Remigia Etxarren Aranguren

Nafarroako funanbulista
Remigia Etxarren» orritik birbideratua)

Leona Remigia Etxarren Aranguren ( Iruñea, 1853ko apirilaren 111921eko urtarrilaren 9a), izengoitiz Mademoiselle Agustini[1] eta Argako Erregina deitua, funanbulista sonatua izan zen, herritar asko zerura begira jarri zituena, sokaren gainean egiten zituen akrobaziekin liluratuta.[2]

Remigia Etxarren Aranguren

Bizitza
JaiotzaIruñea1853ko apirilaren 11
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1921eko urtarrilaren 9a (67 urte)
Heriotza modua: miokarditisa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfunanbulista
Izengoitia(k)Mademoiselle Agustini

Bizitza

aldatu

Iruñeko Nabarreria auzoko Carmen kalean jaio zen. Lau seme-alabetan hirugarrena zen. Aita, Iruñeko Venancio Echarren eta, ama, Ezkirotzeko Manuela Aranguren Aitona-amona guztiak Iruñerrian jaioak ziren. Aita hil zenean, ama berriz ezkondu zen Manuel Zabalzarekin eta garai hartan Pellejeria izenez ezaguna zen gaur egungo Jarauta kalera joan ziren bizitzera.[3]

Remigia Etxarreni buruzko lehen berria 1882ko uztailaren 12koa. Egun hartan, Iruñeko Monumental zezen plaza zaharrean jardun zuen, gaur egun Carlos III etorbidea hasten den lekuan, Teresy y Velázquez akrobata taldearekin. Egun hartako ikusleetako bat Iruñean bizi zen Pio Baroja izan zen. Ondoko egunetan, Iruñeko hedabideek hark egindako saioa laudatu zuten. Halaxe zioten Eco de Navarra[4] egunkari liberalean:

« Bada konpainian eskuoihal bustia balitz bezala bihurritzen den mutil bat. Hori miresgarria da, oso miresgarria, baina konpainian bada oraindik miresgarriago  den beste zerbait: frantsesa ez den "Mademoiselle" bat, are gehiago, frantsesa ez izateaz gain, Iruñean jaio da eta Echarren du abizena. Hau gutxi balitz, Niagarako ur-jauziak soka baten gainean igaro zituen Blondinen aurkari duina da. Kronikek gezurrik esaten ez badute, orain dela urte batzuk Descalzos kalean bizi izan zen Mademoiselle Echarren, sekulako artista da: plaza altuera ezin hobean zeharkatzen du eta ikusleek benetako grinaz txalotzen dute. Ez zen nahikoa Nafarroak musikari nabarmenak sortzea [sanfermin haietan Iruñan egon ziren Sarasate, Gayarre, Arrieta edo Guelbenzu ospetsuei erreferentzia eginez], beharrezkoa zen funanbulista nabarmenak sortzea. Zoazte gaur arratsaldean Remigia Echarren ikustera eta konbentzituko zarete esaten dizuedan guztia egia dela. »

Nicanor Espoz Redín, José ezizenez ezaguna, El Eco de Navarra[5], 1882ko uztailaren 25a)


 
Kaparrosoko errota

Hurrengo urtean 1883ko maiatzean[6], emanaldi gogoangarria eskaini zuen, milaka ikusleren aitzinean: Iruñeko Kaparrosoko errota parean, Arga ibaia lau aldiz gurutzatu zuen lurretik 10 metrora zegoen soka gainetik, zangoak saski banatan sartuak zituela. Hori gutxi balitz, igaroaldietako bat begiak estalirik eta gerritik behera zaku batez estalia egin zuen. Iruñeko Udalak 500 pezetako saria eman zion saio horren truke[7]. . Ignacio Baleztenak idatzi zuenez, “egun gogoangarri honetan Remigia Echarren Iruñeko ausarta, Madrmoiselle Agustiniren ezizenez ezaguna, Argaren erregina izendatu zuten[8]. 1884ko urtarrilaren 15ean Alagonen ezkondu zen Venancio Urdiandiarekin. Urte horretan bertan, Sanferminetan aritu zen eta Gazteluko plaza lau aldiz zeharkatu zuen begiak estalirik eta ariketa ikusgarriak eginez. Handik gutxira, Elkarte Akrobatikoan sartu zen eta, besteak beste, Pisuerga eta Ibaizabal ibaiak zeharkatu zituen[9]. 1885eko San Fermin jaietan Manuel Carralen akrobata konpainiarekin aritu zen. Echarrenek bere emanaldia Madrilen ere aurkeztu zuen.[2] 1892ko urriaren 5ean, Ondarroan izandako ezbehar batek Remigiaren ibilbide arrakastatsua eten zuen, lurretik hamabost metrora soka gainean zegoen aulki batetik behera erori baitzen. Denbora luzean erretiraturik egon ondoren, 1896an Elizondoko ferietan parte hartu zuen, 1902an Garesen, 1904. urtean Iruñean bere saioa eskaini bazuen ere, iruindar funanbulistaren balentriak orduan amaitu ziren. Bizitzaren azken urteetan loteria saltzaile aritu zen. 1921eko urtarrilaren 9an hil zen, pobrezia gorrian[9].

Aitortzak

aldatu

Iruñeko Txantrea auzoko karrika batek bere izena darama.[1] 2017an, Nombrar mujeres en Pamplona taldeak Píldoras de vida[10] dokumentalaren zati bat Echarrenen bizitzari eta lanari eskaintzen zaio. 2021ean Estefania de Paz aktore nafarrak antzezlana sortu eta eskaini zuen Remigia Etxarrenen omenez[11], Lezkairun 47 emakume aintzindariren omenez margotutako muralean Remigia Etxarren azaltzen da[12] eta Iruñerriko Ibai Parkeako pasaguneei "Mademoiselle Agustiniren pasabideak" izena eman zitzaien, haien omenez.

Argako Erregina eta oroimena berreskuratzea

aldatu

2021ean, Echarren hil zeneko mendeurrena zela eta, Estefanía de Paz zirkuko artistak Argako erregina izeneko collage piezen erakusketa bat antolatu zuen eta Kondestablearen jauregian aurkeztu. Ondoren, izen bereko antzerki ikuskizun bihurtu zuen bere ikerketa[13]

2022an Hainbak lekutan aurkeztu zen ikuskizuna: Donostiako Poltsiko Antzerkia jaialdian[14], Xixoneko FETEN jaialdian[15], Erriberriko Antzerki Jaialdian[16], Tarregako FiraTarregan[17], Madrileko Circo Price Antzokian[18] edota Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean[19]

2023an,proiektu honetan oinarritutako liburu bat argitaratu zen eta maiatzaren 18an, proiektuaren hasierako erakusketa egin zen leku berean, Kondestablearen jauregian aurkeztu zen.[20]

2023ko uztailean Bertizko parkean,  Argako erregina antzezlana eman zuen Lorena Arangoa Zabaleta aktoreak, gai beraren inguruan ikusgai dagoen erakusketaren kontestuan. Ekitaldia Nafarroako Gobernuak antolatu zuen, Kultur programaren baitan.Lana Estefania de Paz aktore iruindarrak sortu du, ikerketa-lan bikaina egin ondotik.[21]

 
 
 
 

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) «Mademoiselle Agustini» Guía de Pamplona 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  2. a b (Gaztelaniaz) Alejos, Nerea. (2021-01-06). «Remigia Echarren, la funambulista que reinó en las alturas» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  3. «Remigia Echarren, XIX. mendean zerua zimikatu zuen funanbulista iruindarra» GAUR8 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-03-06).
  4. «El Eco de Navarra: (antes de Pamplona.). Periódico liberal y defensor de los intereses de la misma» El Eco de Navarra: (antes de Pamplona.). Periódico liberal y defensor de los intereses de la misma ca. 1876-1913] (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  5. (Gaztelaniaz) «El Eco de Navarra: (antes de Pamplona.). Periódico liberal y defensor de los intereses de la misma» El Eco de Navarra: (antes de Pamplona.). Periódico liberal y defensor de los intereses de la misma ca. 1876-1913] (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  6. Joxemiel Bidadorren arabera, ikuskizun hau 1883ko uztailaren 9an eman zuen.
  7. (Gaztelaniaz) Abasolo Lopez, Patxi. La funámbula Remigia Echarren. in: Ezkaba aldizkaria, 180 zka., 2010eko abendua. arrotxapea.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2015-08-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Iruñerías : (VII) | WorldCat.org» www.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  9. a b Bidador, Joxemiel. De res funambula navarrae: Remigia eta Estanis. in: Nafarkaria, 1996-02-23. euskaltzaindia.eus, VI or. (Noiz kontsultatua: 2015-08-28).
  10. (Gaztelaniaz) Actual, Pamplona. (2017-12-27). «Las biografías de Rita Aguinaga y Remigia Echarren protagonizan ‘Píldoras de vida’» Pamplona Actual (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  11. (Gaztelaniaz) «Remigia Echarren» Estefanía de Paz Asín (Noiz kontsultatua: 2022-01-09).
  12. (Gaztelaniaz) «Un mural homenajea en Lezkairu a 47 mujeres pioneras en la historia de la humanidad» Diario de Noticias (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  13. «Argako erregina» Estefanía de Paz Asín (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  14. «La Reina del Arga» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  15. (Gaztelaniaz) «Web Municipal del Ayuntamiento de Gijón» Ayuntamiento de Gijón (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  16. «LA REINA DEL ARGA» Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  17. (Katalanez) FiraTàrrega. «La Reina del Arga - Cia. Estefanía de Paz Asín - FiraTàrrega» www.firatarrega.cat (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  18. (Gaztelaniaz) «El Teatro Circo Price ha presentado su programación de primavera» revistateatros.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  19. «La Reina del Arga» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
  20. De Paz, Estefania. (2023). LA REINA DEL ARGA liburuaren aurkezpena. .
  21. «'Argako erregina' antzezlanak Remigia Etxarren funanbulistaren istorioa erakutsi du Bertizen - Bertizarana» Erran.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-05).

Kanpo estekak

aldatu