Ireki menu nagusia

Super Rugby Hego hemisferioko errugbi taldeen arteko txapelketa nagusia da, bertan Argentina, Australia, Hegoafrika eta Zeelanda Berriko taldeez gain Japoniakoek ere hartzen dute parte. Frantziako Top 14, Ingalaterrako Premiership eta Pro 14 ligekin batera munduko lau liga indartsuenak osatzen dituzte.

Super Rugby
Antolatzailea SANZAAR
Sorrera 1996 (Super 12)
2006 (Super 14)
2010 (Super Rugby)
Eremua  Argentina
 Australia
 Hegoafrika
 Japonia
 Zeelanda Berria
Taldeak 15
Maila 1
Garaipen gehien Zeelanda Berria Crusaders (9)
Txapelduna Zeelanda Berria Crusaders (2018)
Webgunea www.sanzarrugby.com


Crusaders (gorri-beltza) da garaipen gehien lortu dituen taldea. Bulls hegoafrikarrak (urdina) hiru garaipen lortu ditu.

Eduki-taula

HistoriaAldatu

1986 urtean sortu zen Hego Pazifikoko Txapelketan du jatorria. Bertan Australiako 2 taldek, Fijiko talde batek eta Zeelanda Berriko 3 taldek hartu zuten parte eta 1990 artean jokatu zen.

Gaur egungo txapelketa ordea 1996an hasi zen Super 12 izenarekin. Australia, Zeelanda Berria eta Hegoafrikako taldeak sartu ziren bertan. 2006an taldeen kopurua hamalaura gehitzean Super 14 izena hartu zuen. 2011 urtean Super 15 bihurtu zen. 2016an Argentina eta Japoniako talde bana sartu ziren Ligaren eremua nabarmen handitu zelarik.

Azken aldaketa nabarmena 2017an izan zuen, Hegoafrikako bi taldek (Cheetahs eta Southern Kings) Europako Pro 14 Ligan jokatzeko hautua egin zuten eta beraz 15 taldetako liga gelditu da.

Lehiaketa sistemaAldatu

 
Historian zeharreko garaikurrak.

Hamabost taldeak irizpide geografikoak erabiliz egindako bost taldetako hiru konferentziatan banatzen dira:

  • Australiako konferentzia: talde australiarrak eta talde japoniarra.
  • Zeelanda Berriko konferentzia: Zeelanda Berriko taldeak.
  • Hegoafrikako konferentzia: talde hegoafrikarrak eta talde argentinarra.

Talde bakoitzak 16 partida jokatzen ditu, zortzi bere konferentziakoak eta beste zortzi gainerako konferentziako taldeen aurka.

Konferentzia bakoitzeko talde onenak final laurdenetarako sailkatzen dira eta gainerako bost taldeak puntuazioz onenak izan direnek osatzen dute. Kanporaketa sistema erabiliz final handia jokatu eta bertan erabakitzen da Ligako txapelduna.

PodiumaAldatu

     
 
 
 
  Crusaders
9 Liga
     
 
 
 
  Blues
3 Liga
     
 
 
 
  Bulls
3 Liga

TaldeakAldatu

Australiako konferentziaAldatu

Taldea Hiria Estadioa (edukiera)
  Brumbies Canberra Canberra Stadium (25.000)
  Melbourne Rebels Melbourne Rectangular Stadium (29.500)
  Sunwolves Tokio Chichibunomiya (20.500)
  Queensland Reds Brisbane Suncorp Stadium (52.500)
  Waratahs Sydney ANZ Stadium (83.500)

Zeelanda Berriko konferentziaAldatu

Taldea Hiria Estadioa (edukiera)
  Blues Auckland Eden Park (50.000)
  Chiefs Hamilton Waikato Stadium (25.800)
  Crusaders Christchurch Rugby League Park (18.000)
  Highlanders Dunedin Forsyth Barr Stadium (30.748)
  Hurricanes Wellington Westpac Stadium (34.500)

Hegoafrikako konferentziaAldatu

Taldea Hiria Estadioa (edukiera)
  Bulls Pretoria Loftus Versfeld (51.762)
  Jaguares Buenos Aires Estadio José Amalfitani (49.540)
  Lions Johannesburgo Ellis Park (62.567)
  Sharks Durban Kings Park (55.000)
  Stormers Lurmutur Hiria Newlands Stadium (51.900)

PalmaresaAldatu

Aurreko txapelketakAldatu

Urtea Txapelduna Txapelketa
1986   Canterbury Hego Pazifikoko txapelketa
1987   Auckland eta Canterbury Hego Pazifikoko txapelketa
1988   Auckland Hego Pazifikoko txapelketa
1989   Auckland Hego Pazifikoko txapelketa
1990   Auckland Hego Pazifikoko txapelketa
1991 ez zen jokatu
1992   Queensland Super 6
1993   Transvaal Super 10
1994   Queensland Super 10
1995   Queensland Super 10

Super RugbyAldatu

Urtea Taldeak Txapelduna Emaitza Txapeldunordea
1996 12   Blues 45-21   Sharks
1997 12   Blues 23-7   Brumbies
1998 12   Crusaders 20-13   Blues
1999 12   Crusaders 24-19   Highlanders
2000 12   Crusaders 20-19   Brumbies
2001 12   Brumbies 36-6   Sharks
2002 12   Crusaders 31-13   Brumbies
2003 12   Blues 21-17   Crusaders
2004 12   Brumbies 47-38   Crusaders
2005 12   Crusaders 35-25   Waratahs
2006 12   Crusaders 19-12   Hurricanes
2007 14   Bulls 20-19   Sharks
2008 14   Crusaders 20-12   Waratahs
2009 14   Bulls 61-17   Chiefs
2010 14   Bulls 25-17   Stormers
2011 15   Queensland Reds 18-13   Crusaders
2012 15   Chiefs 37-6   Sharks
2013 15   Chiefs 37-22   Brumbies
2014 15   Waratahs 33-32   Crusaders
2015 15   Highlanders 21-14   Hurricanes
2016 18   Hurricanes 20-3   Lions
2017 18   Crusaders 25-17   Lions
2018 15   Crusaders 37-18   Lions

GaraipenakAldatu

TaldekaAldatu

Taldea Txapelduna Finalista Garaipen urteak
  Crusaders 9 4 1998, 1999, 2000, 2002, 2005, 2006, 2008, 2017, 2018
  Blues 3 1 1996, 1997, 2003
  Bulls 3 0 2007, 2009, 2010
  Brumbies 2 4 2001, 2004
  Chiefs 2 1 2012, 2013
  Waratahs 1 2 2014
  Hurricanes 1 2 2016
  Highlanders 1 1 2015
  Queensland Reds 1 0 2011

HerrialdekaAldatu

Herrialdea Garaipenak Finalistak Talde txapeldunak (kopurua)
  Zeelanda Berria 16 9 Crusaders (9), Blues (3), Chiefs (2), Highlanders (1), Hurricanes (1)
  Australia 4 6 Brumbies (2), Waratahs (1), Queensland Reds (1)
  Hegoafrika 3 8 Bulls (3)
  Argentina 0 0
  Japonia 0 0

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Super Rugby