The Dinner Party Judy Chicago artista feministak egindako arte espazioa da. Triangelu formako mahai baten inguruan 39 toki daude, historikoki garrantzitsuak izan diren emakume esanguratsuentzat.[1]

'The Dinner Party'
Jatorria
Sortzailea(k)Judy Chicago
Sorrera-urtea1979
Ezaugarriak
Materiala(k)lauza, Zeramika, Portzelana eta ehuna
Dimentsioak14.630 (zabalera) × 14.630 (luzera) mm
Genero artistikoaarte feminista
Deskribapena
Kokapena
LekuaElizabeth A. Sackler Center for Feminist Art (en) Itzuli
BildumaBrooklyn Museum
Inbentarioa2002.10
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Ameriketako Estatu Batuetako hiri New York
BoroughBrooklyn
Historia
ErakusketakBrooklyn Museum

Toki bakoitzak eskuz margotutako portzelanazko plater bat, zeramikazko objektuak eta brodatutako mahai zapi bat ditu. Plater guztiak, Sojourner Truth eta Ethel Smyth-i dagozkienak izan ezik, alu forma dute.  999 emakumeren izenak daude idatzita urre koloreko letretan, baldosa batzuetan.

1974-1979 bitartean ekoiztu zen eta 1979an erakutsi zen lehen aldiz. 6 herrialdetako 16 museo edo galeriatan egon da eta 15 milioi pertsonek bisitatu dutela estimatzen da. 2007. urtetik Elizabeth A. Sackler Arte Feministaren Zentruan (Brooklyn Museumen, New Yorken) dago.

Lanari buruz aldatu

The Dinner Party Judy Chicagok sortu zuen hainbat boluntarioen (emakumezko zein gizonezko artisauak) laguntzarekin emakumeak historiatik at uzten zituen zikloa hautsi nahian. Chicagoren hitzetan ideia 1974an izan zuen benetako afari batean eskuratu zuen, non gizon guztiak katedradunak ziren eta emakumeek doktoregoak zituzten arren, ez ziren katedradunak. Horrek pentsarazi zion artista emakumeen “Azken afari”rik ez zela inoiz izan, bai, ordea, gala afariak.

Hori zela eta, bere instalazioa sortzerakoan triangelu formako mahai bat erabili zuen, alde bakoitzak 13 plater (denera 39) eta 14,63m-ko luzera zituelarik. Alde bat historiaurretik Erromatar Inperiora arteko emakumeentzat da, beste alde bat Kristautasunen hasieratik Erreformara artekoentzat eta bestea Amerikako Iraultzatik egungo feminismora artekoentzat. Leku bakoitzean emakume aipagarri baten izena, argazki edo simboloren bat dago, mahai-zapi, edalontzi eta mahai tresnez gain. Plateretako askok tximeleta edo lore itxurako eskultura bat dute bulbaren adierazle bezala. Lurra portzelanazko hiruki formako losa zuriz eginda dago, “Ondare Lurra” deiturikoa eta bertan 998 emakumeren izenak daude idatzita (eta Cresilla izeneko emakumea zelakoan izendaturiko Kresilas gizonezko eskultorea) platerrekin erlazionatuta.

Platerretako 39 emakumeen zerrenda aldatu

I Aldea: historiaurretik Erromatar Inperiora
1. Jatorrizko jainkosa
2. Ugalketaren jainkosa
3. Ishtar
4. Kali
5. Suge jainkosa
6. Sophia (jakinduria)
7. Amazona (mitologia)
8. Hatshepsut
9. Judit
10. Safo
11. Aspasia Miletokoa
12. Budika
13. Hipatia

II Aldea: Kristautasunaren hasieratik Erreformara
14. Martzela
15. Brigit Kildarekoa
16. Teodora
17. Hrosvitha
18. Trota Salernokoa
19. Leonor Akitaniakoa
20. Hildegarda Bingengoa
21. Petronilla de Meath
22. Christine de Pisan
23. Isabella d'Este
24. Elisabet I.a Ingalaterrakoa
25. Artemisia Gentileschi
26. Anna Maria van Schurman

III Aldea: Amerikako Iraultzatik Emakumearen Iraultzara
27. Anne Hutchinson
28. Sacajawea
29. Caroline Herschel
30. Mary Wollstonecraft
31. Sojourner Truth
32. Susan B. Anthony
33. Elizabeth Blackwell
34. Emily Dickinson
35. Ethel Smyth
36. Margaret Sanger
37. Natalie Barney
38. Virginia Woolf
39. Georgia O'Keeffe

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Judy Chicago Is Releasing a Line of Plates Inspired by Her Classic Feminist Work 'The Dinner Party'» artnet News 2018-04-04 (Noiz kontsultatua: 2019-03-31).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu