RKO Pictures

RKO» orritik birbideratua)

RKO Pictures (Radio-Keith-Orpheum) filmak ekoiztu eta banatzen zituen Estatu Batuetako enpresa, XX. mendearen hasieran, 1928ko urriaren 23 an sortu eta 1960 inguruan itxi zena. New York hirian egoitza zuen.

RKO Pictures
RKO Radio Pictures transmitter ident.jpg
Datuak
Mota zinemako produkzio-etxea eta film distributor (en) Itzuli
Industria cinema (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Gobernantza
Egoitza Sixth Avenue (en) Itzuli
Forma juridikoa akzio konpainia
Historia
Sorrera 1928ko urriaren 23a
Sortzailea
rko.com

Kalitate handiko filmak egin zituen, asko eta asko zinemaren historian klasiko bihurtu direna. B saileko film asko ere egin zituen. 1940tik aurrera izan zuen urrezko aldia, batik bat, Orson Wellesen Citizen Kane (1941, Kane hiritarra) eta The Magnificent Ambersons (1942, Ambersondarren handitasuna) maisulanei esker. RKOn lan egin zuten, besteak beste, George Cukor, John Ford, Jacques Tourner zuzendariek, David O. Selznick eta Merian C. Cooper ekoizleek eta Katherine Hepburn, Fred Astaire, eta Robert Mitchum antzezleek. 1948an Howard Hughesek erosi zuen, eta 1957an Desilu telebista-etxeak, baina ordurako gainbeheran zegoen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu