Ireki menu nagusia

Alberjinia edo berenjena barazki loditsu eta luzea da, azal gogor eta beltza daukana eta mami haritsu eta zuria duena.

Alberjinia
Eggplant.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
LeinuaSolaneae
GeneroaSolanum
Espeziea Solanum melongena
L.
Datu orokorrak
Iturria eggplant Itzuli

Urteko zikloa duen landarea. Tomatearen antzeko premiak ditu: lur arina eta ondo ongarritua, ondugabeko ongarri organikoak onartzen ditu eta eguraldi beroa behar du.

LaborantzaAldatu

  • Erein: lur beroan otsail-martxoan (gramo 1 = 250 hazi).
  • Landatu: maiatzean, toki babes edo eguteran. Landare artean 40-50 cm-ko tartea eta ilada artean 70 cm-ko tartea.
  • Lanak: tomatea bezala, hasieran arba nagusia ez den puja guztia kimatu behar da (30 cm-raino) gero 4 edo 5 adar utziz.
  • Uzta: abuztu-irail-urrian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberjinia