Ziazerba
Ziazerba edo espinaka (Spinacia oleracea) Amaranthaceae familiako landare belarkara jangarria da. Jatorriz Asia erdialde eta hego-mendebaldekoa da. Iberiar Penintsulan arabiarrek sartu zuten XI. mende inguruan eta handik Europa osora hedatu zen.
Ziazerba | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Caryophyllales |
Familia | Amaranthaceae |
Leinua | Anserineae |
Generoa | Spinacia |
Espeziea | Spinacia oleracea |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | spinach (en) |
Landare urterokoa da (gutxitan biurterokoa), 30 cm-ko altueraraino hazten dena. Negua jasan dezake eskualde epeletan. Hosto txandakatuak ditu, sinpleak, obalo-formakoak edo triangelu-formako oinarridunak, tamaina aldakorrekoak (2-30 cm luze eta 1-15 cm zabal). Hosto handiak landarearen oinarrian agertzen dira eta txikiak gorago. Nabarmentzen ez diren loreak dauzka, berde-horiak, 3-4 mm-ko diametroa dutenak.
Elikadura
aldatuZiazerbak A eta E bitamina asko dauka, bai eta iodoa eta antioxidatzaileak ere. Azido oxalikoa ere kantitate nabarmenean dauka.
Ziazerbak ez dauka beste barazki batzuek baino burdina gehiagorik. Sinesmen herrikoiak hala dela uste du XX. mendeko 30. hamarkadan zientzialari batek gaizki idatzi zuelako bere burdina kopurua, dezimalen koma gaizki kokatuz eta kopuru hori hamar aldiz biderkatuz. Gainera, ziazerbaren burdina ez da ondo xurgatzen azido oxalikoak burdina disolbaezin bihurtzen duelako.
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |