lizzete, urtebete inguruko neskatoarena». Garai hartan, Misuriko estatuko gorte batek haur bat umezurtz izendatzeko eta adopzioa baimentzeko, bi gurasoen heriotza berretsi eta dokumentatu egin behar zen.

Sacagawearen existentzia aipatzen duen azken dokumentu erregistratua Clark-en jatorrizko oharrak dira, 1825 eta 1826 bitartean idatziak. Bertan, espedizioko kideen izenak eta une horretan duten egoera agertzen dira; Sacagaweari dagokionez, hauxe idatzi zuen: «Se car ja we au - Muerta».

Butterfield

Mitoak eta elezaharrak aldatu

Sacagaweari buruzko informazio fidagarria oso mugatua da. Espedizioan duen rolaren eta erregistro urritasunaren ondorioz, inguruko zenbait mito sortu dira.

Amerikako ahozko tradizio batzuek diotenez, 1812an hil beharrean, Sacagaweak senarra utzi eta Lautada Handietako tribu batera joan zen, bere jatorrizko tribura iristeko bidea bilatzen ari zela. Esaten da tribu horretako norbaitekin ezkondu zela, eta senarra hil ondoren tribua utzi zuela. Wyomingen aurkitu zuen Lemhi xoxonerako itzulerako bidea. Porivo izeneko xoxone emakume bat Wyomingen hil zen 1884ko apirilaren 9an, Indiako Río Viento erreserban. John Roberts apaizak bere hileta egin zuen eta emakume hura Sacagawea izan zela zioen.

1925ean, Charles Eastman doktorea Dakota Sioux medikua kontratatu zuen Bureauk Sacagawearen gorpuzkiak aurkitzeko. Eastmanek hainbat tribu bisitatu zituen eta Sacagawea ezagutu edo entzun ahal izan zuten hainbat pertsona elkarrizketatu zituen. Porivo Sacagawea zela ondorioztatu zuen. Baieztapen horretan oinarrituta, 1963an, “Xoxoneen Sacagawea”-ren monumentu bat xoxone erreserba batean eraiki zuten Landerretik gertu, Wyomingen.

Sacagawea zahartzarora arte bizi izan zen ustea zabaldu zuen Grace Hebrad nobelagileak Estatu Batuetan, 1933an Sacagawea izeneko eleberria idaztean. Ideia hori berrogeita hamar urte geroago ustiatu zuen Anna Lee Waldoren Sacagawea eleberrian; kasu horretan, autoreak oso ondo ezagutzen zituen 1812ko bere heriotzaren froga historikoak, baina erabaki kontzientea hartu zuen zahartzarora iritsi zen historia mitikoa esploratzeko.

Espedizioari buruzko beste fikziozko lan batzuek Sacagawea Clark edo Lewisekin bidaia hartan erromantikoki nahastuta egon zen ustea iradokitzen dute. Egunerokoek, ostera, Clarkekin adiskidetasuna baino ez zela erakusten duten bitartean, uste da urte askoz geroago espedizioa kontatu zuten nobelagileek asmatu zutela idilio baten ideia.

Izena: Sacagawea/ Sakakawea/ Sacajawea aldatu

Bere izenaren idazkera, ebakera eta etimologiari buruzko eztabaida dago.

  • Sacagawea. Hari buruz hitz egiteko modurik hedatuena da, "g"-n soinu indartsu batekin ahoskatzen da. Lewisek eta Clarkek, beren egunerokoetan, Sacagawea aipatzen dute 17 aldiz, beti «g»rekin idatzita. Izenaren forma hori Etnologiako Bureau Amerikarrak 1910ean ezarritakoa da eta dolar bateko txanponetan hartutako forma da. Eskritura hori asko erabiltzen dute bai Estatu Batuetako Batzordeak Izen Geografikoetan, bai Estatu Batuetako Parke Zerbitzu Nazionalak, bai historialari askok.
     
    Sakagawea estatua Ipar Dakotan, Leonard Crunellek egina, 2004
  • Sakakawea. Hidatsatik dator «tsakáka wía», «emakume txoria», eta horixe da hurrengo modu onartuena eta forma ofiziala, Hidatsatarren hiru tribu afiliatuen arabera. Forma hori batez ere Ipar Dakotan erabiltzen da, non heroi lokaltzat hartzen den, eta hori nabarmena da Sakakawea aintziraren izenean, eta Hidatsa etimologia da espezialisten artean onartuena; izan ere, Lewisen egunkarietan Charbonneauk emaztearen izena «hegazti emakumea» zela esan zion.
  • Sakajawea. Shoshone hitzetik dator, «poto edo txalupa-halatzaile» esan nahi duen hitzetik, eta Lehmi xoxonetarren idazkera gustukoena da, hau da, Hidatsatarrek lehengo xoxone izena, beren hizkuntzan, berriz interpretatu zutela besterik ez, eta beren euskalkiaren arabera ahoskatzen hasi zirela. Forma hori izan zen XX. mendeko azken urteotako hedatuena, baina XXI. mendean ez da egokia akademiko modernoentzat. Pocatelloko Idahoko Estatuko Unibertsitateko Sven Liljeblad hizkuntzalariak ondorioztatu duenez, «ez du ematen Sacajawea xoxone hitza denik... xoxoneen txalupa baterako terminoa Saiki da, baina izenaren ustezko konposizioaren gainerakoa ulertezina litzateke hizkera natiboko xoxone batentzat». Idazkera hori gutxitu egin da, oro har, baina «j» leunaren soinudun ebakuntzak iraun egiten du kultura amerikarraren artean.

Aintzatespenak aldatu

 
Sacagawea dollarra, 2000
  • Bere izeneko bi laku daude, lau mendi, baita Sacagawea izeneko ibai bat ere. [5]
  • 1999. urtean dolar batean agertu zen, nahiz eta bere benetako irudia ezagutu ez, xoxone emakumezko baten irudia jarri zen eta horrexekin identifikatzen da.[5][6]
  • Judy Chicago, The Dinner Party artista feministaren instalazioko parte da Sacagawea. Mendebaldeko zibilizazioan emakumeak duen historia sinbolikoa da hau, historiako 1.038 emakume irudikatzen dituena; horietako 39 mahai-tresnek ordezkatzen dituzte, eta beste 999 The Heritage Floor-en (mahai gainean dago) inskribatuta dauden izenak.[7] Estatu Batuetako emakume indigena bakarra zen, Judy Chicagok xoxone tribuko tradizio artistiko eta kulturalen bidez omenaldia egitea erabaki zuen. Patroi linealak mahai joko osoan erabiltzen dira, xoxone emakumeek arte geometriko abstraktua sortu baitzuten, eta gizonek, berriz, lan piktografikoa.[8]

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d (Ingelesez) «Sacagawea: Facts, Tribe & Death» HISTORY 2023-07-09 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  2. (Ingelesez) «Sacagawea | Biography, Husband, Baby, Death, & Facts | Britannica» www.britannica.com 2024-03-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Quién fue Sacagawea? - Hechos, biografía y citas» Estudyando 2021-06-08 (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  4. (Ingelesez) «What happened to Sacagawea's children when she died?» Answers (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  5. a b (Ingelesez) apecsecadmin. (2015-01-08). 10 Fun Facts About Sacagawea | APECSEC.org. (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  6. «Introducción» La libertad que nos queda (Pontificia Universidad Javeriana Cali): 13–26. 2021-12-03 ISBN 978-628-7536-10-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-26).
  7. «Components of the Dinner Party» www.brooklynmuseum.org.
  8. «Sacajawea» www.brooklynmuseum.org.

Kanpo estekak aldatu