Yellowstone (ibaia)

Artikulu hau ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Yellowstone (argipena)».

Yellowstone ibaia Mendi Haritsuetan (AEB) jaiotzen den Missouri ibaiko ibaiadarra da, izen bereko parkearen eremuan. 1.080 km luze da. Montanako eta Wyomineko mendebaldeko zatia drainatzen du.

Yellowstone (ibaia)
Yellowstone River Lower Falls.jpg
Datu orokorrak
Luzera1.114 km
Geografia
Koordenatuak43°59′18″N 109°55′45″W / 43.9883°N 109.9292°W / 43.9883; -109.929243°59′18″N 109°55′45″W / 43.9883°N 109.9292°W / 43.9883; -109.9292
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua Ipar Dakota
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera181.299 km²
Arro hidrografikoaYellowstone River basin (en) Itzuli
Ur-emaria390 m³/s
LakuakYellowstone Lake (en) Itzuli
BokaleaMissouri ibaia

Ibaia bakarra AEBetako 48 estatu jarraietan (Alaska eta Hawai salbu alegia) ez dagoena bere bidean inon egokitua.

Inguruko amerindiarren hizkuntzetan Wapiti oreinen ibaia izenarekin ezagutua zen tradizionalki. Lehen kolonizatzailea ibaia deskribatzen Lewis eta Clark espediziokoak izan ziren 1806. urtean[1].

Ur-jauziakAldatu

Ibaiak Yellowstone aintzira uzten duenean, bi ur-jauzi ditu, Yelloswstoneko ur-jauziak, Upper Falls edo Goiko ur-jauzia lehenbizi (33 metrokoa), eta handiagoa gero, Lower Falls edo Beheko ur-jauzia (94 metro); ondoren arroila handi batean barneratzen da ibaia, Yellowstoneko Kanoi Handia edo Grand Canyon of the Yellowstone delakoa. Eta arroila hori uztean, beste ur-jauzi nabarmen bat dago, Tower Falls delakoa (40 metrokoa)[1].

ErreferentziakAldatu

  1. a b «The Untamed Yellowstone River» Yellowstone National Park 2014-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-01-01).

Kanpo estekakAldatu