Ireki menu nagusia

Jon Bilbao Lopategui (Ribadesella, Asturias, 1972) erdal idazlea da. Bilbon bizi da gaur egun eta itzultzaile eta gidoilari lanetan dihardu.

Jon Bilbao
Bizitza
Jaiotza Ribadesella1972  (46/47 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Oviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Jasotako sariak

Meatzeen Ingeniaritza ikasi zuen Oviedoko Unibertsitatean, eta ondoren Filologia Ingelesa.

2005. urtean, Edaf argitaletxeak Espainiako idazleen elkartearekin batera argitaratu zuen Ficciones liburuan hartu zuen parte Bilbaok, beste hainbat idazlerekin batera. Urte berean eman zioten Asturias Joven saria narratiba sailean.

Haurrentzat lau biografia idatzi ditu El Rompecabezas argitaletxearekin: Leonardo da Vinci, el inventor (Leonardo da Vinci asmatzailea euskaraz, Katixa Agirreren eskutik, Txertoa argitaletxeak ateratakoa), Stanley, el explorador de África, Lewis y Clark a la conquista del oeste eta Shakespeare, el maestro del teatro (Shakespeare, antzerkiaren maisua, hau ere Txertoa argitaletxeak argitaratuta).

2008 urte hasieran bi liburu argitaratu zituen Salto de Página argitaletxearekin: El hermano de las moscas eleberria eta Como una historia de terror ipuin-liburua. Azken honengatik eman zioten "Ojo Crítico de Narrativa" saria.

2010ean bere bigarren ipuin-liburua kaleratu zion Salto de Páginak, Bajo el influjo del cometa izenburuarekin. Liburu honi esker Tigre Juan Saria eta Euskadi Saria irabazi zituen.

Bigarren eleberria izango zuena etorri zen gero, handik urte betera, 2011an, Padres, hijos y primates izenekoa, hori ere Salto de Páginarekin ateratakoa. "Otras voces, otros ámbitos" saria eman zioten liburu honengatik.

Shakespeare y la ballena blanca nobela historikoa izan zen bere hurrengo argitalpena Tusquets argitaletxearen eskutik, 2013an.

Handik urtebetera eman zuen argitara Física familiar liburua, Salto de Páginarekin ostera ere, 2014ean.

Impedimenta argitaletxeak atera dizkio bere azken bi liburuak: Estrómboli (2017) eta El silencio y los crujidos (2018).

Hainbat ipuin antologiatan ere parte hartu du.