Nikolai Piskunov

matematikari sobietarra

 

Nikolai Piskunov
Bizitza
JaiotzaIvanovo1908ko maiatzaren 9a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza1977 (68/69 urte)
Hezkuntza
HeziketaYaroslavl State Pedagogical University (en) Itzuli
Hezkuntza-mailaFisika eta Matematika zientzietan doktorea
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria
Enplegatzailea(k)Steklov Institute of Mathematics (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Nikolai Semenovich Piskunov (errusieraz: Пискунов, Николай Семенович) (Froltsovo, Ivanovo Oblast), 1908ko maiatzaren 9a - 1977) matematikari sobietarra izan zen, batez ere ekuazio diferentzial partzialen eremuan lan egin zuena.[1][2] Kolmogorov–Petrovsky–Piskunoven ekuazioarengatik da ezaguna, demografia-dinamikaren azterketa matematikoan funtsezko eredua dena, baina ezaguna da batez ere, kalkulu diferentzial eta integralari buruzko bere testu-liburuarengatik. Liburua unibertsitate tekniko askotan erabiltzen da munduan zehar, eta hainbat hizkuntzatara itzuli da.[1]

Euskarazko bertsioa (UEU, 2009)

Liburuaren euskarazko bertsioa Patxi Angulo Martin irakasleak itzuli zuen 1992an beste matematikari hauen laguntzarekin: Jose Ramon Aizpurua Sarasola, Victoria Fernandez Gonzalez, Adela Moyua Pinillos, Juanjo Otxoa de Alda Etxebarria, Cecilia Sarasola Iurrita, Mari Jose Zarate Azkuna, Enrike Zuazua Iriondo. Bigarren argitalpena zabaldu uzten 2009an.

Bizitza

aldatu

Froltsovo-n (Ivanovo Oblast) jaio zen eta Yaroslavl Estatuko Unibertsitate Pedagogikoan graduatu zen 1929an. Zientzia-doktore titulua 1939an lortu zuen. 1941. urtetik aurrera Sobietar Batasuneko Zientzien Akademiako Steklov Matematika Institutuan lan egin zuen. RSFSR erakundeko zientzialaria da (1965).[2]

Legatua

aldatu

Asuncióneko Unibertsitate Nazionaleko Ingeniaritza Fakultateak (FIUNA) Piskunov saria eman die fakultateko bi ikasle onenei 2019tik.[3]

 
Kalkulu diferentziala eta integrala (1962)

Hautatutako argitalpenak

aldatu
  • Piskunov, Nikolai (1965). Differential and Integral Calculus. P. Noordhoff.
  • 29 argitalpen, 14 liburu barne, Zentralblatt MATHren arabera [1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Bacaër N. (2011) The diffusion of genes (1937). In: A Short History of Mathematical Population Dynamics. Springer, London. https://doi.org/10.1007/978-0-85729-115-8_20
  2. a b «Пискунов Николай Семенович - Биография» www.biografija.ru (Noiz kontsultatua: 2021-12-21).
  3. Premios Piskunov

Kanpo estekak

aldatu