Missouri (ibaia)
Missouri[1] Estatu Batuetako ibaia da, Mississippiren adarra. 3.767 kilometroko luzerarekin, Ipar Amerikako ibairik luzeena da, eta munduko ibai-sistemarik handienetan hirugarrena osatzen du Mississippirekin batera. Mendi Harritsuetatik jaisten diren Madison, Gallatin eta Jefferson erreken -bilgunean jaiotzen da, Montanan, eta Saint Louis iparraldean isurtzen da Mississippi ibaira. 1.371.010 kilometro koadroko arroa du, hots, Ipar Amerikako azaleraren seirena. Omaha eta Kansas City hiriak zeharkatzen ditu.[2]
Izena
aldatuIbaiak "Big Muddy" (ingelesez: Lohitze handia) edo "Dark River" (ingelesez: Ibai iluna) ezizenak ditu, lohiz uherturik egoten delako.
Geografia
aldatuMissouriren iturburua Montana hego-mendebaldeko Mendi Harritsuetan dago, Three Forks herrixkatik gertu, Madison, Gallatin eta Jefferson ibaien-bilgunean. Gero, Montana, Ipar Dakota, Hego Dakota, Nebraska, Iowa, Missouri eta Kansas estatuak zeharkatzen ditu. Azkenean Mississippi ibaira isurtzen da Saint Louisko iparraldean.
Ibaiadarrak
aldatu
|
|
Hiri nagusiak
aldatuNahiz eta Missouri ibaiaren arroak Ipar Amerikaren seirena hartu, haren bazterrak ez dira oso jendeztatuak eta hamar milioi pertsona baino ez dira bizi. Hauek dira ibai ertzeko hiririk handienak:
- Great Falls, Montanan.
- Bismarck, Ipar Dakotako hiriburua.
- Pierre, Hego Dakotako hiriburua.
- Sioux City, Iowan.
- Council Bluffs, Iowan.
- Omaha, Nebraskan.
- Saint Joseph, Missouri
- Kansas City, Kansasen.
- Jefferson City, Missouriko hiriburua.
- Saint Charles, Missourin.
- Saint Louis, Missourin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.