Ireki menu nagusia

Raymond Poincaré (Bar-le-Duc, Frantzia, 1860ko abuztuaren 20a - Paris, Frantzia, 1934ko urriaren 15a) frantses politikari eta estatu-gizona izan zen.

Raymond Poincaré
Raymond Poincaré 1914.jpg
bâtonnier Itzuli

ekaina 1931 - urria 1931
Fernand Payen Itzuli - Claude Léouzon-le-Duc Itzuli
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1926-07-23 - 1929-07-29
Édouard Herriot - Aristide Briand
58. Frantziako lehen ministro

1926-07-23 - 1929-07-26
Édouard Herriot - Aristide Briand
Ekonomia, Finantza eta Industria ministroa

1926-07-23 - 1928-11-11
Anatole de Monzie Itzuli - Henry Chéron Itzuli
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1922-01-15 - 1924-06-01
Aristide Briand - Frédéric François-Marsal Itzuli
Frantziako senatari

1920-02-21 - 1934-10-15
Charles Humbert Itzuli
Frantziar errepublikako presidentea

1913-02-18 - 1920-02-18
Armand Fallières - Paul Deschanel
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1912-01-14 - 1913-01-21
Joseph Caillaux Itzuli - Aristide Briand
Minister of National Education Itzuli

1895-01-26 - 1895-11-01
Georges Leygues Itzuli - Émile Combes
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Kontseilu Orokorreko kide


Lucien Poincaré Itzuli
Andorrako printzekide


Armand Fallières - Paul Deschanel
Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
Jaiotza Bar-le-Duc1860ko abuztuaren  20a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1934ko urriaren  15a (74 urte)
Hobiratze lekua Nubécourt
Familia
Aita Antoni Poincaré
Ama Nanine Marie Ficatier
Ezkontidea(k) Henriette Poincaré Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Paris Law Faculty Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta kazetaria
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) Glasgowko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Democratic Republican Alliance Itzuli

BiografiaAldatu

Parisko Unibertsitatean zuzenbideko ikasketak egin ondoren, abokatu-lanetan hasi zen, 1882an. Diputatu hautatu zuten 1887an, eta Hezkuntzako ministro, sei urte geroago. Finantzako ministro izendatu zuten 1894an, eta Hezkuntzako ministro, berriro ere, urtebete geroago.

1903tik 1912ra bitartean, Senatuko kide izan zen, eta 1906an gobernura itzuli zen, berriro, Finantzako ministro gisa. 1912an lehen ministro hautatu zuten, aldi berean Kanpo Arazoetako ministro ere bazela. Alemaniaren aurkako politika zorrotza bideratu zuen. Alemaniaren erasoaren ondoren, Errusiak Frantziaren laguntza jasoko zuela segurtatu zion Poincarék Nikolas II.a tsarrari, eta, gerra saihestezina zela ikusten zuenez, Frantzia inguraturik gera zedin eragotzi nahi izan zuen.

1913an Frantziako lehendakari hautatu zuten. Lehen Mundu Gerran (1914-1918), Georges Clemenceau lehen ministroa izan zuen arerio, baina harekin batean lan egin behar izan zuen, Frantziako batasun nazionala gordetzearren. Gerra amaitutakoan lehendakaritza utzi, eta senatura itzuli zen, eta Alemania jo zuen gerraren errudun nagusitzat.

Lehen ministro eta Kanpo Arazoetako ministro izan zen 1922tik 1924ra bitartean, eta Alemaniak gerra-zorrak ordaintzeko luzapena eskatu zuenean, frantses armada Ruhr ibai-arroraino joateko agindua eman zuen Poincarék.

1926an lehen ministro izendatu zuten, berriro ere, eta beharrezko neurriak hartu zituen Frantzia pairatzen ari zen ekonomia-egoera zaila gainditzeko.

IdazlanakAldatu

Harena da Au service de la France (1926-1933, Frantziaren zerbitzuan) oroitzapen-liburua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Poincaré  

ErreferentziakAldatu