Treviso

udalerri italiako

Treviso[1] Italiako ipar-ekialdeko hiria da, Veneto eskualdekoa, Trevisoko probintziako hiriburua. Sile eta Botteniga ibaien bilgunean dago. 55,58 km²-ko eremua du eta 2015eko irailean 83.624 biztanle zituen[2]. Apezpikutegia da.

Treviso
Italiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Veneto
ProbintziaTrevisoko probintzia
AlkateaMario Conte (en) Itzuli
Posta kodea31100
ISTAT kodea026086
Geografia
Koordenatuak45°40′20″N 12°14′32″E / 45.6722°N 12.2422°E / 45.6722; 12.2422
Map
Azalera55.58 km²
Altuera15 m
MugakideakCarbonera, Casier, Paese, Ponzano Veneto, Preganziol, Silea, Villorba, Zero Branco eta Quinto di Treviso
Demografia
Biztanleria84.607 (2023ko urtarrilaren 1a)
−347 (2018)
alt_left 44.308 (%52,4) (%47,9) 40.529 alt_right
Dentsitatea1.522,26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0422
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakTimișoara, Orléans, Sarasota (Florida), Caen, Curitiba, Neuquen eta Elbasan
Katastro kodeaL407
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaTV
comune.treviso.it

Historia aldatu

Antzinako Tarvisium hiri erromatarrari dagokio. Godoen mende egon ondoren, hungariarrek hustu zuten behin eta berriz 1339. urtean, Veneziako Errepublikaren esku zegoen, eta XVI. mendean gotortu egin zuten. 1797. urtean frantsesek inbaditu zuten eta Napoleon I.aren agintaldian Tagliamentoko departamentuko hiriburua izan zen (1804). 1813-1866 urteetan, Austriaren mende egon zen.

Geografia aldatu

Mugakideak aldatu

Trevisok honako udalerri hauekin egiten du muga:

Klima aldatu

Köppen klima sailkapenaren arabera, Trevisok klima ozeanikoa du (Cfb).

      Datu klimatikoak (Treviso)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7 9 13 17 22 26 28 28 24 19 12 7 17.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1 1 3 7 12 16 17 17 14 9 4 -1 8.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 66 64 71 69 89 104 66 91 76 81 86 64 927.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 6.3 6.2 7.1 8.6 9.6 9.4 6.9 7.3 6.2 6.4 7.4 6.5 87.9
Iturria: Weatherbase [3]

Ekonomia aldatu

Nekazaritza-eremu oparoko merkataritzagune garrantzitsua da, eta, horrekin batean, industria (janari-industria, ehungintza, artisautza, papergintza, industria kimikoa) da ekonomia-jarduera nagusia.

Ondasun nabarmenak aldatu

Monumentu ugari kontserbatu ditu Trevisoko hiri zaharrak: XIII. mendeko Trecento eta Pretorio jauregiak, Comune dorretxea, XV-XVI. mendeetako katedral erromanikoa eta XIII-XIV. mendeetako San Nicolo eliza.

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. Bilancio demografico anno 2015 (dati provvisori). Comune: Treviso. demo.istat.it (Noiz kontsultatua: 2016-01-21).
  3. Weatherbase.com. weatherbase.com (Noiz kontsultatua: 2016-01-21).

Kanpo estekak aldatu