Real Unión
Real Unión Club de Irun 1915ean sortutako Irungo (Gipuzkoa) futbol taldea da, 2.B mailan jokatzen duena. Historia luzea duen taldea da, izan ere Espainiako Ligaren aitzindarietako bat izan zen, eta lau aldiz irabazi du Espainiako Futbol Kopa.
Ezizena(k) | Txuribeltzak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1915ko maiatzaren 15a (105 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia |
Stadium Gal edukiera: 5.000 lagun inaugurazioa: 1926 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Ricardo García Arias | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea |
![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 2. B mailan | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2019-20 | 17.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Azken hamarkadotako jokalari ospetsuen artean, aipatzekoak dira Javier Irureta eta Roberto Lopez Ufarte.
HistoriaAldatu
Sorrera eta hasierako garaipenakAldatu
Irunen futbolaren hastapena 1902an izan zen, "Irún Football Club" sortu zutenean. Bost urte geroago beste kirol arlo batzuk barne hartzeko izena aldatu zuten, "Irún Sporting Club" bilakatuz. Hurrengo urtean, bestela, klubaren barneko zatiketa baten ondorioz "Racing Club de Irún" taldea abiatu zuten, eta azkenean 1915ean gaur egungo izenarekin gelditu zen, batasuna islatuz.
Klubaren palmaresean dauden lau Errege Kopa hasierako garai hartakoak dira, 1913, 1918, 1924 eta 1927an irabazitakoak. Iparraldeko txapelketa eta Gipuzkoako txapelketa ere sarritan irabazi zituen, Gipuzkoan Errealarekin lehia izugarria izan zuen. 1934an Afizionatuen Espainiako futbol txapelketa ere irabazi zuen.
Hain zuzen ere taldearen sasoi onenak 1910eko hamarkada eta 1930ekoaren artekoak izan ziren. Orduan, futbola profesionalizatu ondoren, diru gehiago zuten taldeek eraman zituzten Irungo jokalari garrantzitsuenak. Espainiako Ligaren aurreneko lau denboralditan lehen mailan egon ondoren bigarren mailara jeitsi zen. Errepublikaren garaian Unión Club izena izan zuen.
Behe mailetanAldatu
Lehenengo urtean laugarren egin zuen baina hurrengo urteetan emaitzak okerragoak izan ziren eta 1942an hirugarren mailara jeitsi zen, garai hartan ezbaitzen bigarren B mailarik. Ordutik aurrera hirugarren mailan aritu zen. 1958 eta 1964an bigarren mailara itzuli zen, baina bietan urtebete iraun zuen.
1977an bigarren B maila sortu zen eta hasieratik bertan aritu zen Real Unión. 1987an jokaturiko azkenengo Afizionatuen Espainiako txapelketa irabazi zuen.
XXI mendeaAldatu
2008an berriro ere ezagutzera eman zen Espainiako Futbol Errege Kopan, Real Madril taldea kanporatu ondoren. Gainera, denboraldi horretan, 2008-09koan, Bigarren B mailako txapeldun geratu zen eta igoera-fasean Alcorcón FC taldeari irabazi ondoren, bigarren mailara igo zen[1].
Urtebete egin zuen bertan baina 21. postuan sailkatu eta maila galdu zuen. Hurrengo urteetan ibilbide gorabeheratsua egin du Bigarren B mailan, eta birritan igoera play-offetara sailkatu den arren ez du Bigarren mailara itzultzea lortu. Aipatzekoa da era berean 2015ean Federazioaren Kopa irabaztea lortu duela CD Castellóni finaleko partida biak irabazita, Castellón 0-1 eta etxean 3-0[2].
2015eko uztailaren 15ean ehungarren urteurrena ospatzeko Errealaren aurkako partida jokatu zuen eta 0-0 berdindu zuten.
UniformeaAldatu
HistorikoaAldatu
|
|
|
Azken urteakAldatu
|
|
|
|
|
PalmaresaAldatu
Lehen mailaAldatu
- seigarrena 1929-30 denboraldian.
Bigarren mailaAldatu
- laugarrena 1932-33 denboraldian.
2. B mailanAldatu
- Txapelduna (2): 2002-03 eta 2008-09
Hirugarren mailanAldatu
- Txapelduna (4): 1957-58, 1963-64, 1991-92 eta 1992-93.
Espainiako Futbol Errege KopaAldatu
- Txapelduna (4): 1913, 1918, 1924 eta 1927.
- Finalista (1): 1922.
Espainiako Futbol Federazioaren KopaAldatu
- Txapelduna (1): 2015
Iparraldeko Eskualdeko TxapelketaAldatu
- Txapelduna (1): 1918.
Gipuzkoako Herrialde TxapelketaAldatu
- Txapelduna (8): 1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930 eta 1931.
Afizionatuen Espainiako futbol txapelketaAldatu
- Txapelduna (2): 1934 eta 1987.
DatuakAldatu
2019-20 barne:
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 4
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 10
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 27
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 40
- Emaitzarik onena: 6.a (Lehen Mailan, 1929-30an)
Espainiako Ligan ibilbideaAldatu
- 1928-1932: Lehen Maila.
- 1932-1936: Bigarren Maila.
- 1936-1939: Ligarik ez zen egon.
- 1939-1942: Bigarren Maila.
- 1942-1943: Erregional Maila.
- 1943-1951: Hirugarren Maila.
- 1951-1956: Erregional Maila.
- 1956-1958: Hirugarren Maila.
- 1958-1959: Bigarren Maila.
- 1959-1964: Hirugarren Maila.
- 1964-1965: Bigarren Maila.
- 1965-1972: Hirugarren Maila.
- 1972-1974: Erregional Maila.
- 1974-1977: Hirugarren Maila.
- 1977-1979: Bigarren B Maila.
- 1979-1993: Hirugarren Maila.
- 1993-1998: Bigarren B Maila.
- 1998-1999: Hirugarren Maila.
- 1999-2009: Bigarren B Maila.
- 2009-2010: Bigarren Maila.
- 2010-: Bigarren B Maila.
Azken urteetako ibilbideaAldatu
Urtea | Maila | Postua | Kopa |
---|---|---|---|
1999-00 | Bigarren B maila | 16.a | |
2000-01 | Bigarren B maila | 9.a | |
2001-02 | Bigarren B maila | 6.a | |
2002-03 | Bigarren B maila | 1.a | 1/16 |
2003-04 | Bigarren B maila | 12.a | 2. itzulia |
2004-05 | Bigarren B maila | 2.a | |
2005-06 | Bigarren B maila | 5.a | 3. itzulia |
2006-07 | Bigarren B maila | 4.a | 2. itzulia |
2007-08 | Bigarren B maila | 5.a | 1/32 |
2008-09 | Bigarren B maila | 1.a | 1/16 |
2009-10 | Bigarren maila | 21.a | 2. itzulia |
2010-11 | Bigarren B maila | 4.a | 1/32 |
2011-12 | Bigarren B maila | 14.a | 1. itzulia |
2012-13 | Bigarren B maila | 8.a | |
2013-14 | Bigarren B maila | 15.a | |
2014-15 | Bigarren B maila | 4.a | |
2015-16 | Bigarren B maila | 5.a | 1. itzulia |
2016-17 | Bigarren B maila | 7.a | 1. itzulia |
2017-18 | Bigarren B maila | 13.a | 1. itzulia |
2018-19 | Bigarren B maila | 16.a | |
2019-20 | Bigarren B maila | 17.a |
Lehen taldeaAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ Real Union, Bigarren Mailako taldea, Eitb Albisteak, 2009-06-22
- ↑ Real Unión txapeldun Castellóri finala irabazita, Eitb Albisteak, 2015-04-16
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Gaztelaniaz)Real Unionen webgunea