San Andres eliza (Orbiso)

Orbisoko eliza, Kanpezun

San Andres eliza Orbiso herriko parrokia-eliza da, Kanpezu udalerrian.

San Andres eliza (Orbiso)
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOrbiso
Koordenatuak42°41′45″N 2°20′06″W / 42.69584679°N 2.33498755°W / 42.69584679; -2.33498755
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaAndres
Erlijioakatolizismoa

Eraikina

aldatu

Eraikin errenazentista da (XVI. mendekoa). Errektangulu itxurako oinplanoa du, eta zenbait irudi erlijioso eta lorez apaindutako ganga nerbiodun batez estalita dago.

Kanpandorre barrokoaren azpian kokatzen da elizaren portikoa. Horrek erdi-puntuko bi arku ditu zeinak arku beheratua duen portada errenazentistarako sarrera diren. Elizaren mendebaldean, eta arkupeen azpian, beste portada bat du. Biak XVI. mendekoak dira[1].

Barrualdea

aldatu

Erretaula errenazentista du, irudi eta erliebe ederrak dituena. Erretaulan nagusi San Andres, albo batean San Joan eta bestean San Elias dituela. Hirugarren zatian, Andre Mariaren Jasokundearen irudia, aingeruz inguratuta, eta muturretan Santa Luzia eta Santa Marina. Erretaularen goialdean Kalbarioa dago, eta Aita Betikoaren erliebearekin amaitzen da.

Alboetako erretaulak Andre Maria Arrosariokoari, Done Jakueri, San Sebastiani eta San Bartolomeri eskainita daude.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Orbiso – Ayuntamiento de Campezo · Kanpezuko Udala» www.kanpezu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-17).

Kanpo estekak

aldatu