William Clark (1770eko abuztuak 1-1838ko irailak 1), Meriwether Lewisekin, Lewis eta Clarken espedizioan joan zen esploratzaile estatubatuar bat izan zen.

William Clark

Missouriko gobernadorea

1813ko uztailaren 1a - 1820ko irailaren 18a
Benjamin Howard (en) Itzuli - Alexander McNair (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCaroline konderria (Virginia)1770eko abuztuaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSaint Louis1838ko irailaren 1a (68 urte)
Hobiratze lekuaBellefontaine Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaJohn Clark
AmaAnn Rogers
Ezkontidea(k)Judith Hancock (en) Itzuli
Harriet Kennerly (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, politikaria, militarra eta naturalista
KidetzaAmerican Antiquarian Society (en) Itzuli

Find a Grave: 202 Edit the value on Wikidata

William, Virginia estatuko Carolinen jaio zen 1770eko abuztuak 1ean. Bere familia, Kentucky estatuko Louisville herrira bizitzera joan zen 1786an, baina ez zuen heziketa onik izan. Bere anaia Georgek Armada Kontinentalean, hamahiru koloniek, Independentzia gerran ingelesen aurka borrokatzeko sortutako armadan izena eman ondoren, William Clark tokiko milizietan sartu zen, eta zenbait kanpainetan parte hartu zuen. 1792an, armada erregularreko teniente izendatua izan zen eta Estatu Batuetako Legioa deritzona eman zioten, Anthony Waynek zuzendua.

Clarkek, armada, 1796an utzi zuen, bere denbora gehiena, bere lagun handia zen Meriwether Lewisekin igaroz Louisvillen eta bidaian. 1803an, Lewisek, Thomas Jefferson presidentearen bultzadapean sortzen ari zen espedizioaren agintea banatzea proposatu zion, Corps of Discovery delakoa. Espedizioak hiru urte iraun zuen, eta, teknikoki, Lewisen agindupekoa zen arren, praktikan, biek ala biek espedizioaren agintea banatu zuten, Lewisen ekinaren ondorioz. Clark, nagusiki, mapen konfekzioaz, logistika eta hornikuntzen kudeaketaz eta tokiko animalia eta landareen identifikazio eta sailkapenaz arduratu zen.