Espainiako gastronomia

Espainiako sukaldaritza» orritik birbideratua)

Espainiako gastronomiak platerak prestatzeko era asko ditu, herrialdea osatzen duten eskualde ezberdinen ekarpenekin aberasten dena. Jatorrizko sukaldaritza, landa- eta kosta-estiloen artekoa da, kultura askoren eta paisaien eta klimen aniztasuna adierazten duena.[1] Historian zehar, Espainia konkistatu duten herriek eta baita espainiarrek berek konkistatu eta kolonizatu dituzten herriek eragin handia izan dute espainiar sukaldaritzan. Egoera horrek sukaldaritzako teknika eta osagai ugari eman dizkio.

Urdaiazpiko ondua espainiar zakoterik ezagunena da.
Paella espainiar gastronomiaren ikurretako bat da.

Mende askotan ezezaguna izan zen Europan, eta XIX. mendearen amaieraren eta XX. mendearen hasieraren artean hartu zuen izaera nazional bat, berezko plater eta sukaldaritza-teknika ezberdinetan oinarritua. Sukaldaritzako ezagutza hori guztia XX. mendearen hasieran gastronomian espezializatutako idazleak agertu zirelako atera zen argitara.[2] Idazle horiek gai izan ziren beren platerak laudatzeko eta goraipatzeko, bai eta beren historia eta jatorria ikertzeko ere. Idazle talde horri "27ko belaunaldi gastronomikoa" deitu izan zaio. Une horretatik aurrera, Espainiako sukaldaritzak gaur egun Espainiako sukaldaritza berria deitzen duten horretara arte eboluzionatu zuen.

Sukaldaritzaren kontzeptu anitza dela eta, aditu batzuek pluralean izendatzen dute, «Espainiako sukaldaritzak» hain zuzen ere.[3] Gaur egungo espainiar sukaldaritzan bi errealitate bizi dira: tradizioan oinarritutako sukaldaritza klasikoa eta herrikoia eta autore sukaldaritzako teknika berritzaile eta burutsuenak erabiltzen dituen egungo sukaldaritza, nazioartean ospe handia lortu duten sukaldariak dituena.[1] Espainiako eskualdeetan ohikoak diren jateko modu batzuk nazioartera zabaldu dira, tapak adibidez.[4] Espainiako osagaien artean gaztak nabarmendu behar dira, mota askotakoak baitira, milaka urteko abeltzaintza-jarduera baten ondorioz sortuak. Espainiako gastronomian ere ardo-barietate handia dago, eta ardogintzako eskualde batzuek nazioarteko ospea eta aintzatespena lortu dute. Ardoa edari nazionala bada ere, iparraldeko eskualde batzuetan oso ezagunak dira beste edari batzuk, sagardoaren kasuan bezala.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Robuchon, Joël. (2004). España. in: Larousse gastronomique en español. Bartzelona: Larousse, 462-465 or. ISBN 9788483325278..
  2. Pérez Gutiérrez, Dionisio. (1929). Guía del buen comer español: inventario y loa de la cocína clásica de España y sus regiones. Madril: Sucesores de Rivadeneyra, 282-288 or. OCLC .636259164.
  3. Davidson, Alan; Jaine, Tom; Vannithone, Soun. (2006). The Oxford companion to food. (2. argitaraldia) Oxford: Oxford University Press ISBN 9780192806819..
  4. Becerra Gómez, Enrique. (2009). El gran libro de la tapa y el tapeo. Kordoba: Almuzara ISBN 9788492573516..
  Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak aldatu