Euklides (grezieraz: Εὐκλείδης; Eukleídēs) Kristo aurreko 300 urte inguruan bizi izan zen matematikari greziarra izan zen, eta sarri "geometriaren aita" esaten zaio. Alexandrian egin zuen lan garai helenistikoan, Ptolomeo I.aren erreinuan (323-283 K.a.). Haren Elementuak liburua matematikako historiaren testurik arrakastatsuena eta itzal handienetakoa izan duena da. Testu horrekin matematikak irakatsi ziren (batez ere geometria) hura argitaratu zenetik XIX. mendearen amaiera arte. Geometria euklidestarra deitutakoaren oinarriak azaltzen dira bertan, axioma sorta txiki batetik abiatuta. Beste alor batzuetako lanak ere idatzi zituen, besteak beste perspektiba, sekzio konikoak, geometria esferikoa, zenbakien teoria eta zorroztasuna.

Euklides
Euclid statue, Oxford University Museum of Natural History, UK - 20080315.jpg
Bizitza
Jaiotzaezezaguna, K.a. 323
HerrialdeaAntzinako Atenas
BizilekuaAlexandria
HeriotzaAlexandria, K.a. 285 (37/38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria eta idazlea
Lan nabarmenak

Discogs: 2561363 Edit the value on Wikidata
« Niretzat misterioa da Euklidesen matematikak naturako hainbat esparru argitu eta ulertzeko balio izatea. Euklidesen liburua orain dela bi mila urte dago idatzirik, baina balio izaten jarraitzen du. Egia da XIX. mendearen amaieran beste geometria batzuk sortu zirela, baina Euklidesenak betiko balio du, eta ez soilik matematikarako. Horri buruzko esplikaziorik ez daukat, enigma bat da. »

Jose Ramon Etxebarria[1][2]


LanaAldatu

Haren "Elementuak" munduko lan zientifiko garrantzitsuenetarikoa da eta zentro akademikoan emandako ezagutzaren bilduma. Hartan era formalean azaltzen da, bakarrik bost postulatutatik hasita, lerro eta planoen ezaugarrien ikerketa, zirkuluak eta esferak, triangeluak eta konoak… hots, forma erregularrenak. Beharbada ez zen Euklides "Elementuak" lanaren emaitzak frogatu zituena, baina materialaren antolaketa eta horren azalpena berari esker heldu zaigu.[3]

Euklidesek elementuak idazten zituenean aurreko testuliburuak erabili zituela uste da, erabiltzen ez diren definizioen kopuru handia aurkezten duelako. Euklidesen teoremak gehienetan eskola modernoan ikasten dituztenak dira. Ezagunenetako batzuk hauek dira:

 
Euklides eskolak ematen, Atenasko eskola margolanaren xehetasunean (Rafael).

Arrazoiketa deduktiboko tresna boteretsua izateaz gain, Euklidesen geometria oso erabilgarria izan da ezagueraren alor askotan; adibidez, fisikan, astronomian, kimikan eta ingeniaritzetan. Dudarik gabe, oso erabilgarria da matematikan. Euklidesen aurkezpenaren harmoniak emanda, II mendean Unibertsoaren teoria ptolemaikoak, zeinen arabera Lurra Unibertsoko zentroko gunea den, eta planetek, Ilargiak eta Eguzkiak haren inguruan itzuliak lerro perfektuetan ematen dituztenak.

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu